2012(e)ko Maiatzak 14
Maiatzaren 17an mundu osoan egingo da Internet Eguna. Euskadin, zazpigarren urtez jarraian, Internet Egunak Sarearen balioa berretsi nahi du, herritar guztiei makina bat zerbitzu eta eduki interesgarri eskaintzen dien komunikabidea baita. Ekimenaren sustatzaile eta antolatzaile izan dira Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo saila, SPRIren bitartez (eraldaketa lehiakorrerako sozietatea), Internet Euskadi Elkartea eta Justizia eta Herri Administrazioa saila, KZguneen sarearen bidez. Aurtengo ekitaldian formatua erabat aldatuko da, edukiak eta kokalekuak dibertsifikatzeko helburuarekin. Antolatu diren ekintzak prestakuntzara eta enplegu-bilaketara bideratuta daude. Barakaldon, Bilbon, Zeanurin, Leioan, Donostian, Zarautzen, Errenterian, Urnietan, Usurbilen edota Laudion egingo dira Internet Eguneko ekitaldiak, eta gainera, Teknologi Parke bakoitzean hitzaldi bana eskainiko dute.
Interneten erabileraren alorrean, Euskal Autonomia Erkidegoan dugun errealitatea oso pozgarria da, eta urtez urte eginiko aurrerapenen ondorioz oso baikorrak gara. Hona hemen daturik garrantzitsuenetariko batzuk:
Hala ere, IKTetako ekipamenduen erabilgarritasuna oso ezberdina da hainbat ezaugarri soziolaboralen arabera, esaterako adinaren, ikasketa-mailaren edo lan-egoeraren arabera. Ildo horretan, "bazterketa digitalean" erortzeko arriskua dauden zenbait kolektibo daudela ikus daiteke, horiek gizarte orokorrarekiko nolabaiteko atzerapen teknologikoa baitute. Zehazki, egoera ahuleko taldeak edo "bazterketa digitalean" erortzeko arriskuan daudenak hauek dira: adineko pertsonak (55 urte baino gehiago dituztenak) langabe inaktiboak eta lehen ikasketak baino ez dituzten herritarrak.
Sei urtez azoka-formatua erabili da EAEn Internet Eguna ospatzeko. Teknologi aurrerapen ikusgarrienak era ludikoan erakutsi dira azoka horietan, eta jendearen aldetik arrakastatsuak izan dira. Haatik, 2012an ospakizuna eraberritu nahi da. Horrela, lehen aipatu dugunez, zazpigarren edizio honetarako proposatu diren ekimenak langabeen kolektiboari bideratuta daude neurri handi batean.
Alfonso Alcantara Barakaldon
Antolatutako ekitaldien artean garrantzitsuenetakoa Barakaldoko CEDEMI zentroan maiatzaren 17an, ostegunez, egingo den "Enplegua eta IKTak" jardunaldia da. Bernabe Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua eta Tontxu Rodriguez Barakaldoko alkatea izango dira inaugurazio-ekitaldiaren buru. Ondoren, gaur egun gizarte-sareen inguruko guruetako baten txanda izango da: Alfonso Alcantara coach eta aholkularia, Enplegua 2.0, garapen profesionala, gizarte-sareak eta produktibitatea gaietan aditua. "Enplegua 2.0: ez bilatu aukerarik, haiek zu aurkitzea da kontua" hitzaldia eskainiko du. CEDEMIko jardunaldia doakoa da, baina aurretik, parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute www.ieguna.net web-orrialdean. Ekitaldi horretan izango diren gainontzeko hitzaldiak honako hauek dira: Eusko Jaurlaritzako Nagore de los Riosek "Nola laguntzen zaitu Internetek Gobernuan parte hartzen (IREKIA) eta nola ekin datu publikoak erabilita (OPEN DATA)" berbaldia eskainiko du; Novia Salcedo erakundeko Josu Robredok, berriz, "Gure estrategia nola diseinatu, lan-bilaketaren kontzeptu berria, gaitasun berriak, zein web-orrialdeetan egon behar dugun, teknologia berriak aliatu gisa" gaiak jorratuko ditu; Michael Page-ko Mario Allende Losadaren hitzaldia "Langileen aukeraketaren arloko esperientzia praktikoak" izango da; eta Mondragon Unibertsitateko Roberto Uribeetxeberriak "IKTek lana bilatzeko eskaintzen dituzten aukerak" izango ditu hizpide.
Zarautzen eta Laudion egingo diren jarduerak
Beste ekimen garrantzitsu bat Zarautzen egingo da, maiatzaren 18an, ostiralez. Bertako Sanz Enea Kultur etxean "Zure bisitariak zale bihurtu" tailerra landuko dute. Batez ere turismoa, kultura, kirola, merkataritza eta abarrekin lotutako establezimenduak eta ekitaldiak sustatzen dituztenei bideratuta dago tailerra, eta baita ere orokorrean gizarte-sareak eta Smartphoneak erabili eta Zarauzko interesguneak ezagutu nahi dituzten lagunei. Gizarte-sareen bidez (Facebook, Twitter, Tuenti, Linkedin, Foursquare, Google Places, Facebook Places, Twitter Places, 11870, Minube, etab.) guneak edota ekitaldiak sustatzerako orduan kontuan hartu beharreko funtsezko alderdiak aztertzea da topaketaren helburua.
Laudion ere ekitaldi garrantzitsua eramango dute aurrera maiatzaren 19an, larunbatez. "Geolokalizazio-jardunaldia gazte eta helduentzat" ekimenaren barruan hiru jarduera dibertigarri eta hezitzaile antolatu dira: lehena "Geocaching: GPS bidezko bilaketa-jokoa", 8 urtetik gorakoentzat; bigarrena "Laudio Caching", 18 urtetik gorakoentzat. Biak ala biak Aldai plazan egingo dira. Laudioko hirugarren ekitaldia "Internet eta GPS kanpoko outdoor jardueretarako" hitzaldia izango da, Goikogane mendizale-taldearen egoitzan egingo dena.
Bestelako ekimenak
Aipatutako ekitaldi horiez gain, gaiarekin nolabaiteko lotura duten hainbat jarduera osagarri eramango dira aurrera Internet Egunean. Honako hauek dira azpimarragarrienak: