Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. euskadi.net

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Nire izapideak
  • Zuzenean - Herritarrari arreta
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

Ulibarri programa 2012-2013

LABURPENA
Titulua:
Ulibarri programa 2012-2013
Xedea:

1. ULIBARRI programako ikastetxeen hizkuntz normalkuntzako proiektuek euskararen erabilera indartzea dute helburu nagusi. Programan sartu nahi duten ikastetxeek, hortaz, beren hizkuntz normalkuntzako proiektua eratu beharko dute. Proiektu orok ondoko puntuok izan beharko ditu:

a) Bere esparruko hizkuntz erabileraren egoera aztertzea, lan-eremu gisa ikastetxearen eragin-esparrua hartuz.

b) Ikastetxe barruan eta eskola-giroan euskararen erabilera, hitzez eta idatziz, areagotzeko urrats zehatzak.

c) Helburu eta epe zehatzak, beraien jarraipena eta ebaluazioa egin ahal izateko.

d) Kasuan kasuko organoaren onespenez ezarritako helburuetara iristeko neurriak nola hartu finkatzea. Neurri horiek eskola-elkarte osoari eragiten badiote, elkartearen onespena eta berariazko konpromisoa izan beharko dute aldez aurretik.

e) ULIBARRI programaren baitan antola daitezkeen prestakuntza-saio, mintegi edota hizkuntz normalkuntzako ikastaroetan ahal den neurrian parte hartzeko konpromisoa hartzen duten irakasleak izendatzea, betiere beraien aldez aurreko onespenarekin.

f) Arian-arian, norbere hizkuntz gaitasuna hobetzeari begira egin daitezkeen prestakuntza-saioetan aritzeko prest dagoen pertsonal ez irakaslea, administraziokoa eta kudeaketakoa, jantokikoa eta beste zerbitzu batzuetakoa, kontuan hartzea.

g) Ikastetxearen hizkuntz normalkuntzan arituko diren pertsonak izendatzea, batez ere arduradun teknikoa eta Hizkuntz Normalkuntzako Batzordearen kideak, betiere berauen aldez aurreko onespenarekin.

Diru kopurua:

a) Ikastetxe berriak sartzeko: 23.841,00 euro

b) Lehendik daudenen jarraipenerako: 1.176.159,00 euro

Deialdiaren araudia:
  • 2012ko maiatzaren 18ko AGINDUA (BOPV Zk. 089/2012)

    Ikastetxeetako ULIBARRI programak 2012-2013 ikasturtean izango dituen gehienezko diru-baliabideak, programan sartzeko eta jarraitzeko baldintzak eta ikastetxe bakoitzak programarako izango dituen dedikazio-orduak zehazten dituena.

Araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Deialdia egiten duen organoa:
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Egitura atal ebazlea:
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Bertan emandako arreta:

Eskabide-orria ekainaren 8rako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu behar da, edo bestela, postan sobre irekian aurkeztu ziurtatzera, zigilua eta data eskabideari berari ezarri ahal izateko, eta jarraian adierazitako helbidera bidali (edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4 atalean ezartzen den edozein administrazio gunetan entregatu).

Eusko Jaurlaritzan: Hezkuntza Saila (ULIBARRI)
Donostia kalea 1, Lakua,
01010 Gasteiz

Telefono bidezko arreta:
Izen-abizenak: Iñaki Artola eta Santos Izagirre
Telf: 945 01 83 45
Fax: 945 01 83 36
E-mail: huiseus3@ej-gv.es
huiseus5@ej-gv.es
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Ulibarri programa 2012-2013

1. ULIBARRI programako ikastetxeen hizkuntz normalkuntzako proiektuek euskararen erabilera indartzea dute helburu nagusi. Programan sartu nahi duten ikastetxeek, hortaz, beren hizkuntz normalkuntzako proiektua eratu beharko dute. Proiektu orok ondoko puntuok izan beharko ditu:

a) Bere esparruko hizkuntz erabileraren egoera aztertzea, lan-eremu gisa ikastetxearen eragin-esparrua hartuz.

b) Ikastetxe barruan eta eskola-giroan euskararen erabilera, hitzez eta idatziz, areagotzeko urrats zehatzak.

c) Helburu eta epe zehatzak, beraien jarraipena eta ebaluazioa egin ahal izateko.

d) Kasuan kasuko organoaren onespenez ezarritako helburuetara iristeko neurriak nola hartu finkatzea. Neurri horiek eskola-elkarte osoari eragiten badiote, elkartearen onespena eta berariazko konpromisoa izan beharko dute aldez aurretik.

e) ULIBARRI programaren baitan antola daitezkeen prestakuntza-saio, mintegi edota hizkuntz normalkuntzako ikastaroetan ahal den neurrian parte hartzeko konpromisoa hartzen duten irakasleak izendatzea, betiere beraien aldez aurreko onespenarekin.

f) Arian-arian, norbere hizkuntz gaitasuna hobetzeari begira egin daitezkeen prestakuntza-saioetan aritzeko prest dagoen pertsonal ez irakaslea, administraziokoa eta kudeaketakoa, jantokikoa eta beste zerbitzu batzuetakoa, kontuan hartzea.

g) Ikastetxearen hizkuntz normalkuntzan arituko diren pertsonak izendatzea, batez ere arduradun teknikoa eta Hizkuntz Normalkuntzako Batzordearen kideak, betiere berauen aldez aurreko onespenarekin.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Ikastetxe guztiak
ULIBARRI programan sartu nahi duten ikastetxeek hizkuntz normalkuntzako proiektua egin beharko dute, betiere Dekretu honen 3. artikuluan eta, hala badagokio, berau garatzeko araubidean zehaztutakoaren ildotik.
Prestakuntza- eta berrikuntza-saioak egiteko Sailak dituen laguntza-deialdietara aurkeztu daiteke ikastetxea proiektua egiteko garaian, betiere horretarako ezarritako baldintza eta arautegiaren arabera.
Dekretu honen 4. artikuluan eta garapenezko arauetan ezarritakoak ezinbesteko betebehar dira, orobat, programan sartzeko edota bertan jarraitu ahal izateko.
PRESTAZIOA
Dotazioa:

a) Ikastetxe berriak sartzeko: 23.841,00 euro

b) Lehendik daudenen jarraipenerako: 1.176.159,00 euro

 

 

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera
Eskaera:
Ulibarri programa 2012-2013
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Formularioak Ulibarri programa (Eskaera)

Ulibarri programa 2012-2013

Dokumentazioa:
  • Erantsi beharreko agiriak
    Sartzeko eskabidea

    Sartu nahi duten ikastetxeek horretarako eskabidea aurkeztu beharko dute. Ondoko dokumentuok erantsiko zaizkio eskabideari:

    a) Ikastetxearen hizkuntz normalkuntzako proiektua.

    b) Proiektuak ikastetxearen ordezkotza-organo gorenaren onespena duela adierazten duen froga-agiria.

    c) Hizkuntz normalkuntzako proiektua burutu artean ikastetxeak egin duen ibilbidea zehazten duen oroitidazkia.

    d) Proiektua burutzeko aholkularitza teknikoa izan duten ikastetxeek dagokien aholku-elkarteak sinatutako irizpen-txostena erantsi beharko dute. Aholkularitza hori gabe osatu diren proiektuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren teknikariek aztertuko dituzte.

    Ikastetxe pribatuek, berri zein zahar, diru-eskabide orria ere aurkeztu beharko dute.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Berraztertzea
Errekurtsoa Berraztertzea:
Errekurtsoa aurkeztuko da errekurritutako egintza eman duen organo berberean. Administrazio bidea amaitzen duten egintzen aurka jarriko da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Berraztertzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/05/09 - 2012/06/08
Aurkezteko epe-muga:

2012ko ekainaren 8a baino lehen

Ebazteko epea:

Sei hilabeteko epean, Agindu hau argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.