Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. euskadi.net

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Nire izapideak
  • Zuzenean - Herritarrari arreta
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

Azken eguneratzea: 2012/06/29

Gure ingurunean, geroz eta gehiago, ustez terapeutikoak diren etxez etxeko eskaintzak egiten direnez

Kontsumobidek gomendatzen du arretaz jokatzeko etxez etxeko salmentako produktu edo zerbitzuak erosterakoan

Gure ingurunean geroz eta gehiago saltzen direnez etxez etxe koltxoiak, burkoak, betaurrekoak, bitxiak, magnetoterapia-makinak eta ustez terapeutikoak diren beste hainbat produktu, publizitatean Osakidetza bezalako erakunde ofizialen logo edo anagramak jarrita, haiek gomendatzen dituztela iradokitzeko, Kontsumobidek (Kontsumoko Euskal Institutua) EAEko herritarrei adierazten die kontuz eta arretaz ibiltzeko merkataritza-modalitate horren bitartez produktuak erosi edo zerbitzuak kontratatzerakoan.

Kontsumobidek produktu edo zerbitzuren bat horrela eskuratu aurretik kontuan izan beharreko oinarrizko aholku batzuk gogoratzen ditu.

 

AHOLKU OROKORRAK

  • Kritikoa izan eta ez liluratu publizitate erakargarriarekin.
  • Ziurtatu produktua saltzen saiatzen ari den pertsonaren nortasuna. Egiaztatu benetan enpresa horretan lan egiten duela.
  • Kontratu bat sinatu aurretik, lasai irakurri.
  • Ez fidatu helbide gisa posta-kutxa bat ageri bada kontratuan.
  • Galdetu produktua aldatu daitekeen, ez baduzu hala egiten akastuna bada bakarrik soilik itzuli ahal izango baituzu.
  • Gorde ordainagiri guztiak. Beharrezkoak dira eskuratutako produktu edo zerbitzuaren bermea aplikatzeko edo edozein erreklamazio egiteko.
  • GOGOAN IZAN: publizitatea beti loteslea da eta, ondorioz, komeni da gordetzea, balizko ez-betetzeen aurreko froga izan baitaiteke.

 

ATZERA EGITEKO AGIRIA

  • Kontuan izan, kontratuaren kopiaz gain atzera egiteko agiri bat eman behar dizula, alegia, kontratu hori ondoriorik gabe uzteko agiria, berariaz jasotzen duena kontratuan atzera egiteko eskubidea badagoela, eta hori baliatzearen baldintza eta ondorioak. Azken dokumentu horretan data jarri eta sinatu egin behar du kontsumitzaileak.
  • Kontuan izan etxez etxeko salmentan, atzera egiteko eskubidea baliatzeko epea zazpi egun naturalekoa dela eta atzera egiteko agiria jasotzen denetik hasiko dela kontatzen, kontratatutako produktua entregatu ondoren jasotzen bada, edo kontratua egiten denetik, xedea zerbitzu bat bada.
  • Kontratuan atzera egiten baduzu, enpresak edo saltzaileak gehienez ere 30 eguneko epean itzuli beharko dizu ordaindutakoa, inolako gasturik gabe. Enpresak epe hori gainditzen badu, bikoitza erreklamatu ahal izango diozu.
  • Kontratua kreditu batekin finantzatu bada eta atzera egitea aurrez ezarritako epe barruan egiten bada, penalizaziorik gabe amaituko da.
  • Kontsumitzaileak egiaztatu beharko du atzera egiteko eskubidea baliatu duela, adibidez, burofax baten bidez. Atzera egitea baliozkoa izango da atzera egiteko agiria bidalita edo jasotako produktuak itzulita.
  • Atzera egiteko eskubidea baliatzeak ez die inolako gasturik eragingo kontsumitzaileari eta erabiltzaileari. Ondorio horietarako, betetze-lekua kontsumitzaileak eta erabiltzaileak prestazioa jaso duten lekua izango da. Produktua itzultzearen gastuak kontsumitzailearen konturakoak izango dira, betiere hala jakinarazi bazaio eta kontratuan jasota badago.

 

Compromiso con las personas