Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. euskadi.eus

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Nire izapideak
  • Zuzenean - Herritarrari arreta
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

Erabilerraztasuna euskadi.eus-en

Euskadi.eus-eko atariek edo webguneek ondorengo konpromisoa dute: edozein testuinguruan, nahiz eta arazo tekniko, fisiko, zentzumenezko edo intelektual izan, erabiltzaile guztiak edukietara sarbidea izatea. Konpromiso hori, orain arte erabilerraztasuna hobetzeko neurrietan eta Erabilerraztasun politika berrian oinarritzen da. Politika berri honen helburua da Euskadi.net sarearen barruan dauden web atariak W3C partzuergoaren WAI (Web Accessibility Initiative) delako ekimenak ezarritako Web Edukien erabilerraztasun jarraibideen 2.0 bertsiora (WCAG 2.0) egokitzea.

Hartutako neurriak

Oinarrizko teknologiak:
edukia egituratzeko XHTML 1.0 estandarra erabiltzen da eta diseinurako aldiz, CSS 2 estilo orriak.
Diseinua eta maketazioa:
edukia eta aurkezpena banatu egiten dira, testuaren eta atzeko kolorearen arteko kontraste nahikoa da, eta neurri erlatiboen erabilpena (testuaren tamaina alda daiteke).
Testua ez den edukien ordezkakoak erabiltzen dira:
irudietan ordezko-testua ezartzen da "Alt" delako propietatea erabilita. Dekorazio-irudiek "alt" propietatea hutsik izango dute.
Javascript gabeko nabegazioa:
Javascript-a desaktibatuta duten erabiltzaileei edukietara sartzeko ordezko nabigazioa eskeintzen zaie.

Euskadi.neteko Erabilerraztasun politika

Politika honen helburua euskadi.eus sarearen barruan dauden web atariak WCAG 2.0 jarraibideei egokitzea da. Horretarako, ondorengo ekintzak burutuko dira:

  1. Erabilerraztasuna kudeatzeko ereduaren garapena
  2. Prestakuntza plana
  3. Zuzenketa plana
  4. Jarraipena (monitorizazioa)

Kontsultatu Web erabilerraztasun eta estandarren politika proiektuaren zehaztasunak eta jarraipena.

Zergaitik WCAG 2.0?

Euskadi.eus-eko web atariak WCAG 2.0 jarraibideei egokitzeko erabakia aurreko jarraibideekin (WCAG 1.0) dituzten abantailetan oinarritzen da. Hauek dira abantailak:

  • Iraunkorragoak dira
  • Zehatzako aztertu daitezke
  • Erabiltzeko eta ulertzeko errazagoak dira
  • Teknologia aurreratuetan ere ezarri daitezke
  • Malguak eta egoera, teknologia eta erabilpen-teknikei egokitzen direnak

Zure parte hartzea garrantzitsua da

Edukietara sartzeko oztoporik baduzu, jakinarazi mesedez euskadi.eus-eko kontaktu postontziaren bitartez.

Nola handitu eta txikitu testuaren tamaina

Erabilitako testu-motek neurri erlatiboa dute, beraz erabiltzen ari zaren nabigatzailearen bitartez bere tamaina kontrola dezakezu.

Ondorengo taulak, erakusten digu testuaren tamaina nola aldatzen den funtzionalitate hau baimentzen duten ohiko nabigatzaileetan:

Nola handitu eta txikitu testua ohiko nabigatzaileetan (bertsio berrietan)
NabigatzaileaMenuko aukera
  1. Ikusi
  2. Zooma
  3. Gerturatu edo urrundu
  1. ikusi
  2. Testu-tamaina
  3. Handiagoa edo txikiagoa
  1. Visualización
  2. Acercar o alejar
  1. Menú
  2. Página
  3. Escala
  4. Elegir el porcentaje

Nola desaktibatu diseinu bisuala

Edozein web orriaren diseinuak edo egiturak zure nabigazioa oztopatzen badu, diseinua desaktibatzeko aukera daukazu non edukia modu errazago eta egituratuago batean kontsultatu daiteken.

Ondorengo taulak, erakusten digu diseinu bisula nola desaktibatzen den funtzionalitate hau baimentzen duten ohiko nabigatzaileetan:

Nola desaktibatu diseinu bisuala ohiko nabigatzaileetan (bertsio berrietan)
NabigatzaileaMenuko aukera
  1. Ikusi
  2. Orriaren estiloa
  3. Estilorik gabe
  1. Tresnak
  2. Intrenet aukerak
  3. Orokorra
  4. Erabilerraztasuna
  1. Edición
  2. Preferencias
  3. Avanzado (activar opción mostrar el menú desarrollo y cerrar ventana) 
  4. Desarrollo (del menú principal)
  5. Desactivar estilos
  1. Menú
  2. Página
  3. Estilo
  4. Modo de usuario

Nola aldatu koloreak

Edukia behar bezala hautemateko, testua zein irudiak eta atzeko kolorearen arteko kontrastea bermatzea dugu helburu. Hala ere, nahi izanez gero, zure nabigatzailearen kolorearen konfigurazioa alda dezakezu.

Ondorengo taulak, erakusten digu koloreak nola aldatzen den funtzionalitate hau baimentzen duten ohiko nabigatzaileetan:

Nola aldatu koloreak ohiko nabigatzaileetan (bertsio berrietan)
NabigatzaileaMenuko aukera
  1. Tresnak
  2. Aukerak
  3. Edukia
  4. Letra-tipo eta koloreak
  5. Koloreak
  1. Tresnak
  2. Internet aukerak
  3. Orokorra
  4. Koloreak
  1. Menú
  2. Página
  3. Estilo
  4. Modo de usuario o alto contraste

Edukiak beste formatutan

Orrialde batek beste fomatuetan sortutako edukiak erakutsi ditzazke (dokumentuak, bideoak, animazioak, ...). Beharrezko programak ez badituzu, ondorengo konektore (plugin) eta dohako programak eskeintzen dizkizugu.

Euskal Administrazioak dituen hainbat atariren erabilerraztasunaren egokitzapen-maila aztertzen du Erabilerraztasun Behatokiak, WCAG 2.0-ren jarraibideak erabilita.

Behatokian erabilitako metodologia azterketa automatiko eta masibo batean oinarritzen da; eta, ondoren, erabilerraztasun- eta web-estandarretan adituak diren kontsultoreen emaitzen interpretazioan.

Metodologia WCAG 2.0 jarraibideen A bikoitza (AA) adostasun-mailaren arabera garatu da.

Azterketa aurrera eramateko CTIC Centro Tecnológico-ren TAW Observer tresna erabili da.

Erabilerraztasun-behatokiaren txostenak

Laburpen-datuak

  • Hautaketa eta analisia 2011. urteko abenduan egin da.
  • Guztira 13.970 dokumentu eta 51 webgune aztertu dira (horietatik, 39 webgune Euskadi.net sarean daude)
  • Webgune bakoitzaren lagin-tamaina 300 orrialdekoa da, gehienez, eta hautaketaren sakontasuna 10 mailakoa.

Emaitzak

Taula honek adierazten du webgune bakoitzak lortutako erabilerraztasun-maila (0tik 1era), balioaren arabera sailkatuta:

Erabilerraztasun-maila webgune bakoitzeko. 2009-2011
PostuaWebguneaAztertutako orrialdeakBalioa 2011Balioa 2009
1SPRI3000,920,62
2Etxebide2390,900,43
3Euskadi.net3000,880,59
4Gardena230,87daturik ez
5Open Data3000,86daturik ez
6Justizia eta Herri Administrazioa3000,860,53
7Enplegua eta Gizarte Gaiak3000,860,58
8Nekazaritza eta Arrantza3000,850,58
9Osasuna3000,850,56
10Lehendakari3000,850,56
11Datuak Babesteko Euskal Bulegoa3000,850,60
12Kultura3000,830,57
13Hezkuntza3000,830,57
14HABE1760,830,59
15Ur Agentzia3000,820,57
16Ingurumena eta Lurralde Plangintza3000,810,49
17Herrizaingoa 3000,810,57
18Berdingune1290,810,54
19IVAP3000,810,57
20Eusko Jaurlaritza3000,810,58
21Elankidetza970,81daturik ez
22Osakidetza3000,810,55
23Gazteaukera3000,810,52
24Bakegune2200,80daturik ez
25Etxebizitza, Herri Lanak eta Garraioak3000,800,58
26Lehendakaritza3000,800,58
27Irekia3000,80daturik ez
28Kontratazio Publikoa 3000,800,37
29Ekonomia eta Ogasuna3000,770,55
30Emakunde3000,770,52
31Euskara 3000,770,57
32Berrikuntza eta Informazio Gizarte 3000,770,54
33Euskotren3000,76daturik ez
34VISESA 3000,76daturik ez
35Eustat 3000,760,58
36ETS 1150,740,43
37Izenpe1570,740,57
38Sopelana3000,730,57
39Euskalmet 3000,730,56
40EVE3000,720,53
41Industria3000,720,54
42Osalan 3000,720,31
43Turismoa 3000,720,54
44Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia2140,71ez da daturik
45Ihobe 3000,680,27
46Aholku Batzorde Juridikoa3000,65ez da daturik
47GeoEuskadi 3000,640,46
48Trafikoa 3000,630,45
49Itelazpi3000,560,66
50Ikastea3000,53ez da daturik
51Lanbide.net 3000,470,40

Ez da maila edo balio handiena (1 baliokoa) lortu duen webgunerik. SPRI webgunea izan da balio handiena lortu duena (0,92), Etxebide eta Euskadi.net jarraian kokatzen direlarik (0,90 eta 0,88 balioarekin). Beste muturrean, balio txikiena lortutakoak Lanbide.net eta Ikastea webguneak izan dira, 0,47eta 0,53 balioekin hurrenez hurren.

Batez bestekoa, desbideratze tipikoa eta balorazioaren ibilbidea
Batez bestekoaDesbideratze tipikoaTxikienaHandienaTartea
0,770,090,470,920,45

Batez besteko erabilerraztasun-maila 0,77 da, 0,09 desbideratze tipikoa duena. Datu horiek adierazten dute atarien balorazio aldakortasun txikia dagoela, bai eta edukietara sartzeko muga gutxi dutela ere. Baieztapen horrek indartzen duen beste balioa 50eko pertzentila da, 0,80ko balioa duena. Horrek esan nahi du, webguneen erdiak balio hori edo handiagoa lortu dutela eta erabilerraztasun-mugak sahiesteko neurri eraginkorrak hartzen dituztela.

Webguneak balorazio bitarteka
0,6tik behera0,6 eta 0,8 bitartean0,8 edo gehiago
3 (6%)20 (39%)28 (55%)

Aztertutako 51 webgunetatik 3 soilik daude (%6) 0,6 balioren azpitik (erabilerraztasun arazoak sahiesteko neurri bakar batzuk hartu direla adierazten duen muga). Nahiz eta gainontzeko webguneetan erabilerraztasun-maila minimoa bermatzeko neurriak hartu direla ikusi, bada 20 webguneko talde bat (%39) 0,6 eta 0,8 tartean kokatzen dena eta ondorioz, hartutako neurriak gainbegiratu eta doitu behar izango dira. 28 webgune (%55), 0,8 edo balio handiagoa duen tarte maximo horretan kokatzen dira, eta, beraz, arazo zehatzak konpontzeko asmoarekin soilik gainbegiratu beharko lirateke.

Banakako txostenak 2011

Eusko Jaurlarizako sailak eta Gaikako atariak

Eusko Jaurlaritzaren beste erakundeak

Gure ardura informazioa ahalik eta jende gehienari zabaltzea da. Beraz, web orrialdetan nabigatzen duzun bitartean oztoporik izaten baduzu edo erabilerraztasuna hobetzeko iradokizunen bat baduzu, euskadi.eus-eko kontsulta eta iradokizun postontzia erabiltzea gomendatzen dizugu.

Oharra: kontaktu inprimakia betetzean, lagungarri izango adieraztea zaigu arazoa edo gorabehera non aurkitu duzun (orrialdearen helbidea).

Mila esker zure laguntzagatik

Azken aldaketako data:  2014/12/02
Compromiso con las personas