Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. euskadi.net

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Nire izapideak
  • Zuzenean - Herritarrari arreta
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

Eusko Jaurlaritzak eta 11 finantza-erakundek ekoizpen-jarduerari eusteko 666 milioi ere mobilizatzea ahalbidetuko duen finantzaketa-hitzarmena sinatu dute

Iturria: Irekia - Eusko Jaurlaritza

2012(e)ko Uztailak 05

Europako Batzordearen nahitaezko gainbegiratzea egikaritu denean onartu du Jaurlaritzaren Kontseiluak hitzarmena eta ETEei, banakako enpresaburuei eta autonomoei zuzenduta dago.

- Martxoan onarturiko Aparteko Programaren barruan bilduta dago hitzarmena, eta horri esker, 2.180 milioi euro ere mobilizatu ahalko dira euskal ekonomia bultzatzeko.

5-7-2012. Eusko Jaurlaritzak eta zenbait finantza-erakundek beste finantzaketa-bide bat arautzen duen hitzarmena sinatu dute gaur, eta horrela, finantza-erakundeei EAEko Administrazioaren bermeak ematearen bitartez, ekoizpen-jarduerari eustea eta enplegua mantentzea sustatuko da.

Hitzarmenarekin, 666 milioi eurorainoko ekarpena egingo da abaletan. Eusko Jaurlaritzak mailegu eta kredituetarako abal batzuk emango dizkie (400 miloi euro gehienez), arrisku partekatuan (% 60 Eusko Jaurlaritzak, eta gainerako % 40a finantza-erakundeek), finantza-erakundeek emandako finantzaketaren onuradunei.

Maileguen zenbatekoei dagokienez, 50.000 eta 750.000 euro bitartekoa izango da enpresa txiki eta ertainentzat, eta 10.000 eta 100.000 euro bitartekoa banakako enpresaburuentzat eta profesional autonomoentzat.

Hitzarmen honekin arriskuak ez dira, guztiz edo zati batean, finantza-erakundeetatik administraziora lekualdatuko. Aldiz, beste finantzaketa bat eta beste baldintza batzuk eman beharko zaizkie hitzarmenarekin bat egingo duten onuradunei. Horixe da babes publikoaren justifikazioa.

Europako Batzordeak hitzarmenaren baldintzak gainbegiratu ditu, estatu-laguntzen inguruko erkidegoko arauak bete ditzaten. Gauzak horrela, Europako Batzordeak adierazi du onetsiko diren eragiketa guztiek berriak izan beharko dutela, hau da, ezin izango direla erabili aurreko kredituak berreskuratu edo birnegoziatzeko.

Finantza-erakundeekin egindako hitzarmena tresna berrienetako bat da martxoan onetsi zen aparteko programaren barruan, eta 2.180 milioi eurorainoko kopurua mobilizatzen du ekonomia sustatzeko eta Euskadiko enpresek dituzten finantzaketa-arazoetarako irtenbideak bilatzeko.

Hazkundea eta jarduera ekonomikoa suspertuko duten talka-neurri antiziklikoak sustatzeko abiarazi zen neurrien paketea.

FINANTZA LANKIDETZARAKO HITZARMENA EAEko ADMINISTRAZIOAREN ETA FINANTZA ERAKUNDEEN ARTEAN

Hitzarmenaren ezaugarriak:

Xedea: Zirkulatzaile-premia finantzatzea edo aktibo finkoa eskuratzea

Eskatzaileak: Helbidea EAEn duten edo EAEn finkaturiko ETEak
Banakako enpresaburuak edo autonomoak, helbidea EAEn dutenak

Baztertutako erakundeak: Eite eta Sozietate Publikoak, Irabazi-asmorik gabeko Erakundeak, Finantza Erakundeak (EJZ:81,82, 831eta 832) eta Higiezinetako Enpresak (EJZ:833, 834 eta 861.1).

Enpresa ez da krisi-egoeran egongo Batzordearen 2004/C244/02 Komunikazioan (2004/10/1eko EEAO) ezarritakoaren arabera; era berean, egunean eduki beharko ditu bere zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

Sektore Ekonomikoak Edozein, minimis laguntzei buruzko Tratatuaren 87. eta 88. artikuluak aplikatzeari buruzko erkidegoko araudiak ezarritako mugekin.

Guztiko zenbatekoak: EAEko administrazioak eman beharreko bermeak 400.000.000EUR izango dira gehienez, eta agortuz gero, 666.000.000EUR mobilizatu ahalko dira mailegutan.

Eskaeren aurkezpena Finantzaketa Linea sinatu duten Finantza Erakundeei.

Onarpena/Ukapena: Eskatzaileen kaudimen-azterketa egingo dute Finantza Erakundeek, eta eskaera ukatu ahalko dute ez bazaie nahikoa iruditzen. Beharrezko iritzitako bermeak ere eskatu ahalko dituzte.

Linearen finantza-baldintzak:

-Tresna: Mailegua

-Zenbatekoak: 50.000EUR eta 750.000EUR bitarte ETEentzat
10.000EUR eta 100.000EUR bitarte autonomo eta banakako enpresaburuentzat

-Amortizazio-epea: 3 edo 5 urte, amortizazioko aukerako gabealdiarekin
7 urte, amortizazioko aukerako gabealdiarekin

-Interes-tasa: Euriborra + % 4

-Amortizazioa: Hiru hilekoa edo sei hilekoa, gabealdiaren ondoren

-Komisioak: % 0,5eko gehienekoa

-Abalaren kostua: Urteko % 0,30 maileguaren zenbateko biziaren gain, EAEko Administrazioaren alde.

-Kitapen aurreratua: Kosturik gabe.

Finantza Erakundeak:

- KUTXABANK S.A.

- CAIXABANK S.A.

- BANCO BILBAO VIZCAYA ARGENTARIA S.A.

- BANCO SANTANDER S.A.

- BANKINTER S.A.

- BANCO POPULAR ESPAÑOL S.A.

- BANCO DE SABADELL S.A.

- BANKOA S.A.

- CAJA LABORAL POPULAR C.C.

- CAJA RURAL DE NAVARRA S.C.C.

- IPAR KUTXA RURAL S.C.C.

 

 

Compromiso con las personas