Deialdia bakarrik da laguntza-lerro hauetarako: teknologia berriak makinerian, nekazaritza ekipoetan eta prozesuetan ezartzeko laguntzak eta nekazaritzan berrikuntza eta garapen teknologikoko proiektuak egiteko eta teknologia berriak ezartzeko laguntzak. Laguntzak norgehiagoka sistemaren bidez emango dira, ustiategi laguntzaileen diru-laguntzen kasuan izan ezik.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Foru Dekretu honetan ezarritako laguntzen onuradunak izango dira kasuan kasuko laguntza araubide bakoitzean zehazturiko baldintzak betetzen dituzten pertsona juridikoak, publikoak nahiz pribatuak.
a) Edozein nekazaritza laguntza ematean hartutako konpromisoak betetzea edo beteta izatea. b) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, hala denean. c) Laguntzak itzultzeko edo zigorrak ezartzeko prozedura batean ez izatea, baldin eta, Bizkaiko Foru Aldundiak emandako laguntza edo diru-laguntza motaren barruan hasita, tramitatzeko bidean badago. Hala denean, laguntza itzultzeko edo zigortzeko edozein prozedura bukatu arte itxaron beharko dute onuradunek laguntza emateko eta ordaintzeko. d) Diruz lagundutako inbertsioaren norakoari eustea inbertsioa egin eta hurrengo bost urtean gutxienez.
PRESTAZIOA
Muga:
Gehienez 30.000 euro emango dira proiektuko.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
— Eskabide-inprimakiak, behar bezala bete eta sinatuak. — Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren frogagiria, hala badagokio. — Hartzekodun fitxa, dagokion kutxak edo bankuak behar bezala betea eta zigilua jarrita. — NANaren fotokopia, pertsona fisikoa bada. — Pertsona juridikoa bada, legezko ordezkariaren NANaren fotokopia, IFZren fotokopia eta eraketa-eskrituraren eta estatutuen fotokopia. Halaber, erakundeko gobernu organoak laguntza eskatzeko eta ordezkaria izendatzeko hartutako erabakiaren egiaztagiria aurkeztuko da. — Ogasun eta Finantza Sailaren ziurtagiria, zerga-betebehar guztiak egunean dituela egiaztatzen duena. Ondasunerkidegoak eta sozietate zibilak badira, kide guztiei eskatuko zaie ziurtagiria. — Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, hala badagokio. Ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak badira, kide guztiei eskatuko zaie ziurtagiria. Dagokion nekazaritza elkarte edo erakundeko kidea dela egiaztatzen duen agiria eta aldeko txostena, hala denean. — Neurri honen berariazko dokumentazioa.
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabideak aurkezteko lekua