Irale programaren baitan 2012. urtean irakastordu barneko ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi dituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzako laguntzak
3.001.400,00 euro
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, IRALE programaren baitan 2012. urtean irakastordu barneko ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi dituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzako laguntzetarako dei egiten duena.
Herritarren arretako bulegoak:
Jendaurreko ordutegia:
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
Irale programaren baitan 2012. urtean irakastordu barneko ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi dituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzako laguntzak
Deialdi honetan honako hauek parte hartu ahal izango dute:
a) 2012. urtean irakastordu barneko ikastaroetarako Hezkuntza Administrazioak liberazioak ematerakoan irakasle bat edo gehiago onartu(ko) zaizkien ikastetxe pribatuek edo gizarte-ekimenezkoek.
b) Dagokion ikastetxeko zuzendariak aipaturiko irakasleak liberatuak izateko adostasuna idatziz emandako ikastetxe pribatuek edo gizarte-ekimenezkoek.
Ikastetxe pribatuetako irakasle batek edo gehiagok, adierazitako epean irakastordu barneko ikastaroren batean parte hartzea eskatua izan beharko du ikastetxe horiek diru-laguntza jaso ahal izateko.
Gainera, deialdi honetan parte hartzen duten ikastetxe pribatuak ondoko zereginetara behartuta daude:
a) Diru-laguntza onartzea. Jasoko den diru-laguntzaren berri eman eta 15 eguneko epean diru-laguntza horri idatziz uko egiten ez bazaio, laguntza hori onartutzat hartuko da.
b) Diru-laguntza eman den xede zehatzerako erabiltzea.
c) Deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzen inguruan Ekonomia Jarraipenerako Bulegoak edota Euskal Herriko Kontu Epaitegiak bere egitekoak betez eska dezan edozein informazio eskaintzera behartuta dago laguntza-jasotzailea.
d) Diru-laguntzak eta laguntzak eman eta, hala badagokio, ordaindu ahal izateko, ezinbestekoa izango da izapidatzen ari datekeen itzultze edo zigortze-jardunbidea bukatuta egotea, baldin eta laguntza eta diru-laguntzok Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomiadunek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen eremuan badaude.
e) Zigor-edo administrazio-arloko zigorra jaso duten, eta horren ondorioz, diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu duten edo horretarako ezgaitzen duen lege-debeku baten eraginpean dauden pertsonek edo erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, sexu-diskriminazioan erori izanagatiko lege-debekuak barne, ezin izango dute agindu honetan araututako diru-laguntzen eta laguntzen deialdietara aurkeztu, zigorrak ezarritako aldian.
f) Kasuan kasuko Foru Aldundiak edo Hazienda Publikoak sinaturik ikastetxeek bere zergen ordainketan egunean egotearen ziurtagiria eskuratu behar dute.
g) Gizarte Segurantzarekin zorrik ez izatearen ziurtagiria eskuratu behar dute.
h) Ikastetxeak ekimen honetarako beste erakunderen baten diru-laguntza jaso edo jasotzekoa badu, horren azalpen zehatza egin beharko du eskabide-orriari erantsitako orri batean, edozein modutan ere diru-laguntzen baturak ezingo duelarik gainditu gastuaren % 100. Horretarako, behar den neurrian murriztuko da legokiokeen diru-laguntza.
2012. urterako Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuetatik 3.001.400 euroko diru-partida erabiliko da. Diru-partida hori bi ebazpenetan banatuko da: lehenengoa, urtarriletik ekainera artekoa, partida osoaren %60 izango da gehienez. Bigarren ebazpena, berriz, irailetik abendura artekoa. Lehen ebazpenean sobratzen dena, bigarrenera pasako da.
2012/06/27 - 2012/07/26
Hezkuntza Sailburuordetzak bi laguntza-ebazpen jakinaraziko ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Laguntza-ebazpen horietan ikastetxeei emango zaien diru-laguntza adieraziko da, irakasleon eta beren ikastetxeen nortasun-ezaugarriak eskainiz eta laguntzaren zenbatekoa finkatuz. Lehenengo laguntza-ebazpenean 2011-2012 ikasturteko 2. txandan (hau da, 2012ko urtarriletik gehienez ekainera) liberatuta egonik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak diruz lagunduko dituen irakasleen zerrenda argitaratuko da, 2012ko urriaren 15a baino lehen. Bigarren laguntza-ebazpena, aldiz, 2012-2013 ikasturteko 1. txandan (hau da, 2012ko irailetik abendura) liberatutako ikasketarien ordezkoen kontratua aurkezteko azken egunaren biharamunetik gehienik sei hilabetera argitaratuko da, txanda horri dagokion diru-laguntzaren kopuruen zerrenda adieraziz.