Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. euskadi.eus

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Nire izapideak
  • Zuzenean - Herritarrari arreta
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

Azken eguneratzea: 2012/06/12

Gasteizko Azkena Rock Jaialdirako 4 abonamendu bikoitzen zozketa

Gazte-txartelak Gasteizko Azkena Rock Jaialdirako Gonbidatzen zaitu.

Irabazleak hauek izan dira: Naroa bilbao, Asier Calzada, Silvia Murga eta Nerea López de Aguileta. ZORIONAK!


Gazte-txartelak jaialdira eramango zaitu! Gasteizen ekainaren 14tik 16ra egingo den Azkena Rock Jaialdirako 4 abonamendu bikoitz zozkatuko ditugu, etorri nahi duzu?  

Urtero bezala, aurtengo ekainean ere Gasteiz hiriak rockaren munduko gertaerarik garrantzitsuenetako bat hartuko du, Azkena Rock Jaialdia! Aurten, beti bezala, mitikoak eta lehen mailakoak diren bandez beteta egongo da jaialdia, esate baterako, Twisted Sister, Status Quo, Ozzy Osbourne, The Mars Volta, Lynyrd Skynyrd edota The Darkness, besteak beste; izan ere, musika-talde horiei esker, aurtengo jaialdia errepikaezina izango da, eta hori ospatzeko, jaialdiak iraungo duen egun guztietarako balio duten 4 abonamendu bikoitz zozkatuko ditu Gazte-txartelak, nahi duzunarekin joan zaitezen. Dena den, bi abonamenduak lortzeko, zuk eta zurekin datorrenak Gazte-txartelaren titular izan beharko duzue parte hartzeko inprimakia bidaltzen duzuen unean. Txartela oraindik ez badaukazu, eska ezazu.

Azkena Rock Jaialdiari buruzko informazio gehiago.  

Zer zozkatuko dugu?  

Gasteizen ekainaren 14tik 16ra egingo den Azkena Rock Jaialdirako 4 abonamendu bikoitz, jaialdiak iraungo duen egun guztietarako balio dutenak.  

Nola parte hartu:  

Bete ezazu  formulario hau zure datuekin, eta adierazi “Erantzuna / Aukera / Besterik” eremuan saria partekatuko duzunaren izena, abizenak eta NAN zenbakia. Gogoan izan gonbidatu nahi duzun pertsonak ere Gazte-txartelaren titularra izan behar duela (azken eguna ekainaren 10a izango da).  

Sarrerak non eta noiz jaso:  

Azkena Rock Jaialdiaren esparruko leihatiletan, jaialdia hasten den egunean, zure NANa eta Gazte-txartela erakutsita.  

Zozketa honetan parte hartzeak Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei aplikatzen dizkien baldintza orokorrak bere osotasunean onartzen dituzula suposatzen du.


Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago

Compromiso con las personas