Sarbidea:
Andoaindik, GI-3091 errepidea hartuko dugu Otita landa-parkera (Leitzarango sarrerara) iristeko. Herriaren erdigunetik oinez edo bizikletaz joan gaitezke Otitaraino, Plazaola antzinako trenaren ibilbidetik.
N-I-etik, A-15 autobidea hartuko dugu Iruñako noranzkoan, eta Leitzako irteeran utziko dugu errepide hori. Ondoren, Berastegira joko dugu eta, gero, Urto gainetik Leitzaranera iritsiko gara.
Aparkalekua:
Otita Leitzaran bailararen sarreran dagoen landa-parkean aparkaleku handia dago. Andoainen bertan ere autoa uzteko tokia aurki daiteke, gero erdigunea eta Otita parkea lotzen dituen Plazaola bidegorritik oinez zein bizikletaz joan ahal izateko. Azkenik, Urto gainean (Berastegi) ere badago aparkalekua.