|
Eusko Jaurlaritzak "sinadura elektronikoaren erabileraren traiektoria onena" goraipatzen duen II edizioaren CATCert saria jaso du, Kataluniako Ziurtapen eta Sinadura Digitalerako Agentziak antolatutako "administrazio elektronikoetan Sinadura Elektronikoaren erabilerari buruzko Jardunaldien" ospakizun ekitaldian.
Sari banaketa, Bartzelonan ospatu zen Administrazio elektronikoetan Sinadura Elektronikoaren erabilerari buruzko Jardunaldietan gauzatu zen eta bertan, IZENPEren proiektuen alorreko arduradunak parte hartu zuen "Zerbitzu anitzetarako txartela. Nortasun fisikoa, nortasun digitala, sinadura elektronikoak, sarrera kontrola…" izenburu daraman ponentzia azalduz. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren Ondare eta Kontratazio Zuzendaria gonbidatu dute Euskadiko Administrazio Orokorrean ezarri den kontratazio publiko elektronikoaren proiektua aurkezteko, kontutan hartuta, Europa Batasunak Jarduera Egokienen artean kokatu duela, Estatuan aitzindari dela eta orain arte emaitza garrantzitsuak eman dituela.
Jasotako sariak, gero eta zabalduagoa den sinadura elektronikoaren erabilera dela eta, -batez ere Erakundeen esparruan-, Euskadiko Administrazio Orokorreko profesionalen lana eta Euskadin administrazio elektronikoaren alde egin den apustu erreala txalotzen ditu. Halaber, sari honen bitartez, Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Diputazioek sortutako Ziurtapen eta Sinadura Digitalerakoa Euskal Erakundeari bultzada garrantzitsua emango zaio. IZENPE, tramitazio elektronikoaren bidez euskal zerbitzuen eskaintza hobetzeko sortu zen.
Gaur egun, sinadura elektronikoa Jaurlaritzaren sailen arteko harremanetarako erabiltzen da, eta Jaurlaritzaren eta Eusko Legebiltzarraren artekoak gauzatzeko ere bai eta dagoeneko zenbait zerbitzutan ezarri da, kontratazio publikoan, osasun txartelean, liburutegietan, e.a. Gainera, sinadura elektronikoaren eskaintza handitzen doa eta datorren urte amaierarako erabiltzaile kopurua Euskadin 200.000 lortzea espero da, hasiera bateko aurreikuspenak erabat gaindituz.
Euskal sinadura digitala ISO 27001 eta ETSI ( European Telecommunications Standards Institute, Europako Telekomunikazio Institutua) ziurtagiriak dituen bakarra da eta, horien arabera, euskal sinadura elektronikoa merkatuan dagoen fidagarriena da eta besteak beste, Microsoft sistema operatiboak sinaduraren erabiltzaileak antzematen ditu. Laburbilduz, Izenpe, inguru on line zabalean erabili daitekeen sinadura digitalerako tresna seguru gisa aurkezten da.
|