Azken eguneratzea: 2012/05/11
Herritarrei eskainitako zerbitzuak hobetzeko eta gobernu irekiaren euskal eredua irudikatu, ebaluatu eta hobetzeko helburuz, bi inkesta prestatu dira Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Soziologia Saileko Civersity ikerketa-taldearen bidez: Irekia-ri buruzkoa bata eta Open Data Euskadi-ri buruzkoa bestea.
Inkesta horien bidez, eta gardentasun, parte-hartze eta lankidetzaren printzipioei eutsiz, Eusko Jaurlaritzak hobeto ezagutu nahi ditu bi zerbitzu horien erabiltzaileen profilak.
Irekiaren erabiltzaileei eta gobernu irekiaren euskal ereduaren ebaluazioari buruzko inkesta