Agindu honen xedea da teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko eta jarduerak garatzeko Eusko Jaurlaritzak Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren bitartez erakunde publikoei zuzendutako laguntza ekonomikoak arautzea eta 2012. urterako deialdia egitea, betiere langile eta jarduera horiek honako esparru hauetakoak badira: immigrazioa eta kultura arteko bizikidetza.
Kontratatutako pertsonalaren jarduna betearazteko edo jarduerak garatzeko epea 2012ko ekitaldia da.
Agindu honen bitartez araututako kontratazio eta jardueren 2012ko finantzaketa, zehazki, 5.886.778 euro, diru-laguntzen bi lerroetarako aurreikusitako aurrekontu-partidak batzearen emaitza da, ondorengo irizpideei jarraiki:
GIZARTERATZE POLITIKAK GARATZEKO TEKNIKARIAK ETA/EDO ADMINISTRARIAK KONTRATATZEKO LAGUNTZAK: 4.465.930 €.
IMMIGRAZIOKO TEKNIKARIEN KONTRATAZIOAREN JARRAIPENERAKO ETA IMMIGRAZIOAREN ETA KULTUREN ARTEKO BIZIKIDETZAREN ESPARRUKO JARDUERETARAKO LAGUNTZAK: 1.420.848 €.
AGINDUA, 2012ko ekainaren 20koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena; honen bitartez onartzen dira erakunde publikoek esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko oinarriak, eta laguntza horietarako deialdia egiten da 2012. urterako
Herritarren arretako bulegoak:
Jendaurreko ordutegia:
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
Agindu honen xedea da teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko eta jarduerak garatzeko Eusko Jaurlaritzak Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren bitartez erakunde publikoei zuzendutako laguntza ekonomikoak arautzea eta 2012. urterako deialdia egitea, betiere langile eta jarduera horiek honako esparru hauetakoak badira: immigrazioa eta kultura arteko bizikidetza.
Kontratatutako pertsonalaren jarduna betearazteko edo jarduerak garatzeko epea 2012ko ekitaldia da.
Laguntza hauen onuradunak izango dira, 12. eta 17. artikuluetan ezarritakoari jarraiki, tokiko udalerriak, mankomunitateak, koadrilak, partzuergoak, agentziak eta udalaz gaindiko bestelako erakundeak, edota udalerrien elkarteak, Euskal Autonomia Erkidegokoak, betiere udalen eta foru-aldundien premiei erantzuteko xedea badute.
GIZARTERATZE POLITIKAK GARATZEKO TEKNIKARIAK ETA/EDO ADMINISTRARIAK KONTRATATZEKO LAGUNTZAK: Laguntza hauen onuradunak izan ahalko dira Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 87. artikuluan adierazitako nortasun juridiko propioko udalerriak eta haien erakunde autonomoak, mankomunitateak, koadrilak eta partzuergoak.
IMMIGRAZIOKO TEKNIKARIEN KONTRATAZIOAREN JARRAIPENERAKO ETA IMMIGRAZIOAREN ETA KULTUREN ARTEKO BIZIKIDETZAREN ESPARRUKO JARDUERETARAKO LAGUNTZAK:
1.- Immigrazioko langile teknikarien kontratazioarekin aurrera jarraitzeko laguntzen onuradunak izateko aukera izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, mankomunitateek, partzuergoek, eskualdeek, eskualde-garapenerako agentziek, udalaz gaindiko toki-erakundeek edota udalerrien elkarteek, betiere 2011n immigrazioko langile teknikariak kontratatuta bazituzten.
2.- Immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorreko jarduerak lantzeko, gauzatzeko edota ebaluatzeko laguntzen onuradunak izateko aukera izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, mankomunitateek, partzuergoek, eskualdeek, eskualde-garapenerako agentziek, udalaz gaindiko toki-erakundeek edota udalerrien elkarteek. Hainbat toki-erakundek batera egin ditzakete eskabideak, nahiz eta horien zerbitzuak erkidetuta ez egon. Horrelako kasuetan, eta toki-erakundeen elkarte batek Lurralde Historiko bakoitzaren barruan eskatzen badu, dagokion foru-aldundiaren bitartez eskatu ahal izango dira laguntza horiek.
Agindu honen bitartez araututako kontratazio eta jardueren 2012ko finantzaketa, zehazki, 5.886.778 euro, diru-laguntzen bi lerroetarako aurreikusitako aurrekontu-partidak batzearen emaitza da, ondorengo irizpideei jarraiki:
GIZARTERATZE POLITIKAK GARATZEKO TEKNIKARIAK ETA/EDO ADMINISTRARIAK KONTRATATZEKO LAGUNTZAK: 4.465.930 €.
IMMIGRAZIOKO TEKNIKARIEN KONTRATAZIOAREN JARRAIPENERAKO ETA IMMIGRAZIOAREN ETA KULTUREN ARTEKO BIZIKIDETZAREN ESPARRUKO JARDUERETARAKO LAGUNTZAK: 1.420.848 €.
Jardueren finantzaketari dagokionez, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eskaera bakoitzean aurkeztutako jardueren guztizko aurrekontuaren % 75era bitarte finantzatu ahal izango du.
Jarduerak garatzeko zein langileak kontratatzeko emandako laguntzak zatika ordainduko dira; % 70 diru-laguntza onartu ondoren ordainduko da, eta gainerako % 30, berriz, jarduera amaitu eta bi hilabeteko epean, betiere diruz lagundutako jarduera justifikatzen duten dokumentuak aurkeztu ondoren.
Teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko eta jarduerak garatzeko laguntzak eskatzeko inprimakiak.
Gizarteratze teknikarien eta/edo administrarien kontrataziorako kredituaren banaketa.
Emandako dirulaguntza zuritzeko justifikazio memoria
Eskaerak aurkezteko epea 2012ko abuztuaren 13an bukatzen da.
Ebazteko eta ebazpenak jakinarazteko gehienezko epea lau hilabetekoa izango da, deialdi-agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.