Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Nire izapideak
  • Zuzenean - Herritarrari arreta
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

Lankidetza + Digital@ 2012

LABURPENA
Titulua:
Lankidetza + Digital@ 2012
Xedea:
Programa honen helburua da IKTak euskal enpresa-sarearen eskura jartzen laguntzea; horretarako, laguntza emango zaie enpresa-taldeek EAEn garatutako eta enpresa- eta/ edo profesional-elkarteek sustatutako lankidetza-proiektuei, «Lankidetza + Digital@» ekimenaren bitartez.
Diru kopurua:
4.941.086 €
Deialdiaren araudia:
  • IRAGARKIA (EHAA Zk. 37/2012)
    IRAGARKIA, «+Digital@» Programaren araudia onartzeko dena.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
SPRI - EAEko Garapen Agentzia
Deialdia egiten duen organoa:
SPRI - EAEko Garapen Agentzia
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Alameda Urquijo, 36 - Plaza Bizkaia Eraikina 4. solairua - 48011 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Tfno: 94 403 70 00
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Alameda Urquijo, 36 - Plaza Bizkaia Eraikina 4. solairua - 48011 Bilbao
Itzuli Alameda Urquijo, 36 - Plaza Bizkaia Eraikina 4. solairua - 48011 Bilbao
Lankidetza + Digital@ 2012
Programa honen helburua da IKTak euskal enpresa-sarearen eskura jartzen laguntzea; horretarako, laguntza emango zaie enpresa-taldeek EAEn garatutako eta enpresa- eta/ edo profesional-elkarteek sustatutako lankidetza-proiektuei, «Lankidetza + Digital@» ekimenaren bitartez.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
«Lankidetza +Digital@» ekimenaren onuradun izan daitezke enpresa– eta/edo profesional-elkartearen izaera duten pertsona juridikoak.
a) ETEak izatea. b) Euskal Autonomia Erkidegoan, jarduera ekonomikoko zentro bat edukitzea. c) Diruz lagun daitekeen jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan egitea. d) Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean egotea, bai eta SPRI Taldearekiko eta Eusko Jaurlaritzarekiko betebehar oro beteta edukitzea ere. e) Honako egoera hauetako batean ez egotea: Lehenengoa.– Diru-laguntza publikoak lortzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin kontratuak egiteko debekua edo gaitasun-gabetzea izatea. Bigarrena.– Laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe egotea, baldin eta Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela. Hirugarrena.– 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluaren eta 13/2003 Legearen 13. artikuluaren kasuetan egotearen ondorioz, onuradun izatea ezinezkoa suertatzea. Laugarrena.– Krisi-egoeran dagoen enpresa izatea, salbu eta egoera hori 2008ko uztailaren 1az geroztik jazotako krisi ekonomiko eta finantzario globalaren ondoriozkoa bada. Bosgarrena.– Lehia galarazi, mugatu eta faltsutu dezaketen praktikak. «Lankidetza +Digital» ekimenari dagokionez, beste baldintza hau ere bete beharko da: a) Enpresa- eta/edo profesional-elkarte bat izatea, elkartekideen artean Informazio eta Komunikazio Teknologiak ezartzen laguntzen duena eta horretarako erraztasunak ematen dituena, eta, gutxienez, 10 entitate elkartzen dituen proiektu bat aurkeztea; entitate horiek proiektuan sartuta daudela egiaztatu beharko dute, eta helbide soziala edo, gutxienez, jarduera-zentro bat Euskal Autonomia Erkidegoan izan. Honako hauek ezingo dira izan «Lankidetza +Digital@» ekimenaren onuradun: sozietate publikoak, elkarteak –nagusiki jarduera ekonomikorik egiten ez duten bazkideak eta/edo entitateak biltzen dituztenak–, eta zentro teknologikoak
PRESTAZIOA
Dotazioa:
4.941.086 €
Muga:
a) Orokorrean, % 50. b) Informazio eta Komunikazio Teknologiak Ezartzeko Planak gauzatzea, baldin eta plan horiek elkarteko kideen parte hartze zuzena sustatzen badute eta enpresa-elkartearen web-gune transakzionala diseinatzearekin eta ezartzearekin lotuta badaude eta/edo enpresaren extranet diseinatzearekin eta ezartzearekin. Halakoetarako, honako diru-laguntza hau ordainduko da: Elkarteen kasuan, «a» atalean ezarritako ehunekoari % 7,5eko diru-laguntza gehituko zaio, baldin eta jarduera horietan WAI arauak aplikatzen badira (Web Accesibility Initiative – www. w3.org/WAI) laguntza-eskabidea aurkezten den unean Batzorde Betearazleak ezarrita dituen mailetan (www.spri.es web-gunean argitaratuko dira maila horiek). Hasiera batean eskatuko den erabilerraztasun-maila «AA» izango da. Enpresa onuradunak web-gunearen erabilerraztasun-maila egiaztatu beharko du, horretarako gaikuntza duen erakunde batek emandako ziurtagiria aurkeztuz. c) «Software libre bidez kudeaketa-aplikazio informatikoak garatzeko» proiektuak: aplikazioak garatzeko gastuen % 75. Izan ere, halako aplikazio informatikoek zabalkunde handia izango dute hainbat enpresa-sektoretan, eta, ondorioz, bultzada handia emango diete enpresei, informazio-teknologiak erabil ditzaten. Software libre bidez garatutako kudeaketa-aplikazioetarako laguntza-eskaerei dagokienez, lehendik aurkeztutako garapen berberak eskaintzen dituzten proiektuak baldin badira, ez zaie diru-laguntzarik emango, helburua baita lehendik egindako aplikazioak berrerabiltzea sustatzea. d) Proiektu bakoitzari, gehienez, 20.000 euroko diru-laguntza emango zaio. e) Urtebeteko epean, elkarteek hainbat proiektu aurkeztu ahal izango dute, eta urtebete horretan ez da inolako mugarik ezarriko metatutako diru-laguntzen gainean. Nolanahi ere, elkarte batek urte berean aurkeztutako proiektuak ez dira onartuko, baldin eta horietan elkartekide berak parte hartu badu. Proietuetan, edukien eskuragarritasunari buruzko WAI arauak betetzen direla egiaztatzen bada, proiektu bakoitzari, gehienez, 23.000 euroko diru-laguntza emango zaio. 2.– Programa honetan jasotako laguntzak eskuratzen dituzten erakundeek beste laguntza bateragarri batzuk edo Europako beste finantzabide batzuk eskuratu ahal izango dituzte, betiere metaketa horren bidez gehienezko laguntza-mugak gainditzen ez badira. Programa hau aplikatuaz emandako laguntzak kontsiderazio hauxe dute: minimis laguntza edo garratzi txikiagoko laguntza. Erakunde onuradun batek jaso dezakeen minimis-eko laguntzaren guztizkoak ezingo du 200.000 eurotik gorakoa izan, 2009, 2010 eta 2011 ekitaldi fiskalak aintzat hartuz
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a) Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko aitorpena. b) Legezko ordezkariaren notario-ahalordearen kopia. Onuraduna langile autonomo baldin bada, dagokion foru-aldundiaren edo udalaren ogasun-sailaren ziurtagiri eguneratua, jarduera ekonomikoa egiaztatuko duena. Elkarteen kasuan, elkarteko idazkariak egindako ziurtagiria ere onartuko da. c) Proiektuaren eskaintza teknikoa eta ekonomikoa. Laguntza-eskabidea eta aurreko atalean eskatutako agiriak diruz lagundu beharreko jarduera hasi baino lehen aurkeztu beharko dira.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/02/22 - 2012/10/31
Ebazteko epea:
120 eguneko epea ezartzen da, agiri guztiak aurkezten diren egunetik.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.