Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
WAI A - WCAG 1.0
Azken eguneratzea: 2008/05/12
Konpondu plataformaren bidez antolatutako mahainguruak bakearen inguruan eztabaidatzeko
Lehendakaria: "Orain arte egindakoa eginez gero, ez ditugu irtenbideak bilatuko"
Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak adierazi duenez, "orain arte egindakoa eginez, ez ditugu irtenbideak bilatuko, agerian da zerbait berria sustatu behar dugula"; bere ustez, "atzera begiratzea" ez delako bidea.
Lehendakaria parte-hartzaileak entzuten ekimenaren une batean. JB
Lehendakaria parte-hartzaileak entzuten ekimenaren une batean. JB

Honako hau izan da Lehendakariak nabarmendu duen ondorioetariko bat, Bilbon egin duten eztabaida-gune batean. Izan ere, azken hilabeteetan herritarrek udal foroetan bakegintzaren inguruan egindako hitzaldiak eztabaidatu dituzte.

Bere hitzaldian, Ibarretxek azpimarratu duenez, "guztiok, Lehendakariak berak ere, ni neu edo beste bat izanda, herritarren parte-hartzea kontuan hartu behar dugu, amaiera ez duen bideari ekin diogulako".

Ibarretxeren ustez, talde hauetan "enpatia-efektu" bat da eta, beraz, eztabaida ahalbidetu da. Hortaz, bere buruari galdetu dio zergatik gizartean "pentsaera ezberdina" dutenek elkarrekin hitz egitea posible den, alderdi politikoek egiten ez duten bitartean.

Indarkeriari eta politikoen jarrerari dagokionez, gizartean "gogaitasuna" sortu dela esan du Lehendakariak, herritarrek "pentsaera desberdinen artean eztabaidatzeari era irtenbideetan parte-hartzeari beharrezkoa iritzi diote; beraz, "herriaren borondatea ezagutzea, ez da arazo bat, baizik eta nahi duena ez ezagutzea".

Ibarretxek uste du mahainguru hauek agerian utzi dute gizarteak eztabaida, elkarrizketa, foro gehiago eta irekiagoak eta parte-hartze handiagoa nahi duela.

275 herritarrek baino gehiagok parte hartu dute Konpondu plataformaren bitartez antolatutako ekimenean. Taldeetan banatuta, bakearen eta normalizazioaren inguruan duten iritzia agertu diete ordezkari politikoei; horien artean, Jokin Biderraitz, Eudeleko presidentea; Javier Madrazo, Joseba Azkarraga eta Miren Azkarate sailburuak; eta EA, EB, Aralar eta EAJ alderdien ordezkariak, Rafael Larreina, Oscar Matute, Aintzane Ezenarro eta Joseba Egibar, besteak beste, egon dira ekitaldian.

Eztabaidak eta gero, alderdi politikoen eta erakundeen ordezkari bakoitzak bere taldearen ondorioak jakinarazi ditu. Eta azkenik, Lehendakariak ondorio nagusiak azpimarratu ditu.

Eztabaidaren materialarekin, Columbiako Unibertsitateko adituek bigarren txosten bat egingo dute, gerora, alderdi politiko guztietara bidaltzeko.