Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. euskadi.net

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Nire izapideak
  • Zuzenean - Herritarrari arreta
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

Azken eguneratzea: 2012/07/20

Horrela, EAEn sektoreko agente guztien artean 2012an guztira 5.050 etxebizitza babestu gehiago sustatzeko helburua betetzea espero du

Eusko Jaurlaritzak lizitaziora atera du 2012an babes publikoko 2.437 etxebizitzako ezohiko pakete bat, etxebizitza babestuen sektorea pizteko helburuarekin

Eusko Jaurlaritzak 2012an lizitatu beharreko 2.437 etxebizitza babestuko ezohiko pakete bat planifikatu du, krisi ekonomiko eta finantzario orokorraren ondorioz 2012an etxebizitza babestuen sustapenak pairatzen dituen zailtasunei erantzun bat emateko helburu argiarekin, izan ere krisia 2012-2013ko Etxebizitzako eta Hiri Berrikuntzako Plan Zuzentzailean 2012rako programatutako aurreikuspenak betetzea saihesteko mehatxu bat bihurtu baita.

Etxebizitza horiek ekimen pribatuarekin itunduko dira, Eusko Jaurlaritzaren lurren gainean, eta lehiaketa publikoaren bitartez; horiek ere lehiaketa publiko bidez esleitu dira Visesaren bitartez, eta agente publikoek eta pribatuek sustatu dituzte, Eusko Jaurlaritzak indarreko diru-laguntza programen esparruan alokairurako diru-laguntza oso garrantzitsuak aitortuz.

Horrela, gaur Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dira Irungo Anaka auzoan 447 etxebizitzen eta Bilboko Txurdinaga auzoan 216 etxebizitzen itunpeko sustapenerako oinarriak, eta Visesak, laster, 92 etxebizitza lizitatuko ditu Barakaldon, 150 Basaurin, eta 100 Leioan.

Alokairuko sustapenerako diru-laguntzen artean biltzen dira 160 zuzkidura-alojamendu eta 80 etxebizitza Bilbon, eta 25 zuzkidura-alojamendu Tolosan.

Jardun horiek gauzatuta, eta aurten, oraingoz, Eusko Jaurlaritzak 1.404 etxebizitza babesturen sustapena bukatu du, hau da, 2.437 etxebizitzako programatutako pakete osoaren % 58. Gainerako zatia 2012. urtean zehar gauzatuko da.

Guztira sustatu beharreko 2.437 etxebizitzetatik, % 77,5 erosketa-erregimenean egingo dira, eta % 22,5 alokairu-erregimenean.

Lurraldeen arabera, Bizkaiak jardunen % 63,5 xurgatzen du, Gipuzkoak % 34,2 eta Arabak % 2,3, eta, beraz, Eusko Jaurlaritzak 2010-2013ko Etxebizitza Plan Zuzendarian jasotako konpromisoa bete da, hain zuzen ere etxebizitza babestuen sustapenean lurraldeen arteko oreka berriz ezarriz.

Erabaki honekin Jaurlaritzak, EAEn sektoreko agente guztien artean 2012an guztira 5.050 etxebizitza babestu gehiago sustatzeko helburua betetzea espero du.

Etxebizitzen laburpena Lurraldeen arabera
LURRALDEAEROSKETAALOKAIRUAGUZTIRA%
 ARABA/ÁLAVA  56   56 2,30 %
 BIZKAIA 1.217 330 1547 63,48 %
 GIPUZKOA 617 217 834 34,22 %
 GUZTIRA 1890 547 2.437  
   77,55 %  22,45 %    

 

Etxebizitzen guztizko laburpena
Eroskeran  1.890 77,55 %
Alokairuan  156  6,40 %
Diruz lagundutako alokairuan  391  16,04 %
Guztira 2.437  

 

 

Informazio gehiago

Compromiso con las personas