·
·
·
·
·
Hiztegiek laguntza eskaintzen digute hitzen inguruko informazioa ezagutu nahi dugunean. Eskolan, lanean edota eguneroko bizitzan baliagarri eta lagungarri gerta daitezke. Merkatuan, hainbat hiztegi daude, eta horiek, helburu eta behar ezberdinak asetzen dituzte. Hemen aurkituko duzu zenbait hiztegiren inguruko informazioa.
Orokorrak
Elhuyar

Euskara/gaztelania eta gaztelania/euskara hiztegia da. Lexiko arrunta edo orokorra, teknikoa edo berezitua, eta beste hainbat arlo lantzen ditu.
Hiztegia kontsultatu
3000 Hiztegia

Euskara/gaztelania eta gaztelania/euskara hiztegia da. Euskaltzaindiaren arauak jarraitzen ditu eta lexiko tradizionala eta baita gaur egungoa ere biltzen ditu.
Hiztegia kontsultatu
Morris Hiztegia

Morris Hiztegian euskara/ingelesa eta ingelesa/euskara itzulpenak kontsultatzeko aukera dago.
Hiztegia kontsultatu
Euskalterm

Euskalterm Terminologia Banku Publikoan hitzen esanahiak eta termino zehatzak kontsultatzeko aukera dago.
Hiztegia kontsultatu
Hizkuntza batean
Sinonimoen Hiztegia

Hiztegi honetan euskal hitzen sinonimoak eta antonimoak jasotzen dira.
Hiztegia kontsultatu
UZEI hiztegia

Euskal hitzen sinonimoak kontsultatzeko aukera eskaintzen du UZEIren hiztegiak.
Hiztegia kontsultatu
Entziklopedikoak
Klaudio Harluxet

Euskarazko hiztegi entziklopedikoa da, eta hitz eta terminoen inguruko fitxak biltzen ditu.
Hiztegia kontsultatu
Akademietakoak
Euskaltzaindia

Euskaltzaindiak hiztegi alorrean hartu dituen erabakiak eta gomendioak biltzen dira hiztegi honetan.
Hiztegia kontsultatu
Diccionario de la lengua española

Real Academia Españolaren hiztegiak erderazko hitzak biltzen ditu.
Hiztegia kontsultatu
L´Académie Français

Frantsesaren Akademiaren hiztegiak, hizkuntza horretako hitzak jasotzen ditu.
Hiztegia kontsultatu
Oxford hiztegia

Erresuma Batuan ingelesaren akademiarik ez dago. Oxford hiztegia da argitaratutakoen artean osatuena.
Hiztegia kontsultatu
Gaikakoak
Administrazio sanitarioa (pdf, )| Armagintza | Arte garaikidea | Drogak | Enpresa kudeaketa | Energia | Epaitegiak | Fee Altzariak (pdf, ) | Haurrak | Informatika softwarea | Internet | Jostunak | Katalogatzeko oinarrizko terminologia | Kazetaritza eta publizitatea | Medikuntza | Kirola | Kooperatiba | Kondia enpresa | Sukaldaritza | Ostalaritza eta sukaldaritza | Psikopatologia | Telekomunikazioa | Txoriak | Xakea | Zientzia | Zirkulazioa
|