Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. euskadi.net

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Nire izapideak
  • Zuzenean - Herritarrari arreta
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

2012ko AR&PA saria

2012(e)ko Maiatzak 15

Kultura Sailak aurkeztu zuen  hautagaitza eta Ondarearen zuzendaria epaimahaiko kide izan da

Ortuellako labeek 2012ko AR&PA saria jaso dute "eraikitakoa berriz erabili izanaren adibide delako, egungo egoerarako paradigma egokia da"

Ortuellako siderita kiskaltzeko labeek, Nazio zein Nazioarteko Kultura Ondarean esku hartzeko 2012ko AR&PA saria jaso dute. Sari honen bidez, onartu egin da Udalak zer jarduera sustatu duen bizkaitar herri horretan orain dela gutxiagoko industria-ondarearen zati bat berreskuratzeko eta, aldi berean, herriarentzat hantxe beste erabilera publiko eta kultural bat ezartzeko. Ramón Garitano arkitektoak burutu du lan hori. José Luis Iparraguirre jauna, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen zuzendaria, epaimahaiko kide izan da eta epaimahai horren ustez "ekimen hori eraikitakoa berriz erabiltzeko aukeraren adibide bat da; horixe dugu egungo egoerarako paradigma egoki bat".

Iparragirrek, gainera, ondokoa nabarmendu du: "sari honen bidez onartu egin da Euskadin Ondarea zaintzeko alorrean ondo egin dugula lan.  Jaurlaritzara heldu ginenetik zuzendaritza honek ondare ezagunago, baloratuago eta babestuago lortzea izan du helburu.  Euskadik kultura ondare aberatsa du eta hori zaintzeko eta babesteko ardura dugu hemen gaudenok goza dezagun eta etorriko direnei igor diezaiegun.

Espainian ez dago Kultura Ondarea Lehengoratzeko eta Esku hartzeko AR&PA Saria bezalakorik. Sari horiek 2000. urtean sortu ziren onartzeko profesional eta erakunde batzuek lan ona egiten dutela kultura ondarea zaintzeko, birgaitzeko eta lehengoratzeko, baita teknika, metodologia eta estrategia berriak aplikatzeagatik zenbait proiektu nabarmentzeko ere. Hiru modalitate daude: nazioartekoa, nazionala eta eskualdekoa.

Gaztela eta Leongo Juntak, sari horien arduradunak, saridunei lana onartzeko diploma bat eta Lorenzo Frechilla artistaren "Forma del sonido, Valladolid" izeneko eskultura ematen dizkie. Sariak maiatzaren 27an banatuko dira Ondarea Berritzeko nazioarteko kongresuaren amaiera-ekitaldian. Kongresu hori VIII. Ondarea Birgaitzeko eta Kudeatzeko Bienalaren barruan dago (2012ko AR&PA).

Edizio honetan Eskulturaren Museo Nazionalak ere saria jaso du "Casa del Sol" proiektuagatik. Museo hori, arte erreprodukzioen eta Ondare Historikoaren Andaluziako Institutuaren ibilbidearen egoitza berria da.  Álvaro Siza Vieira arkitekto portugaldarrak jaso du ohorezko saria.

Ekimen honen bidez, kultura ondarea zaindu eta kudeatzen dituzten herri administrazioetan kultura ondasunen gainean esku hartzeko irizpide eta metodologiei buruzko hausnarketa sustatzen du; gainera, sustatzaile eta profesionalen artean gure kultura legatua zaintzeko beharra eta lan horren zabalkuntza ere sustatuko ditu, lan hori, askotan, ez baitu egokia litzatekeen irismen eta onarpena.

 

2008tik Kultura Ondasun aitorpena du

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak aurkeztu zuen Ortuellako hautagaitza; 2008. urtean Kultura Ondare aitorpena jaso zuen Monumentuen kategorian.

Somorrostroko Meategien Espainiako Konpainiak sortu zuen 1962. urtean. Orain dela hiru hamarkada abandonatu zuten eta instalazioa ormigoi armatuko egiturazko erretikula baino ez zen. Alde bietan labe bana zuen eta erdiko aldean makinak kokatzeko lekua zegoen. Labeen barrualdea ondo zegoen.

Zaharberritu ondoren, alboan diren industrialdeek erabiltzeko moduko irakaskuntzarako eta trebakuntzarako zenbait eremu sortu dira: gelak, gela-tailerra, erabilera anitzeko eremua -hitzaldiak eta bilerak- eta areto soziala-kafetegia.  Baina, aldi berean, jatorrizko ezaugarriak errespetatu eta baloratu dira, baita eraikuntza handiko ingurunean duen garrantzia eta atzealdean dituen industria-eraikuntzekiko harremana ere.

Compromiso con las personas