Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. euskadi.net

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Nire izapideak
  • Zuzenean - Herritarrari arreta
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

Azken eguneratzea: 2012/08/13

Cristobal Balenciagaren omenezko Euskadin Moda Zapore erakusketa ikusgai egongo da Donostiako Aste Nagusian

Munduko hainbat hiri artean, Munich, Frankfurt, New York, Bilbo, Beasain eta Madril bisitatu ondoren, Balenciagaren omenezko erakusketa Donostian izango da, abuztuaren 11tik 18ra.

Honako 12 euskal diseinatzaile hauek hartu dute parte erakusketan: Miriam Ocáriz, Isabel Zapardiez, Alicia Rueda, Miguel Palacio, María Cle, Modesto Lomba, Lemoniez, Minimil, Ion Fiz, Mercedes de Miguel, Ian Mosh eta Jota+Ge.

Erakusketa hiriko 3 hotel hauetan egongo da: Hotel Mª Cristina, Silken Amara Plaza eta Hotel de Londres.

Cristobal Balenciaga maisuaren omenez 12 euskal diseinatzaileek prestatu duten “Euskadin Moda Zapore” erakusketa Donostian ikusgai egongo da, abuztuaren 11tik 18ra, Hotel Mª Cristina, Hotel de Londres eta Silken Amara Plaza hoteletan. Eusko Jaurlaritzak Euskadiko diseinatzaileen sortzeko gaitasuna ezagutzera eman nahi du aipatutako hoteletan ostatu hartu duten turisten artean. Horrela, Eusko Jaurlaritzaren helburua da Euskadiko merkataritza eta turismoa, bere erakargarri guztiekin, Euskadiko ekonomiaren eragile bihurtzea, betiere nazioarteko proiekzioarekin.

Erakutsitako talentuarengatik eta sorkuntzarengatik historikoki nabarmendu den lurra dugu Euskadi, eta orain ere nabarmentzen jarraitzen du. Euskal moda da adierazpide horietako bat. Balenciaga maisuak hasi zuen nazioarteko historia hori eta historia horren buru ere bada, eta oraingoan omenaldia egiten zaio, ideia hori Euskadik dauzkan turismo-erakargarri guztiekin uztartuta.

Horregatik, diseinatzaileen lanak bistaratzean, Euskadin duten inspirazioa atzematen da, eta beste ezer baino gehiago, Cristobal Balenciaga maisuaren balioekiko duten errespetua. Hainbat forma iradokitzen dituzte diseinuek, hala nola Bilboko baldosa, Euskal Kostaldeko olatuak edo Arabako Errioxako koloreak.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak euskal moda balioan jartzeko ekimen hori sustatu eta finantzatu du. Sortzaileen lurra dugu Euskadi, eta horrelako proiektuak, lurra turismo-helmuga gisa eta gure diseinatzaileen gaitasuna uztartzen dutenak, euskal talentu berrien bultzatzaile bihurtzen dira.

8 modeloko bilduma Munichen eta Frankfurten aurkeztu zen, iazko ekainean. Ondoren beste zenbait diseinu erantsi ziren, Donostian ikusgai egongo den 12 modeloko bilduma osatzeraino. Erakusketa Estatu Batuetara joan zen enpresa-misio batekin batera, lehendakaria buruan, eta besteak beste, Bilbo, Beasain eta Madrilen ere izan da. Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan, esaterako, turistek gure diseinatzaileen lanak ikusteko aukera izan zuten.

Bilbo, 2012ko abuztuaren 14a

 

Compromiso con las personas