Programa honen helburua da, batetik, IKTen bidez, ETEen barne prozesuak eta ETEek bezeroekin, hornitzaileekin eta administrazioekin dituzten harremanak digitalizatzen laguntzea, ETE horien lehiakortasuna ahalbidetu eta sendotzeko; helburu hori erdiesteko, «Hobeki + Digital@» ekimena baliatuko da.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Honako hauek izan daitezke programa honetan «Hobeki +Digital@» ekimenean bilduriko laguntzen onuradun: jarduera ekonomikoren bat egiten duten Enpresa Txiki eta Ertainak.
a) ETEak izatea. b) Euskal Autonomia Erkidegoan, jarduera ekonomikoko zentro bat edukitzea. c) Diruz lagun daitekeen jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan egitea. d) Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean egotea, bai eta SPRI Taldearekiko eta Eusko Jaurlaritzarekiko betebehar oro beteta edukitzea ere. e) Honako egoera hauetako batean ez egotea: Lehenengoa.– Diru-laguntza publikoak lortzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin kontratuak egiteko debekua edo gaitasun-gabetzea izatea. Bigarrena.– Laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe egotea, baldin eta Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela. Hirugarrena.– 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluaren eta 13/2003 Legearen 13. artikuluaren kasuetan egotearen ondorioz, onuradun izatea ezinezkoa suertatzea. Laugarrena.– Krisi-egoeran dagoen enpresa izatea, salbu eta egoera hori 2008ko uztailaren 1az geroztik jazotako krisi ekonomiko eta finantzario globalaren ondoriozkoa bada. Bosgarrena.– Lehia galarazi, mugatu eta faltsutu dezaketen praktikak. Hobeki +Digital@» ekimenari dagokionez, honako hauek ezingo dira onuradun izan: a) Sozietate publikoak eta zuzenbide publikoko erakundeak. b) Zentro teknologikoak, kluster nagusiak eta aurreklusterrak. c) Aholkularitza informatikoko enpresak. d) Araudi honetan ezarritako diru-laguntzen esparruetan zerbitzuak ematen dituzten aholkularitza informatikoko enpresekin akzio- edo partaidetza-lotura zuzenik edo zeharkakorik duten entitateak
PRESTAZIOA
Dotazioa:
4.941.086 (programa osoa)
Muga:
IKTak ezartzeko planen diagnosiak egitea, ezarpen-planak lantzea eta gauzatzea. a) Mikro enpresetan eta enpresa txikietan, % 35. b) Enpresa ertainetan, % 20. c) IKTen ezarpen-planak lantzeko eta/edo diagnosiak egiteko, urtean 2.000 euroko diru-laguntza emango da, gehienez. d) Ekitaldian zehar diruz laguntzeko moduko jarduera bat edo gehiago egiteko, urtean 12.000 euroko diru-laguntza emango da, gehienez. e) Salbuespen gisa, programaren Batzorde Betearazleak beste 21.000 euro gehitu ahal izango dizkio diru-laguntzari, bikaintzat jotzen diren proiektuetarako. Halako proiektuetarako, diru-laguntza % 50ekoa izango da, edozein dela ere enpresaren tamaina. Bikaintzat jotzen diren proiektuen kasuan, SPRIk, enpresa onuradunarekin lankidetzan, proiektuak ezagutarazi ahal izango ditu, eta jardunbide egokiei buruzko argitalpenetan edo web-orrietan haien berri eman. f) IKTak ezartzeko planak web-orri transakzionaIen garapenarekin lotuta badaude, halako planak gauzatzeko, aurreko ekintzen gastu hautagarrien kostuaren % 15eko diru-laguntza gehigarria ordainduko da, edozein dela ere enpresaren tamaina. Horretarako, WAI arauak aplikatu beharko dira (Web Accesibility Initiative - www.w3.org/ WAI), laguntza-eskabidea aurkezten den unean Batzorde Betearazleak ezarrita dituen mailetan aplikatu ere (www.spri.es web-gunean argitaratuko dira maila horiek). Hasiera batean, «AA» erabilerraztasun-maila eskatuko da. Enpresa onuradunak web-gunearen erabilerraztasun-maila egiaztatu beharko du, horretarako gaikuntza duen erakunde batek emandako ziurtagiria aurkeztuz. Programa hau aplikatuaz emandako laguntzak kontsiderazio hauxe dute: minimis laguntza edo garratzi txikiagoko laguntza. Erakunde onuradun batek jaso dezakeen minimis-eko laguntzaren guztizkoak ezingo du 200.000 eurotik gorakoa izan, 2009, 2010 eta 2011 ekitaldi fiskalak aintzat hartuz
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
a) Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko aitorpena. b) Legezko ordezkariaren notario-ahalordearen kopia. Onuraduna langile autonomo baldin bada, dagokion foru-aldundiaren edo udalaren ogasun-sailaren ziurtagiri eguneratua, jarduera ekonomikoa egiaztatuko duena. Elkarteen kasuan, elkarteko idazkariak egindako ziurtagiria ere onartuko da. c) Proiektuaren eskaintza teknikoa eta ekonomikoa. Laguntza-eskabidea eta aurreko atalean eskatutako agiriak diruz lagundu beharreko jarduera hasi baino lehen aurkeztu beharko dira.
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabideak aurkezteko lekua