1.– Kapitulu honen xedea hauxe da: 2012an, arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak eta esku-hartzeak garatzeko EAE-ko toki erakundeei emango zaizkien diru-laguntzak arautzea. Proiektu eta esku-hartze horiek drogamendekotasunen tokiko planetan egon behar dute onartuta edo lantzeko prozesuan; Udalek banaka edo mankomunatuta garatu behar dituzte, eta ekintza egituratu eta koordinatuen multzo ordenatu bat osatu behar dute.
Programa horiek garatzeko berezko ekintzez gain, programa horiek laguntzeko jarduerak ere hartzen dira kontuan, Drogamendekotasunen VI. Planak emandako definizioari jarraiki, baldin eta behar bezala justifikatuta badaude.
2.– Drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako proiektuak garatzeko laguntzak eskuratu ahal izango dituzte zuzenean edo erakunde espezializatuekin lankidetzan beren lurralde-esparruan drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako programak kudeatzen dituzten toki-erakundeek. Gizarte-zerbitzuen jardun-esparruan gizarte-komunitatearen gaitasuna sustatzeko helburua dutenak eta drogamendekotasunen fenomenoan eta osasunerako hezkuntzan lan egiteko jarduerak garatzen dituztenak hartuko dira halako programatzat.
Tokiko planetara atxikitako drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako proiektuak garatzeko diru kopurua 568.838,82 eurotakoa izango da.
AGINDUA, 2012ko ekainaren 19koa, Osasun eta Kontsumo sailburuarena, 2012ko ekitaldian talde teknikoei eusteko, drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako programak garatzeko eta arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak egiteko diru-laguntzak jasotzeko deialdia egiten duena.
Drogamendekotasunen arloko prebentzio, laguntza eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legeak 4. artikuluko 3. paragrafoan ezartzen du Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak udalekin beharrezko lankidetza-harremanak egingo dituela drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako jarduerak garatzeko.
Lehendakariaren urtarrilaren 18ko 6/2011 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua bigarren aldiz aldatzeko dena.
Osasun eta Kontsumo Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko dekretua aldatzen duen martxoaren 22ko 43/2011 Dekretuak, Osasun eta Kontsumo Sailari eman diote drogamendekotasunen arloko eskumena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak, bere 51. artikuluaren 2. atalean finkatzen du sailburuak organo eskudunak direla, besteak beste, arauak onartzeko eta beren esparruetan diru-laguntzak emateko.
Herritarren arretako bulegoak:
Jendaurreko ordutegia:
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
Kapitulu honen xedea hauxe da: 2012an, arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak eta esku-hartzeak garatzeko EAE-ko toki erakundeei emango zaizkien diru-laguntzak arautzea. Proiektu eta esku-hartze horiek drogamendekotasunen tokiko planetan egon behar dute onartuta edo lantzeko prozesuan; Udalek banaka edo mankomunatuta garatu behar dituzte, eta ekintza egituratu eta koordinatuen multzo ordenatu bat osatu behar dute.
Drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako proiektuak garatzeko laguntzak eskuratu ahal izango dituzte zuzenean edo erakunde espezializatuekin lankidetzan beren lurralde-esparruan drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako programak kudeatzen dituzten toki-erakundeek. Gizarte-zerbitzuen jardun-esparruan gizarte-komunitatearen gaitasuna sustatzeko helburua dutenak eta drogamendekotasunen fenomenoan eta osasunerako hezkuntzan lan egiteko jarduerak garatzen dituztenak hartuko dira halako programatzat.
Erakunde eskatzaile bakoitzak laguntza-eskabide bakarra aurkez dezake, garatu beharreko jarduerak finantzatzeko. Hala, programa bakarrean bildu behar dira burutu beharreko proiektu guztiak. Programa bakoitzerako eskabide bat bete behar da eta gutxienez, datu hauek eduki behar ditu:
- Programa aurkezten duen erakundearen eta pertsonaren identifikazio-datuak: nor den, zer erakunde eta zeren gisa ordezkatzen duen, eta kokapen-datuak: posta-helbidea, teléfonoa…
-Programaren izena.
- Erakunde sustatzailea.
- Programarako harremanaz arduratzen den teknikariaren datuak
- Proiektua nola txertatzen den Euskal Autonomia Erkidegoko 2011-2015eko Mendekotasunen VI.Planean. Zehaztu behar dira programa osatzen duten proiektu bakoitzaren ildoa eta programa.
- Programa nola txertatzen den Drogamendekotasunen Tokiko Planean edo Tokiko Planaren ildo estrategikoetan, lantzeko fasean baldin badago.
- Programa nola garatuko den (deskribapena).
- Justifikazioa edo arrazoiak: egoeraren diagnostikoa.
- Programaren eta programa sustatzen duen erakundearen berri ematea, labur-labur.
- Oinarri teorikoak: zein arlotan eragin nahi den.
- Programaren helburuak: helburu orokorra, helburu bereziak eta helburu operatiboak.
- Programaren jarduerak honako fase hauetan: plangintza eta diseinua, inplementazioa eta gauzatzea, ebaluazioa eta aurreikusitako beste fase batzuk.
- Programaren baliabideak, koordinazioa eta sareko lana barne.
- Programaren aurrekontua bi puntu hauek ere adierazita: kostu osoa, kontzeptuen arabera banaturik, eta diru-sarrerak.
Tokiko planetara atxikitako drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako proiektuak garatzeko aurrekontua 568.838,82 eurokoa da.
Eman beharreko laguntzak zehaztu eta horien zenbatekoa kalkulatzeko, kopuru hauek biderkatu beharko dira: batetik, onartutako aurrekontuaren % 75 eta, bestetik, programa baloratzean lortutako puntuak kalkulatuta sortzen den ehunekoa, programa batek artikulu honen arabera lor ditzakeen puntuekiko. Nolanahi ere, laguntzaren zenbatekoa ezin da izan eskatutako kopurua baino handiagoa.
Osasun eta Kontsumo Sailak aurreko artikuluan ezarritako moduan onartutako aurrekontuaren % 75 finantzatu dezake, gehienez ere. Onartutako aurrekontutzat hartuko da aurkeztutako programaren aurrekontu osoa. Eskabidean deskribatutako programa osatzen duten proiektu guztietarako egokia eta doitua izan behar du aurrekontuak. Programaren zuzeneko kostuak bakarrik onartuko dira. Programa bakoitzak ez du jasoko kapitulu honi dagokion diruaren % 10a baino gehiago.
Ordainketa zatika egingo da: % 80 emakida egiten denean ordainduko da, eta gainerako % 20a, Osasun eta Kontsumo Sailaren Droga Gaietako Zuzendaritzari diru-laguntza justifikatzeko memoria (IV. eranskina) bidali ondoren. Memoria jarduera bukatu eta bi hilabete igaro aurretik bidali behar zaio. Memorian, diruz lagundutako programa balioetsi behar da, eta zenbateraino bete den adierazi, eta garapenaren balorazio kualitatiboa egin.
Eskabide-inprimakia pdf betegarri bat da, pertsona eta/edo erakunde interesdunak eskabideak aurkezteko lekuetan bete, inprimatu eta entregatu dezaketena.
Komunitatean droga-mendekotasuna prebenitzeko udal programak egiteko diru-laguntza eskaeraren memoria
Eskabide-inprimakiak lotura zuzena du izapidetze telematikoarekin, hortaz, zihurtagiri elektroniko baten bidez identifikatzeko eskatzen da:
Eskabidearekin batera agiri jakin batzuk aurkeztu behar dira. Gomendatzen dugu aurkeztu beharreko ziurtagiriak edukitzea izapidetzen hasi baino lehen, eta beste formularioak bete eta nork bere ordenagailuan gordetzea.
Eskabidearekin batera aurkeztu behar da:
Dokumentazioa aurkezteko jarraibideak
Jarraibide hauetan deskribatzen da nola aurkeztu behar den deialdian eskatzen den dokumentazioa. Kasu bakoitzean zehazten dira dauden aukerak.
Izapideak egiteko hautatu den bidea edozein dela ere, dokumentazioa paperean edo elektronika bidez aurkeztu daiteke, edo administrazioari datua lortzeko baimena eman dakioke.
Droga-mendekotasunaren tokiko planen barruan komunitatean droga-mendekotasuna prebenitzeko proiektuak egiteko diru-laguntzak justifikatzeko memoria.
Diru-laguntzaren xedea bete dela justifikatu ahal izateko, eta jasotako dirua behar bezala aplikatu dela justifikatu ahal izateko, erakundeek honakoak aurkeztuko dituzte:
Euskadi.net-eko "nire kudeaketak" aukeraren bidez aurkeztuko dira egiaztagiriak, eta bide bera erabiliz egingo dira kontsultak.
2012/08/17 tik 2012/09/17 ra.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik.
Azaroaren 30a baino lehen ebatzi behar dira Agindu honen bidez emango diren diru-laguntza eskabideak.