Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. euskadi.net

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Nire izapideak
  • Zuzenean - Herritarrari arreta
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

Azken eguneratzea: 2012/05/04

Eusko Jaurlaritzak Konstituzionalera joko du PPko Gobernuak Hezkuntzan eta Osasunean onartutako murrizketen aurka

Rajoyren Gobernuaren neurriak "osasunaren eskaleak sortzen ditu", esan du Lehendakariak

Patxi Lopez lehendakariak iragarri du Eusko Jaurlaritzak Auzitegi Konstituzionalera joko duela Espainiako Gobernuak Hezkuntzan eta Osasunean onartutako murrizketen aurka, "berdintasun eta unibertsaltasun printzipioak" urratzen dituztelako.

Iturria: Irekia - Eusko Jaurlaritza

Gaur Eusko Legebiltzarrean (Gasteizen) egin den Kontroleko Bilkuran, lehendakariak adierazi duenaren arabera, Gobernu Zentralak osasunaren eta hezkuntzaren arloetarako proposatu dituen murrizketak “zerbitzu publikoak antolatzeko ahalmena ukitzen dute, eta hori Eusko Jaurlaritzaren eskumena da bakarrik".

Patxi Lópezek Legebiltzarrean adierazi duenez, gobernu zentralak “gure autogobernu-eredua moztu nahi du”, eta Rajoy kritikatu du osasunaren eta hezkuntzaren eredua autonomia erkidegoak “ezertarako kontuan izan gabe sakonean aldatzeagatik”. “Autonomia erkidegoak ezin dira inola ere tratatu adingabeak bezala eta gure eskumenez modu irregularrean arduratuz”, azpimarratu du Lópezek.

 

Compromiso con las personas