Agindu honen helburua da antzerki-testuak eta zinemarako gidoiak nahiz musika-konposizioak sortzen laguntzeko 2012ko dirulaguntzak eskatzeko deia egitea, eta, aldi berean, laguntza hori jasotzeko moduan egoteko bete beharrezko baldintzak ezarri eta jakinaraztea
1.– Dirulaguntza hauetarako, guztira, 200.000 euro daude jarrita. Halere, kopuru hori handiago ere izan liteke, lehenengo xedapen gehigarriak agindutakoaren arabera.
2.– Zenbateko globala honela banatuko da deialdiko laguntza-mota desberdinen artean:
AGINDUA, 2012ko uztailaren 26koa, Kulturako sailburuarena, kultur sormena bultzatzeko 2012an esleitzekoak diren diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.
Herritarren arretako bulegoak:
Jendaurreko ordutegia:
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
Agindu honen helburua da antzerki-testuak eta zinemarako gidoiak nahiz musika-konposizioak sortzen laguntzeko 2012ko dirulaguntzak eskatzeko deia egitea, eta, aldi berean, laguntza hori jasotzeko moduan egoteko bete beharrezko baldintzak ezarri eta jakinaraztea.
Edozein pertsona fisiko, Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotakoa, edo, agindu hau argitaratzen den garaian bertan bizi dena, gutxienez, duela urtebetetik.
Sorreran euskaraz idatzitako proiektuak aurkeztu behar dituzten pertsona fisikoek ez dute aurreko baldintza hori bete beharrik.
1.– Edozein pertsona fisiko, Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotakoa, edo, agindu hau argitaratzen den garaian bertan bizi dena, gutxienez, duela urtebetetik.
Sorreran euskaraz idatzitako proiektuak aurkeztu behar dituzten pertsona fisikoek ez dute aurreko baldintza hori bete beharrik.
2.– Eskatzaile bakoitzak proiektu bat baino gehiago aurkez dezake, baina modalitate bakoitzean onuradun bakoitzari proiektu bakarragatik baino ez zaio emango dirulaguntza.
3.– Deialdi honetako laguntzak jaso ahal izateko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren laguntzak edo dirulaguntzak eskuratu ahal izateko legezko baldintza orokorrak betetzea; horrek esan nahi du, besteak beste, eskatzaileek egunean izan behar dituztela zerga-betebehar guztiak.
Edonola ere, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo dirulaguntzaren inguruan, horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bazaio eskatzaileari, prozesu hori amaitu arte itxoin beharko du eskatzaileak dirulaguntza edo laguntza hauek lortu eta eskuratu ahal izateko.
4.– Eskatzaileek zerga-betebeharrak egunean dituztela egiaztatzeko aurkeztutako dokumentazioa automatikoki egiaztatuko du, behar beste aldiz, organo kudeatzaileak, eta horretarako ez du eskatzaileen baimenik beharko, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren aldaketa aplikatuz. Interesdunek Nafarroako Ogasunean ordaintzen badituzte zergak, zerga-betebeharrak egunean dituztela egiaztatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko dute.
5.– Ezingo dute deialdian parte hartu laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik jaso dutenek, ez eta laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzeko legezko debekuren bat dutenek ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen seigarren azken xedapenean zehaztutakoarekin bat etorriz.
Zenbateko globala honela banatuko da deialdiko laguntza-mota desberdinen artean:
a) 39.600 euro, antzerkirako testuak sortzeko.
a) 127.400 euro, gidoi zinematografikoak sortzeko.
c) 33.000 euro, musika-konposizioak sortzeko.
Esleitutako dirulaguntzak honela emango dira:
a) Emango den dirulaguntzaren % 75 esleipen-ebazpena ematen denean, eta 11.a) artikuluan ezarritako epea pasatuta dagoela.
b) Gainerako % 25a 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da, diruz lagunduko den sormen-lana bidali eta lan hori Jabetza Intelektualaren Erregistroan inskribatu eta gero.
6 hilabete