Euskal etxeetako gazteei zuzendutako programa da eta Euskadin egonaldi bat egitean datza, formakuntza jasotzen aldi berean.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Euskaditik kanpo bizi diren euskal etxeetako bazkideek parte hartu ahal izango dute, beti ere euskal etxe hori ofiziala bada eta bazkide gutxienez 3 urte lehenagotik badira.
1.– 18 eta 30 urte bitartean edukitzea 2010eko urtarrilaren 1ean.
2.– Bizilekua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo izatea.
3.– Ofizialki aintzatetsi eta Euskal Etxeen Erregistroan inskribaturiko Euskal Etxe bateko bazkide izatea, deialdia argitaratu baino hiru urte lehenagotik, gutxienez.
4.– Euskadik kanpoan duen irudiari buruzko lan bat egina izatea.
5.– Gaztemundu programako egonaldirik inoiz egin gabekoa izatea.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
Gaztemundu programa deitzea 51.501 euroko zenbatekoarekin, Euskal Etxeetako gazteek 2012ko egonaldia egin dezaten Euskadin. eranskin bakarrean jaso dira horretarako onartu diren oinarriak.
TRAMITEAK
Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Eskaera
Eskaera:
Gaztemundu 2012
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Formularioak (Eskaera)Ebazpenean jasotako eskabide orria
- Erantsi beharreko agiriak
Eskabidearekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
a) Pasaportearen edo nortasun agiriaren kopia, adina eta bizilekua egiaztatzeko.
b) Euskal etxeak emandako ziurtagiria, eskatzaileak honako baldintza hau betetzen duela egiazteko: ofizialki aintzatetsi eta Euskal Etxeen Erregistroan inskribaturiko euskal etxe bateko bazkide izatea, deialdia argitaratu baino hiru urte lehenagotik, gutxienez. Euskal etxeak ziurtatu beharko du bere gain hartuko dituela esleipendunak bere betebeharrak ez betetzean sor daitezkeen gastuak, eta txostena erantsi beharko du eskatzaileak etxe horren jardueretan duen parte hartzeaz.
c) Deialdian agertzen den gairi buruzko idazlan bat.
d) Euskara badakiela egiaztatzeko agiria.
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak AurkezteaAgiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Epea LuzatzeaEpea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Jakinarazpenetarako Datuak AldatzeaJakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Atzera EgiteaAtzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Laguntza OnartzeaLaguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Uko EgiteaUko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Errekurtsoa Berraztertzea