
● Laudion (Araban) jaio zen, 1957ko martxoaren 15ean. Ezkonduta dago eta bi alaba ditu.
● Ekonomi Zientzietan Lizentziatua, Euskal Herriko Unibertsitatean.
● Laudioko alkatea, 1983tik 1987ra bitartean.
● Arabako Batzar Nagusietako kide, 1983tik 1994era bitartean.
● Arabako Batzar Nagusietako presidente, 1986tik 1991era bitartean.
● Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide eta erakunde horretako Ekonomi Batzordeburua izan da.
● Eusko Legebiltzarkidea, 1984etik.
● Eusko Legebiltzarreko Ekonomi eta Aurrekontu Batzordekidea, 1986tik 1994era bitartean.
● Eusko Jaurlaritzako Lehendakariorde eta Ogasun eta Herri-Administrazio Sailburua V. Legegintzaldian (1995-1998).
● 1998ko abenduaren 29an, Eusko Legebiltzarrak Lehendakari izendatu zuen lehenengo aldiz.
|