Agindu honen helburua oinarriak ezartzea da, bai eta ikerketa-proiektuak egiten dituzten euskal unibertsitate sistemako ikertaldeen jarduerak bultzatzeko diru-laguntzen deialdia egitea ere, baldin eta ikerketa-proiektuak eremu hauetan egiten badituzte:
Hori guztia, ikerkuntza ahalbidetu eta bultzatze aldera, eta egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitateetako sail eta unibertsitate-institutuetako taldeek egindako ikerketaren kalitate zientifikoa, eragin soziala eta nazioarteko oihartzuna areagotze aldera.
26.000.000€
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, euskal unibertsitate sistemako ikertaldeen jarduerak bultzatzeko diru-laguntzen deialdia egiten duena.
Herritarren arretako bulegoak:
Jendaurreko ordutegia:
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
Unibertsitateek zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan jasotako edozein bide erabilita aurkeztu beharko ditu eskabide-orriak, honako helbide honetan:
Herritarren arretako bulegoak
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte. (abuztuan, 8:00etatik 14:30etara)
Posta-bulegoetan aurkeztuz gero, gutunazal irekian eraman beharko dira, eskabide-orriko goiburuan azal dadin zein egunetan eta zein ordutan onartu diren bulego horietan.
Aurkeztu ahal izango dira, orobat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan zehaztutako edozein bulegotan.
Ikertzaile nagusia Euskal Herriko Unibertsitatekoa izanez gero, erregistro-bulego hauetan formalizatu ahal izango da eskaera: Arabako 01 erregistro-bulegoa (Arabako Campuseko Errektoreordetza, Izardui komandantea 2, 01005 Vitoria-Gasteiz), Gipuzkoako 02 erregistrobulegoa (Ignacio Mª Barriola gelategia, Elhuyar plaza 1, 20018 Donostia-San Sebastián), Bizkaiko 03 erregistro-bulegoa (Errektoretza, Sarriena z/g, 48940 Leioa) eta Bizkaiko 84 erregistro-bulegoa (Larrako Etxea, Agirre Lehendakariaren etorbidea 83, 48015 Bilbao).
Unibertsitateek zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan jasotako edozein bide erabilita aurkeztu beharko ditu eskabide-orriak, honako helbide honetan:
Herritarren arretako bulegoak
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte. (abuztuan, 8:00etatik 14:30etara)
Posta-bulegoetan aurkeztuz gero, gutunazal irekian eraman beharko dira, eskabide-orriko goiburuan azal dadin zein egunetan eta zein ordutan onartu diren bulego horietan.
Aurkeztu ahal izango dira, orobat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan zehaztutako edozein bulegotan.
Ikertzaile nagusia Euskal Herriko Unibertsitatekoa izanez gero, erregistro-bulego hauetan formalizatu ahal izango da eskaera: Arabako 01 erregistro-bulegoa (Arabako Campuseko Errektoreordetza, Izardui komandantea 2, 01005 Vitoria-Gasteiz), Gipuzkoako 02 erregistrobulegoa (Ignacio Mª Barriola gelategia, Elhuyar plaza 1, 20018 Donostia-San Sebastián), Bizkaiko 03 erregistro-bulegoa (Errektoretza, Sarriena z/g, 48940 Leioa) eta Bizkaiko 84 erregistro-bulegoa (Larrako Etxea, Agirre Lehendakariaren etorbidea 83, 48015 Bilbao).
Agindu honen helburua oinarriak ezartzea da, bai eta ikerketa-proiektuak egiten dituzten euskal unibertsitate sistemako ikertaldeen jarduerak bultzatzeko diru-laguntzen deialdia egitea ere, baldin eta ikerketa-proiektuak eremu hauetan egiten badituzte:
Hori guztia, ikerkuntza ahalbidetu eta bultzatze aldera, eta egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitateetako sail eta unibertsitate-institutuetako taldeek egindako ikerketaren kalitate zientifikoa, eragin soziala eta nazioarteko oihartzuna areagotze aldera.
Euskal unibertsitate-sistemako ikertaldeak
1.- Laguntza hauen onuradun izango dira egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitateak, betiere horietara atxikita baldin badaude ikertaldeetako ikertzaile nagusiak.
2.- Erakunde onuradunek, laguntza jasotzen duten aldian, baldintza hauek bete behar dituzte:
Laguntza horiek jasotzeko, ikertaldeek eta taldekideek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
1.- Taldeek honako kide hauek izango dituzte:
2.- Taldekiderik gehienek lan-ibilbide bateratua egina izango dute 2006. urtetik eskaria egin den egunera arte, eta erakutsi beharko dute euren ikerlerroen kohesioa eta bateratasuna, dela elkarrekin egindako zientzia-argitalpenen bidez, dela elkarrekin egindako proiektuen bidez, dela teknologia eta ezagutza gizartera zabaltzeko egindako jardueren bidez.
3.- Taldeak ekoizpen hau izan behar du gutxienez:
4.- Ikertaldeak kanpoko laguntzaileak eduki ahalko ditu, proposaturiko helburuekin koherenteak diren ibilbideak dituztela egiaztatuz gero. Laguntzaile horiek ez dira zenbatuko 3. atalean aipatutako ekoizpenari begira. Kanpoko laguntzaileak irakasle bisitariak edota eskaria egin duen erakundekoak ez diren ikertzaileak izan daitezke.
5.- Administrazio-laguntzarako langileak eta ikertzaile ez diren ikerketa-laguntzarako teknikariak ez dira taldekide moduan zenbatuko.
6.- Ikertaldeak ikertzaile nagusi bakarra izango du.
Laguntza exekutatzen den bitartean (2013-2018) ikertzaile nagusiaren titulartasunean aldaketak egingo direla aurreikusiz gero, aldaketa horiek jaso eta justifikatu beharko dira, taldearen jarduera-programan.
7.- Ikertzaile bakoitzak deialdi honetako eskabide batean baino ezingo du parte hartu.
8.- Ez dute deialdi honetan parte hartuko eskariak aurkezteko epea amaitzen den egunean 2013-2015eko urteetako honako laguntza hau jaso duten ikertaldeek eta ikertaldeetako kideek: Euskal unibertsitate-sistemako ikertaldeen jarduerei 2010-2015eko urteetan diruz laguntzeko deialdiaren onuradunen zerrenda argitara ematen duen Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen 2010eko apirilaren 22ko Ebazpena betez onartutako laguntza.
9.- Eskaria egiten duen taldeko kideak unibertsitate desberdinetakoak izan daitezke, baina taldea, administrazio-ondorioetarako, ikertzaile nagusia atxikita dagoen unibertsitateari lotuta egongo da.
10.- Hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten edo betetzen dituztela garaiz eta forma egokian frogatzen ez duten ikertaldeak.
26.000.000€
Talde bakoitzari dagokion diru-laguntza lehiaketa-prozeduraz zehaztuko da. Horretarako, eskabideen lehentasun-hurrenkera ezarriko da oinarrizko irizpideen blokearen % 60 edo gehiago lortu duten eskabide guztien artean, eta guztizko kopuruaren % 50. Balorazio altuena lortu dutenei baino ez zaie esleituko laguntza, agindu honen 2. artikuluan finkatu den aurrekontu-kreditua agortu arte.
1.– Unibertsitateek ikertalde bakoitzari buruzko ondorengo informazioa bidali beharko dute eredu normalizatuan:
a) Eskaera-inprimakia:
Ikertalde bakoitzari buruzko inprimakia erakunde eskatzaileko Ikerketako errektoreordeak edo horren baliokideak eta taldekide bakoitzak izenpetuta aurkeztu beharko da.
b) Taldeko ikertzaile nagusiaren curriculuma. Taldeko ikertzaile nagusiaren curriculuma aurkeztu beharko da unibertsitate edo ikerketa gaietan eskuduntza duen edozein administrazioren formatu normalizatuan.
Gainerako taldekideen zientzia-ekarpen nagusiak jaso beharko dira eskaera-inprimakian, taldearen zientzia-jardueraren oroitidazkian. Zientzia Politikako Zuzendaritzak edozein taldekideri eskatu ahal izango dio dokumentazio gehigarria ekar dezan.
c) 4.3 artikuluan aipatutako gutxieneko ekoizpenaren baldintzak bete direla egiaztatzen duten agirien kopia.
d) Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluaren 6. paragrafoan aipatutako erantzukizunezko deklarazioa. Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 5/2010 Legearen bidez sartu zen testu bategin hura. Deklarazio horren barruan honako puntu hauek sartuko dira:
2.– Ikertalde bakoitzak bide telematikoz bete beharko du eskabide-orria, http://www.ikerketataldeak.net aplikazioa erabilita. Horretarako, taldeko ikertzaile nagusiak alta eman beharko du erabiltzaile moduan, eta aplikazio horretan ematen zaizkion jarraibideak bete. Aurreko deialdiren batean (2007-2012 edo 2010-2015) parte hartutako taldeen kasuan, ikertzaile nagusiak berreskuratu ahal izango du aurreko eskabide-orrian emandako informazioa.
Eskabide-orria bete eta datu guztiak eman ondoren, inprimatu beharko da eskabide-orria, eta taldekide guztiek sinatu beharko dute azkenean sortzen den inprimakia, eta aurkeztu beharreko gainerako agiriekin batera aurkeztu, unibertsitateko Ikerketa Errektoreordetzan, unibertsitateak ezartzen duen epean. Azkenean, unibertsitateak formalizatu eta aurkeztuko du eskabide-orria, artikulu honetako hurrengo ataletan ezarritako eran.
3.– Unibertsitateek eskatzeko ofizio bat bidaliko dute, taldeak zenbakiturik dituen zerrenda barne duela. Talde horietan ikertzaile nagusien izena aipatuko da. Gainera, aurreko atalean aipatutako inprimakiak eta nahitaez aurkeztu beharreko agiriak ere aurkeztu beharko dira. Ofizioak data agertuko du, eta unibertsitate eskatzailearen legezko ordezkariak izenpetu beharko du.
Eskabide-orria eta betetzeko jarraibidea hemen kontsultatu ahal izango da: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren webgunean (http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net (Unibertsitate eta Ikerketa), http://www.ikerketa-taldeak.net webgunean eta Zientzia Politikarako Zuzendaritzan.
2012/09/20
Laguntza baiesten edo ezesten duen ebazpena Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren webgunean (http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net) argitaratuta jakinaraziko da, agindua argitaratu eta sei hilabeteko epean. Ebazpen hori Eusko Jaurlaritzaren atari elektronikoan ediktu bat txertatuz ere emango da jakitera, baina epeak zenbatzeko orduan, http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net webgunean egiten den argitalpenak baizik ez du baliorik izango.