Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. euskadi.eus

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Nire izapideak
  • Zuzenean - Herritarrari arreta
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

Berdintasun esperientziak ekonomiaren esparruan, gaur hasi den Emakunderen IX. Berdintasun Gunearen ardatz nagusia

2012(e)ko Maiatzak 07


Emakundek urtero antolatzen du Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Gunea, eta aurten maiatzaren 7tik 28ra ospatuko da "Berdintasun esperientziak ekonomiaren esparruan" izenburupean. 54 entitate ezberdinek antolatzen dituzte egitasmoak eta guztira 55 antolatu dituzte. Gunearen helburua hainbat erakunde eta elkartek emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde egiten duten lana indartu, ikustarazi eta sendotzea da.

Berdintasunaren aldeko politika publikoak bultzatu eta gizartea sentsibilizatzea du helburu Emakundek, eta testuinguru horretan urtero jartzen du martxan Berdintasunerako gunea. Aurten Gunearen bederatzigarren edizioa ospatzen da maiatzaren 7tik 28a bitartean, hainbat erakunde eta elkartek emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde egiten duten lana indartu, ikustarazi eta sendotzeko asmoz. Emakundek 2004. urtetik Berdintasunerako Gunea antolatzen du. Azkeneko edizioetan ardatz edo gai nagusi bat du guneak eta antolatzen diren ekitaldi guztiek, edozein esparru edo arlokoak izanik, ardatz horrekin lotura izan behar dute, gai hori ikuspegi anitzetik aztertu, hausnartu eta sakonduz.

Aurtengo ardatza "Berdintasun esperientziak ekonomiaren esparruan" izango da eta gai honen inguruan 55 ekitaldi antolatu dituzte 54 entitate ezberdinek. Maiatzaren 7an hasiko da, Bilbon, Emakundek antolatu duen "Enpresetan landu berdintasuna" jardunaldiarekin. Berdinatsun gunearen gai nagusiak honako hauek izango dira: emakumeen ahalduntzea, baliabide sozialetarako sarbidea hobetzea, erabaki eta eragin alorretarako emakumeen irismena handitzea. Horretarako, hurrengo alderdi sozio-ekonomikoak landuko dituen hausnarketa gune zabal eta anitza izango da: Berdintasunerako Legea ekonomia esparruan eraginkorragoa izateko arau posibleen garapena; erantzunkidetasun, zuzentasun eta parekotasun handiagoko antolaketa eta kudeaketa ekonomikoaren eredu berriak; eta Berdintasunerako plangintzen eta neurrien emaitza ekonomikoak: emakumeak zuzendaritza lanpostuetan, emakumeen autonomia ekonomikoa eta abar.

Informazio guztia: www.emakunde.euskadi.net

 

Compromiso con las personas