Agindu honen xedea unibertsitateko goi-mailako tituludunentzat atzerrian EAErako interesgarriak diren gaietako espezializazio-ikasketak egiteko 2012/13 ikasturterako beken oinarri arautzaileak ezarri eta horietan izena emateko deialdia egitea da.Deialdiaren barruan badago beka berriak ematea zein 2011/12 ikasturterako beken berritzea.
Eskaera onartuak eta baztertuak, behin betiko zerrendak, e.a.
Deialdi honetan jasotzen den programaren guztizko zenbatekoa, 2012. urteko aurrekontu-ekitaldia (277.143,00 euro) eta 2013rako konpromiso-kredituak (207.889,00 euro)kontuan hartuta, 485.032,00 eurokoa da.
Eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, artikulu honetan adierazitako kopurua handitu ahal izango da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste laguntza-programa batzuk bete ondoren agortu gabe geratu diren aurrekontu-baliabideen arabera, beti ere bekak ebatzi baino lehen. Horren berri Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak emango du ebazpen baten bitartez.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, atzerrian EAErako interesgarriak diren gaietako espezializazio-ikasketak egiteko beken 2012/13rako deialdiari buruzkoa.
«Agindua, 2012ko maiatzaren 8koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, atzerrian EAErako interesgarriak diren gaietako espezializazio-ikasketak egiteko beken 2012-2013rako deialdiari buruzkoa».
Herritarren arretako bulegoak:
Jendaurreko ordutegia:
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
Agindu honen xedea unibertsitateko goi-mailako tituludunentzat atzerrian EAErako interesgarriak diren gaietako espezializazio-ikasketak egiteko 2012/13 ikasturterako beken oinarri arautzaileak ezarri eta horietan izena emateko deialdia egitea da.Deialdiaren barruan badago beka berriak ematea zein 2011/12 ikasturterako beken berritzea
Unibertsitateko goi mailako tituludunak.
1.- Laguntzak eskuratu ahal izateko, baldintza hauek bete behar ditu eskatzaileak:
a) EAEko udalerriren batean erroldatuta egotea, eskaera aurkezteko epea amaitzen den data baino gutxienez urtebete lehenagotik.
Hala ere, onartu egingo dira, aurretik EAEn erroldatuta egonda ere, goi-mailako ikasketak egitera Erkidegotik kanpora joan behar izan dutelako antzinatasun-baldintza hori betetzen ez duten eskatzaileak ere.
b) Europar Batasunetik kanpoko atzerritar etorkinen kasuan, dagokien egoitza-baimena eduki behar dute.
c) Lizentziatuaren, ingeniariaren edo arkitekturaren Espainiako ikasketa ofizialen titulua izatea edo titulua eskuratzeko ikasketak amaituta izatea edo, bestela, Europako Goi Mailako Hezkuntza Eremura egokitu gabeko eta/edo eremu horretakoak ez diren eta doktoretzara sarbidea ematen duten atzerriko hezkuntza-sistemen araberako ikasketak.
Diplomatuaren, ingeniaria teknikoaren edo arkitekto teknikoaren Espainiako titulu ofiziala izatea edo titulua eskuratzeko ikasketak amaituta izatea eta unibertsitateko ikasketa ofizialetan zehar 240 ECT(Europan Credit Transfer System) gaindituta izatea, horietako 60 ECT, gutxienez, master ofizial batean izan behar dira.
Europako Goi Mailako Hezkuntza Eremuko graduko ikasketen titulua izan edo amaituta izatea eta 240 ECTS kreditu gutxienez gainditu izana, gradu-eta master-ikasketenak barne.
Atzerrian edo Espainiako unibertsitate pribatuetan eskuratutako tituluek ofizialki aintzatetsita egon behar dute, eta eskumena duen ministerioaren homologazio-ziurtagiria aurkeztu beharko da hori egiaztatzeko.
d) Lizentziaturaren, ingeniaritzaren,arkitekturaren, graduaren, diplomaturaren, ingeniaria teknikoaren edo arkitekto teknikoaren ikasketak 2008ko ekainean edo beranduago amaitu izana.
Eskatzaileak eskatzen zaion titulazioa 2012eko abuzturako lortzea espero badu, onartu egingo zaio eskabidea, eta behin behinean ebaluatuko da. Laguntza emateko, eskatzaileak agiri bidez egiaztatu beharko du 2012ko abuzturako ikasketak amaitu dituela. Horretarako, Zientzia Politikarako Zuzendaritzara bidali behar ditu jatorrizko ziurtagiri akademikoak edo konpultsatuak eta baita ere titulua edo titulua emateko eskubideen ordainketa egiaztatzen duen agiria, 2012eko abuztuaren 27an beranduenez.
Lizentziaturaren, ingeniaritzaren,arkitekturaren, graduaren, diplomaturaren, ingeniaria teknikoaren edo arkitekto teknikoaren ikasketak 2007ko ekainean izan daiteke, arrazoi hauengatiko eteteak egiaztatzen badira betiere:
1) Amatasuna edo aitatasuna dela-eta hartutako atseden-aldiak, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean jasotzen diren babestutako egoeren arabera.
2) Eskatzailearen gaixotasun edo istripu larria, 3 hilabete edo gehiagoko mediku-baimenarekin.
3) Menpekotasuna duten pertsonei laguntzea, autonomia pertsonala sustatzeko eta menpekotasuna duten pertsonei laguntzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legean jasota dagoenaren arabera.
Etenaldi hauek 2007ko urtarrilaren 1a eta eskabideak aurkezteko epea amaitu bitartean gertatuak izan behar dute. Eskabidea aurkezteko unean adierazi eta egiaztatuko dira, eta kasu guztietan, ikasketak amaitzen diren egunetik iragandako denbora urtebete luzatzea eragingo dute eta luzatze hau aldi bakarrean egingo da.
e) Espediente akademikoaren batez besteko nota 1,60 puntukoa edo altuagoa izatea. Nolanahi ere, ingeniaritzarako eta arkitekturarako 1,40ko batez bestekoa eskatuko da.
Titulu bat baino gehiago edukiz gero, aurkeztutako ikasketa-programarekin zerikusi handiena duen espediente akademikoa hartuko da aintzat batez bestekoa kalkulatzeko.
Espediente akademikoaren batez besteko nota kalkulatzeko, gainditutako irakasgaien noten batez besteko ponderatua kalkulatuko da, bi hamartarrekin. Karrerako azken urtean daudenek eskaera aurkeztu arte gainditutako irakasgaiak aintzat hartuta egingo dute kalkulua; batez besteko hori hartuko da kontuan eskaera ebaluatzeko, eta ez karrera-bukaerakoa.
Espedientearen batez bestekoa kalkulatu ahal izateko, baliozkotutako edo egokitutako irakasgaien edo kredituen kasuan,egokitu edo baliozkotu dituen unibertsitateak kalifikatu ez baditu, jatorrizko ikastetxean edo ikasketetan lortutako kalifikazioa zenbatuko da, betiere, agiri bidez egiaztatuta baldin badaude. Agiri bidez egiaztatu ez badira, gainditutzat soilik joko dira.
Era berean, espedientearen batez bestekoa kalkulatzeko, ez dira kontuan hartuko aukera libreko irakasgaietan, borondatezko irakasgaietan, graduko azterketan eta beste espezialitate batzuetako 2. zikloko irakasgaietan lortutako notak, ezta master ikasketetako notak ere.
Kreditutan antolatutako ikasketa-planetan batez besteko ponderatua kalkulatzeko, baremo eta prozedura hau erabiltzen da:
|
A |
B |
C |
|
|
Ohorezko matrikula bakoitzeko (berariaz adierazia) |
4 puntu |
|
|
|
Bikain bakoitzeko (9tik 10era) |
3 puntu |
|
|
|
Oso ongi bakoitzeko (7tik 8,99ra) |
2 puntu |
|
|
|
Nahikoa bakoitzeko (5etik 6,99ra) |
1 puntu |
|
|
|
|
|
Kreditu-kopurua |
Puntuak, guztira |
Espedientearen batez besteko ponderatuaren kalkulua: Puntuak guztira/Kredituak guztira.
Berritu gabeko planen batez besteko ponderatua kalkulatzeko, baremo eta prozedura hau erabiltzen da:
|
A |
B |
C |
|
|
Ohorezko matrikula bakoitzeko (berariaz adierazia) |
4 puntu |
|
|
|
Bikain bakoitzeko (9tik 10era) |
3 puntu |
|
|
|
Oso ongi bakoitzeko (7tik 8,99ra) |
2 puntu |
|
|
|
Nahikoa bakoitzeko (5etik 6,99ra) |
1 puntu |
|
|
|
|
|
Irakasgai-kopurua |
Puntuak, guztira |
Espedientearen batez besteko ponderatuaren kalkulua: Puntuak guztira/Irakasgaiak guztira.
Ikasketak atzerrian egin dituzten eskatzaileek aurreko prozeduretako bat erabiliz, kasuaren arabera, kalkulatu beharko dute haien espedientearen batez besteko nota. Horretarako, lehenago beren ziurtagiri akademikoetako kalifikazioak gure sistema hamartarreko kalifikazio baliokideetara moldatu beharko dituzte jarraian ezartzen diren baliokidetasunen arabera.
Gurea bezalakoa ez den kalifikazio-sistemaren bidez ebaluatutako nota gure sistemara bihurtzeko -kontuan hartuta gure sistemako gehienezko nota 10 dela eta 5 lortu behar dela irakasgaia gainditzeko-, algoritmo hau aplikatu behar zaio irakasgai bakoitzari:
|
|
5 |
|
|
10 oinarrian lortu beharreko nota |
X= ------------------- (N-m)+5 |
|
|
|
M-m
|
|
X: 10 oinarrian lortu beharreko nota.
M: Gehienezko nota, espediente akademikoari aplikatutako kalifikazio-sisteman.
m: Irakasgaia gainditzeko behar den nota, espediente akademikoari aplikatutako kalifikazio-sisteman.
N: Espedientean ageri den irakasgaian lortutako nota, ikasketak egin diren herrialdeko sistemaren arabera.
f) Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duten zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.
2.- Eskatzaileek baldintza horiek betetzen dituztela egiaztatu beharko dute, adierazitako salbuespenak salbuespen, eskabidea aurkezterakoan.
3.- Deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak edo baldintzak betetzen dituztela behar den epean eta behar bezala egiaztatzen ez dutenak aukeraketa-prozesutik kanpo geldituko dira.
485.032,00 euro
Ordainketak hiruhilero egingo dira, hiruhilekoaren aurreko hilaren amaieratik dagokion hiruhilekoaren lehen hilabetearen amaierara bitartean. Honakoak izango dira hiruhilekoak: 1.- urria-abendua, 2.- urtarrila-martxoa, 3.- apirila-ekaina, 4.- uztaila-iraila.
Informazio gehigarria:
EPEA: 2012/06/28-2012/07/09
Aurkeztu beharreko dokumentazioa edo betebeharrak epe honen barruan egin beharko da. Horrela ez bada egiten, eskakizuna prozeduratik kanpo geldituko da.
DOKUMENTUAK
DOKUMENTAZIOAREN ZUZENKETA
Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Ihardunbideari buruzko 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 atalean aurrikusitakoa betez, eskutitz hau jasotzen den egunaren biharramunetik hasita hamar eguneko epea daukazu goian aipatzen den dokumentazioa bidaltzeko, behar bezala beteta. Horrela egiten ez baduzu, eskaeran atzera egin duzula ulertuko da. Horretarako aurretik emango da ebazpena 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan jasotako moduan
BALDINTZAK EZ BETETZEA
Honen bidez, zure eskabidea ez onartzearen Erabakiaren proposamena prestatu baino lehen, eskaitzen zaizu 10 laneguneko epea, jakinarazpen hau jasotzen duzun egunaren biharamunetik kontatzen hasita, egoki iruditzen zaizkizun alegazioak aurkez ditzazun Zientzia Politikarako Zuzendaritzaren aurrean
Ebazpen hori deialdi-agindu hau argitaratu eta biharamunetik sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da. Adierazitako epean jakinarazten ez bada, eskabideak ez direla onartu ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.
Adjudikazio berriak: Agiria argitaratu eta hurrengo egunetik sei hilabeteren barruan. Isilbidearen ondorioak: Ezespenezkoak
Berriztapenak: Berritze-eskaera jaso eta hurrengo egunetik sei hilabeteren barruan. Isilbidearen ondorioak: Baiezpenekoak