Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. euskadi.eus

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Nire izapideak
  • Zuzenean - Herritarrari arreta
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

Azken eguneratzea: 2012/06/04

Trafiko Zuzendaritzak eta Arkauteko Ikastegiak elkarlanean dihardute ''Young European Truck Driver 2012'' saria eskuratu nahi duten EAEko kamioilarien prestakuntzan

Errepideko profesionalen prestakuntzaren hainbat alderdi hobetzeko, besteak beste zamaren segurtasuna, gasen emisioa eta istripuen prebentzioa

Datorren asteazkenean Arkauteko Ikastegian prestakuntza ikastaroa trinkoa egingo duten bost kamioizaleak EAEko ordezkariak izango dira aurten “Young European Truck Driver” lehiaketan. Bi aste geroago, ekainaren 22an, Madrilen erakutsi beharko dute euren gaitasuna. Estatu osoko beste garraiolari gazte batzuekin lehiatuko dira, eta haien artetik bat aukeratuko da Stockholmen egingo den finalean Espainiako ordezkaria izateko.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren iritziz, funtsezkoa da errepideko garraioan diharduten gidariek, batez ere gazteenek, euren prestakuntza hobetzea, segurtasunarekin zerikusia duten oinarrizko alderdiei buruz berariazko prestakuntza teknikoa jasoz. Hala, datorren asteazkenean “Scania” enpresa suediarreko aditu batzuek prestakuntza teorikoa eta praktikoa emango diete. Hainbat gai jorratuko dituzte, esate baterako zama ondo estibatzeko modua, garraioaren arloko istripuen kausak, ibilgailuen printzipio ergonomikoak eta haien zama, seguru eta eraginkor gidatzeko jarrerak, gidatzen ari denean erabakiak hartzea, edo gasen emisioari buruzko Europako araua.

Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendari Amparo López Antelok esan duenez, “gure gidariak profesional eraginkorrak dira, eta egunero erakusten dute gaitasuna dutela eta segurtasunaren aldeko apustua egin dutela. Horregatik, eta are gehiago hobetu nahi ditugulako trafiko seguruago baterako funtsezkotzat jotzen ditugun alderdiak -hala nola zamaren kokapen egokia edo gidariaren jokabide positiboak- lagundu egin nahi diegu, eta aukera eman, sektoreko nazioarteko lehiaketetan ere euren trebezia erakutsi ahal izan dezaten”.

Toki egokian egingo da ikastaro hori, Arkauteko Ikastegiko ikasgeletan eta gidatze-pistetan hain zuzen, asteazken goizeko bederatzietatik hasi eta arratsaldeko bostak arte.

Trafiko Zuzendaritzak eta Euskal Herriko Polizia Ikastegiak elkarlanean dihardute ''Young European Truck Driver 2012'' ekimenean. ''Scania'' enpresak sustatzen du lehiaketa hori, errepideko garraioaren arloko profesionalen prestakuntza sustatzeko, gidariaren jokabide positiboei eta lan errutina seguruago eta eraginkorragoei dagokienez. Xede horrekin, datorren asteazkenean, hilak 6, Arkauten berariazko prestakuntza jardunaldia egingo da Europako kamioi gidaririk onenaren titulua eskuratu nahi duten EAEko gidarientzat.
 
 
Compromiso con las personas