2012(e)ko Ekainak 05
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, ekainaren 10ean Donostia-Zumaia-Eibar tartean ohiko zerbitzua osatzen duen trenen zerbitzu berezia eskainiko du Euskal Eskola Publikoaren jaia dela eta.
Tren bereziek honako ezaugarri hauek izango dituzte:
DONOSTIA-ZUMAIA NORANZKOA
o Irteerak Donostiatik Zumaiara: 8:17an, 10:17an, 11:21ean, 12:17an, 13:17an, 14:17an, 15:17an, 16:17an, 17:17an, 18:17an eta 19:17an.
EIBAR-ZUMAIA-DONOSTIA NORANZKOA
o Irteera Eibartik Donostiara: 9:53an. Tren honek Eibar-Zumaia artean ohiko geldialdiak burutuko ditu, Arroan izan ezik.
o Irteerak Zumaiatik Donostiara: 9:35ean, 10.39an, 11:30ean, 12:30ean, 13:30ean, 14:30ean, 15:30ean, 16:30ean, 17:30ean, 18:30ean, 19:30ean, 20:35ean eta 21:30ean.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es