Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. euskadi.eus

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Nire izapideak
  • Zuzenean - Herritarrari arreta
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

Zer da RSS?

Euskadiko herri administrazioaren atarien sarearen informazioa eta zerbitzuen eskuraketa errazteko asmoz, Euskadi.net-en bilaketetan RSS izeneko harpidetza zerbitzu bat sortu da. Horrela, interesatzen zaizun informazioren bilaketetarako harpidetza egiteko aukera izango duzu eta bilaketa horrekin zerikusirik duen berritasunen bat dagoen bakoitzean ohar bat jasoko duzu.

Adibidez, “Diru laguntzak” gaiari buruz bilaketa egiten baduzu eta horri dagokionez sor daitezkeen berrikuntzei buruz interesa baduzu, bilaketa horren emaitzetara harpidetu zaitezke. Era honetan, informazio horrekin loturiko berritasun bat argitaratzen den bakoitzean horren berri izango duzu, Web gunera jo eta bilaketa behin eta berriz egin beharrik eduki gabe.

Interesatzen zaizkizun bilaketaren emaitzen harpidetza egiteko, bilatzailearen emaitzen orrian agertzen den “RSS harpidetza bilaketaren emaitza hauentzat” izeneko estekan klik egin beharko duzu eta ateratzen den orriaren helbidea zure RSS irakurlean erantsi.

RSSri buruz informazio gehiago

Zer da RSS?

RSS (Really Simple Syndication edo Rich Site Summary), datuak XMLan egituratzeko formatu bat da eta Interneteko gune batean dagoen informazioa automatikoki eskuratzea ahalbideratzen du. Edukiak banatzeko modu honi sindikazioa deritzo. Horren egitekoa, gune batean argitaratu diren edukietaz osaturiko sumario edo aurkibide bat erakustea da, baina bertan sartu behar gabe. RSS irakurle bat (RSS jarioak irakurtzeko programak, ingelesez feed readers) edo horrelakorik daraman nabigatzaile bat erabiliz, gune bat edo batzuetako berritasunak modu arin eta eroso batean lortzerik izango duzu, gune horietara jo gabe.

Zer da jarioa (ingelesez, feed)?

Jarioa, RSS kanal baten bitartez partekatu nahi diren datuak dituen artxibo bat da. Horien luzapena .rss, .rdf edo .xml izaten ohi da.

XML formatuan dagoen testu-fitxategi txiki bat da, edukien iturri gisa diharduen gunearen zerbitzarian kokatuta. Fitxategi horren barruan, gunearen editoreek ipintzen dituzte, ordenatuta eta egituratuta, titularrak eta argitaratu dituzten edo interesgarri deritzeten edukien deskribapena labur bat. Bertsio aurreratuenetan, irudi edo dokumentu erantsiekin joan daitezke.

Zure gogoko guneetako jarioak horiek irakurtzeko den programa batean (RSS irakurgailua) gehituz, berritasunen berri izan dezakezu behin eta berriro bertara jo behar gabe.

Zer da RSS kanal bat?

RSS kanala da gure ekipoaren eta edukien jario bezala erabiltzen dugun gunearen zerbitzariaren artean dagoen esteka (zeinaren bitartez datuek zirkulatzen duten). Askotan RSS jarioaren (feed) sinonimo bezala erabiltzen ohi da.

Formatu honi buruzko informazio gehiago honako helbide honetan jaso dezakezu: http://eu.wikipedia.org/wiki/RSS

Compromiso con las personas