Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. euskadi.net

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Nire izapideak
  • Zuzenean - Herritarrari arreta
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

Enpresa finantziazio gauzatzeko abal publikoak emateko Ezhoiko Programa.

LABURPENA
Titulua:
Enpresa finantziazio gauzatzeko abal publikoak emateko Ezhoiko Programa.
Xedea:

Dekretu honen xedea honako hau da: alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoan industria-sareari eta enplegu-sareari eusteko garrantzi handia duten enpresei edo enpresa-taldeei abal publikoak emateko ezohiko programa ezartzea, enpresa horiei banku-finantziazioa lortzea ahalbidetuko diena, kapital zirkulatzailearen premiak estaltzeko; eta beste alde batetik, finantziazio hori lortzeko baldintzak eta prozedura arautzea.

Diru kopurua:
200.000.000,00 €
Deialdiaren araudia:
  • 127/2012 DEKRETUA (EHAA Zk. 141/2012)
    uztailaren 10ekoa, enpresak finantzatzeko abal publikoak emateko ezohiko programa bat garatzeko dena.
Araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Deialdia egiten duen organoa:
Industria eta Energia Sailburuordetza
Erakunde erabakigarria:
Eusko Jaurlaritza
Egitura atal ebazlea:
Industria eta Energia Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
Industria Garatzeko zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 82 67
e-posta: g-etxabe@ej-gv.es 

Telefono bidezko arreta:

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
Industria Garatzeko zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 82 67
e-posta: g-etxabe@ej-gv.es 

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
Industria Garatzeko zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 82 67
e-posta: g-etxabe@ej-gv.es 

Itzuli

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
Industria Garatzeko zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 82 67
e-posta: g-etxabe@ej-gv.es 

Enpresa finantziazio gauzatzeko abal publikoak emateko Ezhoiko Programa.

Dekretu honen xedea honako hau da: alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoan industria-sareari eta enplegu-sareari eusteko garrantzi handia duten enpresei edo enpresa-taldeei abal publikoak emateko ezohiko programa ezartzea, enpresa horiei banku-finantziazioa lortzea ahalbidetuko diena, kapital zirkulatzailearen premiak estaltzeko; eta beste alde batetik, finantziazio hori lortzeko baldintzak eta prozedura arautzea.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Honako hauek baliatu ahal izango dira abalen ezohiko progama horren bidez emandako bermeez:


1.– ETEak  (enpresa txiki eta ertainak) (sartu pdf definicion de PYME), erauzketako industria-enpresak, eraldaketakoak, ekoizpenekoak, produktua-prozesuarekin eta aurrekoekin lotutako zerbitzu teknikokoak, informazioaren eta komunikazioen sozietatearen eremukoak, teknologian edo berrikuntzan oinarrituta daudenak, betiere lantokia eta/edo ustiaketa-zentroa Euskal Autonomia Erkidegoan badute, eta beste baldintza hauek betetzen badituzte:

– Eragin traktore edo enplegurako eragin berezia duten inbertsio-proiektuak, eskaerak edo kontratuak aurkezten badituzte.
– Inbertsio-proiektuak, eskaerak edo kontratuak euren baliabideak erabiliz finantzatzeko zailtasunak dituzten enpresak edo enpresa-taldeak badira, eta, egungo finantza-krisia dela medio, behar duten finantzazioa merkataritza-kredituaren bidez lortu ezinik badabiltza.
– Egun bizi duten egoera ekonomikoa eta finantza-egoera nahiz etorkizuneko itxaropenak kontuan hartuta, abalatutako finantza-eragiketa itzultzeko behar adinako ahalmena duela ondoriozta badaiteke.

2.– Krisialdian ez dauden enpresei soilik emango zaie laguntza.
Eskatzaileek , Dekretu honen bidez arautzen den Enpresa finantziazio gauzatzeko abal publikoak emateko Ezhoiko Programa onuradun izateko 2012ko uztailak 10eko Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoa bete egin beharko dituzte.

Krisi-egoeran dagoen enpresa:

1.– ETE bat krisi-egoeran dagoela jotzeko, Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorraren 1.7 artikuluan zehaztutakoa hartuko da aintzat (2008-08-9ko EBAO, L 214/3).

2.– Hasiera batean, enpresa bat krisi-egoeran dagoela esango dugu honako zirkunstantzia hauen arabera:

I) bazkideek erantzukizun mugatua duten sozietate bat izanik, sinatutako kapitalaren erdia baino gehiago desagertu bada, eta kapital horren laurdena baino gehiago galdu bada azken hamabi hilabeteotan, edo

II) erantzukizun mugagabea duen sozietatea izanik, sozietate horren berezko funtsen erdia baino gehiago desagertu bada, sozietatearen liburuetan azaltzen denaren arabera, eta funtsen laurdena baino gehiago galdu bada azken hamabi hilabeteotan, edo

III) enpresa mota guztiei dagokienez, konkurtso-prozeduraren mende jartzeko baldintza guztiak betetzen badituzte.


Finantza daitezken proiektuak.

Honako alderdi hauekin lotura duten proiektuak hartuko dira finantzagarritzat:

– Inbertsio-proiektuak, eskaerak edo kontratuak, betiere horiek gauzatzeko enpresa-arloko itunak edo ekimenak elkarrekin osatzen badira, eta horrekin merkatu berriak irekitzen badira eta Euskadiko enpresa-sarea nazioartean birkokatzen bada.
– Berregituratzeko neurriak aplikatu dituzten enpresek lortutako inbertsio-proiektuak, eskaerak edo kontratuak, baldin eta proiektuak, eskaerak edo kontratuak enpresa horietarako enplegua hobetzeko, finkatzeko eta garatzeko plana badakar.
– Euskadiko enpresa-sarean ehuneko garrantzitsuetan zuzeneko trakzio-eragina duten inbertsio-proiektuak, eskaerak edo kontratuak.
– Inplikatutako hornitzaile-katearekin ordaintzeko arrazoizko akordioak biltzen dituzten inbertsio-proiektuak, eskaerak edo kontratuak, betiere akordio horiekin saihesten bada ordainketen praktika txarrak eta horrek eragiten duen finantza-estutasuna eramatea haiengana.

Abal-eragiketen ezaugarriak.

1.– Dekretu honen arabera emandako finantza-abalek enpresa onuradunen diru-arriskuak bermatuko dituzte, Finantza Erakundeen aurrean. Diru-arrisku horiek laguntzaren xede diren inbertsio-proiektuak, eskaerak edo kontratuak gauzatzeko behar diren finantza-eragiketen ondorioz sortutakoak izango dira, betiere.

2.– Abalaren zenbatekoa inbertsio-proiektuarekin, eskaerarekin edo kontratuarekin lotutako finantza-eragiketaren nominalaren % 30 izango da, oro har. Abala abalatutako zenbateko nominalera luzatuko da, gehienez, eta zenbateko horren interesen 6 hilabetera, gehienez.

3.– Irizpide orokortzat hartuta, abalaren epea 24 hilabete izango da; epe hori gainditu ahal izango da inbertsio-proiektuaren, eskaeraren edo kontratuaren bideragarritasunak edo iraupenak halakorik justifikatzen badute.

4.– Abalek abalaren komisioa edo prima sorraraziko dute urtean, Eusko Jaurlaritzaren alde, baina ez da ezein komisio edo gastu gehigarririk aplikatuko. Zenbateko hori aldez aurretik kitatuko da, abal-eragiketa formalizatu zen urteurren bakoitzean, abalatutako finantza-eragiketaren saldo biziaren gainean.

5.– Abalaren urteko prima edo komisioa kalkulatzeko, Batzordearen 155/10 Komunikazioaren 3.3 paragrafoan ezarritako xedapenak –I. eranskinean jasotakoak– hartuko dira aintzat (komunikazio hori EBren Itunaren 87. eta 88. artikuluak estatuek berme gisa emandako laguntzei aplikatzeari buruzkoa da).

Ikusi Dekretuaren 7. artikulua

 

PRESTAZIOA
Dotazioa:
200.000.000,00 €
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabide (Eskaera)
Eskabide
Dokumentazioa:
  • Erakunde eskatzailea ordezkatzeko legezko gaitasuna duenak sinatuko du eskabidea.

    Enpresa eskatzaileak, II. eranskinean azaltzen den eskabidea betetzeaz gain, memoria bat erantsi beharko du, Enpresa finantziazio gauzatzeko abal publikoak emateko Ezhoiko Programaren  8.4. artikuluan ezarritakoa bete egin beharko du.

    Dekretuaren 8.4 artikuluan ezarritako memoriaren ezaugarriak:
     
    a) Azken urteotan enpresak izan duen bilakaera, eta, hala badagokio, krisialdi ekonomikoari aurre egiteko barruan zer neurri hartu diren jakinaraziko da.

    b) Enpresak bere bitartekoak erabiliz proiektuari, eskaerari edo kontratuari ezin diola aurre egin egiaztatzen duen txostena. Adierazitako txostenean zehaztu beharko da enpresak eta langileek zer ahalegin egin dituzten azken bi urte hauetako dibidenduak banatzeko politikari eta soldata-politikari dagokionez, baita ondorengo bi urteetarako aurreikusitako politikari dagokionez ere.

    c) Merkatuaren bilakaeraren inguruko hipotesien azterketa, merkatu-azterketatik ateratzen direnena.

    d) Enpresa Euskadiko enpresa-sarean sartzea: bere trakzio-eragina.

    e) Enpresa eta bere nazioartekotze-maila.

    f) Salbuespenezko esku-hartzearen oinarria den inbertsio-proiektuaren, eskaeraren edo kontratuaren deskribapena.

    g) Bermatu beharreko eragiketa nagusiari buruzko memoria ekonomikoa eta finantza-arlokoa. Inbertsio-proiektuaren, eskaeraren edo kontratuaren ondorioz zirkulatzailea finantzatzeko sortzen diren premien deskribapena.


    h) Abalatu beharreko finantzaketa-eragiketa(k)formalizatzeko baldintzak.

    h) Finantziazio Baldintzak, hornitzaileei bideratuak, baldintza horiek betetzeko konpromisoa hartuta.

    i) Enpresa eskatzaileak eskaintzen dituen kontrabermeen deskribapena, honako hauek bilduko dituen erantzukizunpeko adierazpen bat barne duela: enpresaren aktiboak osatzen dituen ondasun edo eskubideen deskribapena –produkzio-prozesuari lotutakoena zein lotu gabekoena–; ondasun edo eskubide horien balorazio erreala, balorazio-irizpide orokorren arabera egina; eta ondasun edo eskubide horiek dituzten zamei buruzko xehetasunak.

    j) Finantziazio-baldintzak, enpresa hornitzaileei bideratuak, baldintza horiek betetzeko konpromisoa hartuta.

    k) Emaitza-kontuen aurreikuspena uneko ekitaldirako eta datozen bi urteetarako, eta sentsibilitate-azterketa bat merkatuaren bilakaerari buruzko hainbat hipotesi oinarri hartuta.

    l) Abala formalizatu ostean eta, data horretatik aurrera, hiru urteko epean, enpresak edo enpresa-taldeak konpromisoa hartuko du Eusko Jaurlaritzari aurretiaz baimena eskatzeko, baldin eta hirugarrenei akzioak besterentzen badizkie eta horrek kontrol-aldaketa badakar

    Honako dokumentu hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

    a) Enpresa eskatzailea eratu zeneko eskrituraren fotokopia, eta hala badagokio, enpresa horrek izandako aldaketena.

    b) Identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.

    c) Pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren fotokopia.

    d) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta dituela egiaztatzeko ziurtagiria.

    e) Zerga-betebeharrak beteta dituela egiaztatzeko ziurtagiria.

    f) Azken bi ekitaldietako Urteko Kontu Ikuskatuen fotokopia; horiek izan ezean, Sozietate Zergaren azkeneko bi aitorpenak.

    Tramitazioa

    Industria eta Energia Sailburuordetzak administrazio-ebazpena eman eta jakinaraziko du, hiru hilabeteko gehienezko epean, betiere eskatutako dokumentazio guztia jaso eta hurrengo egunetik aurrera. Ebazpen horretan, abalaren gehienezko zenbatekoa, epea eta beste baldintza batzuk, baldin eta baleude, ezarriko dira eta aplikatuko den Europako araudia ere zehaztuko da.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/07/20 - 2012/11/30
Ebazteko epea:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik 2012-11-30arte.
Isilbidearen ondorioak:
Baiespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Compromiso con las personas