Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Nire izapideak
  • Zuzenean - Herritarrari arreta
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

WAI A - WCAG 1.0

Azken eguneratzea: 2009/04/27
Eusko jaurlaritzak etxeetara trenbide sare berriaren finantziarioaren inguruko gezurrez jositako gutun iruzurtia salatzen du
AHTaren kontrako talden batek burututako ekintza zital eta okerra salatzen du eta gaia Ertzaintzaren eta Lege Zerbitzuen esku jarri du
Gutun iruzurtia

Euskadiko etxeetara igorritako euskal trenbide sare berriaren finantziazioari buruzko gezurrez jositako gutun faltsuaren harira, Eusko Jaurlaritzak gizarteari adierazi nahi dio:

1º. “Eusko Jarlaritza-Goberno Vasco”n (sic) ez da inongo “Diru biltze eta zerga ordezkaritza”-rik    (sic), eta claro ezta ere  “Francisco Javier Etxebarria”  izena duen inongo “director general de la Delegación tributaria y de recaudación de impuestos” (sic). Gisa horretan izenpetuta iritsi den gutuna iruzurra da eta gezurra da bertan euskal trenbide sare berriaren inguruan esandakoa.

2º. Idazkiaren azpian letra arretan inprimaturik suma daitekeen “AHT GELDITU” leloak agerian uzten du iruzur honen egiletza, nahiz ekimena anonimoa izan eta iruzurra gauzatzeko dokumentu ofizial baten antza eman.

3º. Eusko Jaurlaritzak salatzen du ekintza zital eta oker hau. Gezur borobila izateaz gainera Y trenbide sare berriaren finantziazioren inguruan bertan diotena, benetan larria baita gezur horiekin herritarren artean beldurra eragin nahi izatea, are gehiago iruzurra “jubilatu eta pentsiodunei” “ikasle eta langabetuei” egiten dietelako, beraien nomina eta pentsioen gaineko diru kenketekin meatsua eginez, errenta aitormen garaietan, gainera. Gisa honetako ekintza burutzeko gai denak bere burua agerian uzten du eta arrazoi eta argudio eza gezurrarekin eta beldurrarekin estali nahi duela erakusten du.

4º. Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzaren eta Lege Zerbitzuen esku jarri du gutun faltsua, eragindako iruzurra eta gainerako delituak azter ditzaten

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 25a