Arabako Lurralde Historikoko Nekazaritza eta Ingurumen Laguntzen araubidea ezartzea 2007-2013 denboraldirako. Laguntza horiek kudeatzeko beharrezkoak diren prozedura araubideak ere ezarriko dira.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Dekretu honetan ezarritako laguntzen onuradunak pertsona físico edo juridikoak izan daitezke, nekazaritzako ustiategien titularrak, beren borondatez nekazaritza eta ingurumeneko kontratua sinatzen dutenak, eta beren nekazaritza ustiategi osoan zenbait jarduketa (dekretu honetan aipatuak) egiteko konpromisoa hartzen badute, dekretuan ezarritako betekizunak eta baldintzak betez gero betiere. Era berean, 2000-2006ko LGIPri lotutako konpromisoak indarrean dauzkaten pertsonek ere laguntza hauek eska ditzakete, baldin eta 2007-2013 LGIP berrian ezarritako laguntzak eta konpromisoak bereganatzen badituzte, konpromisoen eraldaketaren bidez.
a) Zerga egoitza Araban izatea. b) Arabako Lurralde Historikoko Nekazaritza Ustiategien Erroldan inskribatutako nekazaritza ustiategi baten jabea edo jabekidea izatea. c) Hasierako diagnosia egiteko eta ustiategiaren egoerarako behar diren datu guztiak aurkeztea edota ematea. d) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beterik izatea. e) Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak izapidetutako zehapen edo itzulketa prozedura batean ez egotea f) Zehatuta ez egotea, ez administratiboki ez penalki, sexu arrazoiengatik inor baztertzeagatik. g) Nekazaritzako jardueraren arabera egokitzen den Gizarte Segurantzaren araubidean izena emanda egotea. h) Ustiapen koadernoa betetzea eta eguneratuta edukitzea. i) Emandako laguntza jasotzeko ezarri diren baldintzak nekazaritza ustiategi osoan gutxienez bost urtetan mantentzeko konpromisoa hartzea. j) Nekazaritza eta ingurumen laguntzak jasotzen dituzten lurzatiak eta aprobetxamenduak, nekazaritza eta ingurumen laguntzan edo neurrian beren-beregi adierazten bada, bidezko erregistro ofizialetan inskribatu behar dira eta dagokien legeria bete behar dute. k) Gutxienez, nekazaritzako ohiko jardunbide ona ustiategi osoan errespetatu behar da. l) Indarrean dagen legeria betetzea, oro har, eta zehazki, hirigintzakoa, ingurumeneko, higieneko, osasuneko eta animalien ongizateko arauak, eta ustiategiak landalur kalifikatutako zonetan egotea, salbu eta beste kokapen batean egotea bidezkotzen duen arrazoirik badago. m) Oinarri hauen kontura jasotako dirulaguntzei dagokienez beren funtzioak betetzeko eskatzen dizkien edozein informazio ematea.
PRESTAZIOA
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud