Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. euskadi.net

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Nire izapideak
  • Zuzenean - Herritarrari arreta
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

Azken eguneratzea: 2012/04/25

Emakunde saria

Irun eta Hondarribiako alardeek jaso zuten Emakunde Saria

Ekitaldiko argazkiak

2011. urteko Berdintasunerako Emakunde Saria Hondarribiko eta Irungo alarde mistoentzako izan da eta sari emanaldia Donostiako Kursaal jauregian egin zen apirilak 24an. Sariaren entrega Emakundeko zuzendariak, María Silvestrek, eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaleak, Idoia Mendiak egin dute. Bere hitzaldian, Emakundeko zuzendariak adierazi du ez daudela tradizioen kontra, aldiz, “tradizioak izan ginena gogoratzen diguten hari bat dira eta etorkizunean beste batzuk izateko laguntzen digute.” Zentzu honetan, Silvestreren esanetan, “onartu behar dugu aldaketa beharrezkoa eta ona dela gizartearentzako.”

Kate Mollet pentsalari feministaren esaldi ezagun bat erabiliz, Silvestrek esan du “kontu pertsonalak politikoak baldin badira, alardeek berdintasunean desfilatzeko hartutako erabakia askatasun eta justizia aukera bat da”. Sari honen bitartez, Emakundek azpimarratu nahi izan du alarde mistoetan emakumeek duten partehartzeak agerian uzten duela berdintasuna legeetan onartzen bada ere, beti ez datorrela bat errealitatearekin eta benetako berdintasunarekin. Emakundeko zuzendariak bi alardeek emakume eta gizonen berdintasunaren alde egindako lana goraipatu du eta azpimarratu du “hamabost urte baino gehiagoko lana egin dutela orain arte, eta beti erabili dituztela bide baketsuak emakume eta gizonek jaietan partehartzeko aukera berdinak izan ditzaten, nahiz eta zailtasun askori aurre egin behar izan dieten.”

Alarde mistoek euren ibilbidea hasi zutenetik, Emakunde haien alde agertu da beti. Zentzu honetan, María Silvestre, Emakundeko zuzendariaren esanetan, “konstituzioak, Estatutuak eta legeak hala aginduta, erakunde publikoek oztopoak gainditu eta beharrezkoak diren neurriak bultzatzeko obligazioa dute emakumeek ospakizun honetan parte hartu ahal izan dezaten gizonek dituzten baldintza berberekin.”

“Saria behar genuen”

Saria emozioz beteta jaso dute alardeetako arduradunek. Txaro Arribas, Irungo alardeko ordezkariak adierazi duenez, “saria behar genuen, lan gogorra izan dugulako urte hauetan, zeinetan gizartearen zati baten gorrotoaren biktima izan garen”. Haren hitzetan, “beharrezkoa eta oso garrantzitsua da erakunde publikoen inplikazioa, erakundeek gizartean sortutako gatazka konpontzeko lidergoa erabiltzen ez dutenean, gogor eusten dioten gizarteko sektoreek bakarrik lortzen baitute euren logika inposatzea.” Zentzu honetan, alardeetako ordezkariek Irun eta Hondarribiako udalen konpromisoa eskatu dute alarde bakarra eta bazterkeriarik gabea antolatu dezaten, “atzean utziz bi alardeen garaia.”

Idoia Mendia, Jaurlaritzako bozeramailearen hitzaldiak itxi du ekitaldia. Mendiak gogoratu du “konstituzioak, Estatutuak eta legeak hala aginduta, erakunde publikoek oztopoak gainditu eta beharrezkoak diren neurriak bultzatzeko obligazioa dute emakumeek ospakizun honetan parte hartu ahal izan dezaten gizonek dituzten baldintza berberekin”. Honekin batera, egunen batean Irun eta Hondarribian jaiak normaltasunez gozatzeko aukera izatea espero duela adierazi du.

Sariaren helburua

Emakunde Sariaren helburua da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisiko nahiz juridikoei jendaurreko ezagutza egitea eta lan hori jendaurrean nabarmentzea; emakumeek egindako lana aintzat hartzea eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzearren egindako lanetan nabarmendu direnak saritzea, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzearren egindako lanetan nabarmendu direnak ere. Sariaren diru-kopuru gordina 14.400 euro da

Emakunde Sariak lau alorretan banatzen ziren 2006ko ediziora arte. Sari bakarra ematen denetik hauek izan dira sarituak: Mari Jose Urruzola 2006an, Bagabiltza elkartea 2007an, Bizkaiko Emakumeen Asanblada 2008an eta Lilaton taldea 2009an eta 2010ean Teresa del Valle.

Compromiso con las personas