Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. euskadi.eus

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Nire izapideak
  • Zuzenean - Herritarrari arreta
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

EuskoTrenek Donostian N-1 errepidean mozketa bat egongo dela eta, lotura zerbitzua eskainiko du

2012(e)ko Maiatzak 23

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren Sozietate Publikoak, N-1 errepidean egongo den mozketa bat dela eta lotura zerbitzua eskainiko du. Errepide hori larunbatetik, maiatzaren 26tik, 8:00etatik igandera, maiatzaren 28ra, 5:00etara itxita egongo da, Añorga Txikiko biribilgunearen ondoan kokatuta dagoen Trenbide igarobidearen eraispena eta oinezko igarobidearen desmuntaketa dela eta.

Zerbitzua ez kentzeko, lotura autobusak ibiliko dira ondoren adierazten den bezala:

o    Lotura autobusa Boulevardetik Añorga Txikira. Azken horretan itzulia emango du Boulevarderaino itzultzeko.

o    Lotura autobusa Errotaburu-Belartza eta Añorga artean.

Lotura zerbitzu hori larunbatean, maiatzaren 26an, 7:00ak eta 23:00ak bitartean eta igandean, maiatzaren 27an, 9:00ak eta 23:00ak bitartean ibiliko da. Gero Errotaburun gainerako linea guztiekin egingo du lotura eta horrek izango duen maiztasuna gutxi gorabehera 8 eta 10 minutu bitartekoa izango da.

Zumaia-Donostia noranzkoa
: Donostiara doan autobusa, Errekalderako bidaiaririk badago, geldialdi hori burutuko du eta atzerantz egingo du autobidera sartzeko eta Errotaburun geldialdia egingo du. Errekalderako bidaiaririk ez badago, Errotaburuko geralekura joateko autobidetik sartuko da.

Donostia-Zumaia noranzkoa: Zumaiara doan autobusa, Errotaburuko geralekua egin ondoren, saihesbidetik atzerantz egingo du eta Urbileko biribilgunera sartuko da, Errekaldeko geralekua burutuko du eta ondoren ohiko ibilbidearekin jarraituko du.

Añorgako eta Añorga Txikiko bidaiariek lotura zerbitzua erabili beharko dute, Errotaburuko geralekuan bat eginda.

Larunbat gaueko zerbitzuak berdin arituko dira, kasu horretan lotura zerbitzua ez dagoenez Añorgako eta Añorga Txikiko geralekuan kendu egingo dira.

Lotura zerbitzua Errotaburu eta Errekalde artean doakoa izango da erabiltzaileek DBUS, TSST, Garayar eta Euskotren zerbitzuetara sartzeko.


Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete ohiko autobus geralekuetan, eta baita konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.

Compromiso con las personas