Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. euskadi.eus

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Nire izapideak
  • Zuzenean - Herritarrari arreta
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

Gazte-txartelaren 25. Urteurrena

2012(e)ko Uztailak 11

GAZTE TXARTELAREN 25. URTEURRENA

Gazte-txartelak handikiro ospatuko du bere 25. urteurrena, EKIOZU! ekimenaren aurkezpenaren eta GAZTEARTE urtebetetze-jaiaren bitartez

 

Titularrak engaiatu nahi ditu EKIOZU! ekimenak, Gazte-txartelaren etapa berri honetan, Gazteria Zuzendaritzak gazteen artean dinamizazioa, integrazioa eta hainbat gizarte-balio sustatzearen alde egiten duen apustuaren baitan.

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak Gazte-txartela programa abiaraztea erabaki zuen 1987an, Euskadiko 14 eta 29 urte bitarteko gazteentzako abantailak sustatze aldera, bizi-kalitatea eta parte hartzea eta gizarteratzea areagotzera zuzendutako ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeko abantailak, hain zuzen ere.

2011ko martxoan 'Gazte-txartela - European Youth Card' txartel berria aurkeztu zen, eta lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Bilbao Bizkaia Kutxak, Gipuzkoa Donostia Kutxak eta Caja Vital Kutxak, 'Gazte-txartela - European Youth Card' programa modu esklusiboan garatu eta kudeatzeko. Lankidetza horren emaitza da, nagusiki, finantza-entitateek Gazte Txartela banatu eta emango dutela beren bulegoetan, txartelak berekin dakartzan baldintza eta abantailak hobeto ezagutzeko informazioaren berri eman, eta doako Istripu-aseguru bat eta erantzukizun zibileko aseguru bat eskainiko dietela erabiltzaileei.

Gazteei abantaila horiek helarazi nahian, 25 urte daramatza Gazte-txartela programak bere helburuak honako esku-hartze-lerroen bitartez artikulatzen:

- Deskontu iraunkorrak: 80.000 abantailatik gora ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeko, EYCAko kide diren Europako 38 herrialdetan (Gazte Txartelaren Europako Elkartea).

- Gazte-txartela pack-a: erabilera bakarreko deskontu berezietako taloitegia da. Urtero berrizten da eta titular guztien artean dohainik banatzen.

- Lehiaketak eta zozketak: askotariko sariekin datoz (kirol eta kultura ikuskizunetarako sarrerak, teknologia, egonaldiak eta abar). Gazte-txartelaren webgunean iragartzen dira etengabe. Era berean, aipatu beharra dago bere bidaia-asegurua, guztiz doakoa eta mundu osoan balioa duena. Automatikoki aktibatzen da Gazte-txartela eskuratzen den unean.

 

Ekiozu!

Gizartean azken 25 urteotan egon diren aldaketak direla-eta, ezinbestekoa da Euskadiko gazteek dituzten premia berrietara egokitzea.

Horretarako, Ekiozu! ekimena abiarazi du Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak. Gazte-txartela deskontu-txartelaz harago doan den programa bilakatzea du helburu. Gizarte-interesak eta partaidetza bultzatuko dituzten proiektuetan engaiatzeko gogo eta kezka berberak dituzten gazte aktiboen komunitatea osatzera bideratutako gunea izango da.

Beraz, dinamizazioa, integrazioa eta gazteen artean hainbat gizarte-balio sustatzearen aldeko apustu argia da Gazte-txartelaren Ekiozu! egitasmoa. Horretarako, parte-hartzean oinarritutako hainbat proiektu jarriko dira gazteen eskura. Gazteak eurak izango dira proiektu horietan protagonista eta norberaren sormena, buru-argitasuna eta balioa proiektuetako bakoitza garatzeko lanabesak. Horretarako gazteen egungo premiak hartuko dira kontuan, betiere: hezkuntza, kultura, prestakuntza, kirola, mugikortasuna, iraunkortasuna, ingurumena, laneratzea eta abar.

Lehen urte honetan, Gazte-txartelaren Ekiozu! egitasmoan 4 proiektu bilduko dira, eta komunikazio profesionalarekin, arte eszenikoekin, mugikortasunarekin eta argazkigintzaren artearekin lotuta egongo dira. Gazte-txartelaren titular guztiok gonbidatuta zaudete benetako protagonistak izatera:

- Gazte-txartela Helmuga

Gazte-txartela Helmuga proiektua Europako lekuren batera (lehen edizio honetan, Portugalera) egin beharreko bidaia-plan errealen lehiaketa da. Txartelaren titular gazte talde batek 10 eguneko bidaia egingo du proposatutako tokira, gastu guztiak ordainduta. Bidaian barrena, esperientzian bizitakoak eta anekdotak kontatuko dizkigute, blog baten bitartez. Turismo iraunkor eta arduratsua sustatu nahi du proiektuak, gazteen artean mugikortasuna bultzatu eta txartelaren izaera europarra zabaldu.

- Gazte-txartela argazkia

Argazki digitalen amateurrentzako lehiaketa. Gaia "gazte konprometituak" izango dira. Argazkirik onenak Gazterarten bertan eta baliabide digitalen bidez zabalduko dira. Askotariko sariak egongo dira: argazkigintza-materiala, teknologia-produktuak, bidaiak eta abar. Helburua gazteen artean sormena lantzea eta gizarte-konpromisoaren inguruko kezkak bideratzea da.

- Gazte-txartela erreportaria

Elkarrizketa/erreportaje proposamenen lehiaketa, Euskadiko kulturaren munduko puntako pertsonekin. Irabazle gazteek proposatutako elkarrizketa edo erreportajea egingo dute eta, gainera, komunikazioaren arloko lan-beka bat jasoko dute.

Proiektu honen helburuak honako hauek dira: ongi egindako lanaren balioa transmititzea, kultura-balioak zabaltzea eta gazteen garapen profesionala bultzatzea, aldi berean laneratzea erraztuta.

- Gazte-txartela misioa

Antzezlan-proposamenen lehiaketa, amateur-konpainiei edo konpainia hasiberriei zuzendua. Konpainia irabazleak Euskadin antzeztuko du obra, bai eta Edinburgoko 2013ko Nazioarteko Antzerki Jaialdian ere. Horretarako, Edinburgora egingo du bidaia, gastu guztiak ordainduta. Proiektuak honako helburu hauek ditu: gazteen alderdi kultural aktiboa sustatzea, ekimen sortzaileei laguntza ematea eta txartelaren izaera europarra bultzatzea.

 

Gazterarte

Gazterarte Gazte-txartelaren 25. urteurrenaren ospakizun gaztea da, hiritarra eta abangoardiakoa, egun betekoa, eta urriaren 6an (larunbata) burutuko da Bilboko Abandoibarra pasealekuan.

Guggenheim Museoak, EHUko paraninfoak, Deustuko liburutegiak, Itsasadarraren Itsas Museoak eta Euskalduna Jauregiak modu esanguratsuan eraldatu dute itsasadarraren alde hau. Eta bertan ospatu nahi ditugu Gazte-txartelaren 25 urteak.

Ospakizunaren izena hitz-joko batean oinarritzen da: Gazterarte - Gazte - Laster arte; Gazte eta Arte, Gazterarte.

Kezken eta esperientzien trukea dakar Gazterartek, gazteen ideien eta proiektuen garapena eta adierazpena bultzatuko duena, Euskadiko espazio birtual nahiz fisikoan presentzia izango duela bermatuta.

Erronka handia da programazioa egun batean kontzentratzea eta arrakastarako hiru gakoak erakutsi nahi izatea, alegia: SORKUNTZA, PRESTAKUNTZA eta ERAKUSKETA.

Diziplinarteko ekitaldi handi hau gaikako lau blokek osatuta dago: Hiri Kirola, Moda, Musika, Zirkoa eta Zinema.

Gazterarte ekimenak 20 jarduera baino gehiago izango ditu 14 orduz luzatuko den etengabeko programazioan.

Hainbat diziplinatako jarduera dibertigarri ugaritan parte hartu ahal izango dute gazteek: bizikleta eraldatuen kontzentrazio batean parte hartzea eta hirian barrena bizikletaz ibiltzea, musikarekin lotutako objektuak erosi, saldu edo trukatzea, zirko-ikuskizuna ikustea eta harri eta zur geratzea, txalaparta-klasea jasotzea Oreka TXren eskutik, Euskadiko elkarterik aktiboenen lana ezagutzea eta aintzatestea, Kataluniako Always Drinking txaranga elektrikoaren giro onarekin gozatzea, Euskadiko eta nazioarteko hainbat zuzendari frikiren lehen lanak ikusteko ezkutatzea, hiri-kulturan sakondu eta dantzan ikastea (breakdance), margotzen (graffiti), musika jartzen (scratching) edo nazioarteko taldeak zuzenean entzutea.

Web: ekiozu.blog.euskadi.net

 

Compromiso con las personas