Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. euskadi.net

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Nire izapideak
  • Zuzenean - Herritarrari arreta
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

Babes publikoko etxebizitzak sustatzeko laguntzak eta alokairua bultzatzeko neurriak

LABURPENA
Titulua:
Babes publikoko etxebizitzak sustatzeko laguntzak eta alokairua bultzatzeko neurriak
Xedea:
Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza neurriei buruzko martxoaren 4ko
39/2008 Dekretuaren,  41. artikuluaren -a), c), d), g) eta h) idatz-zatiak- garapen partziala, non jardun babesgarritzat ezartzen den etxebizitza babestuaren sustapena etxebizitzaren errentamendurako, salmentarako edo erabilera propiorako, birgaikuntza bidezko sustapena eta zuzkidura-alojamenduen sustapena eta eraikuntza ere bilduta.
Diru kopurua:
20.500.000,00€
Araudia:
  • AGINDUA, 2008ko azaroaren 7koa (EHAA Zk. 222/2008)
    Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitza sustatzeko eta alokairua bultzatzeko neurriei buruzkoa
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Etxebizitza, Herri lanak eta Garraioak
Deialdia egiten duen organoa:
Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Etxebizitza, Herri lanak eta Garraioak
Egitura atal ebazlea:
Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza
Bertan emandako harreta:

Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzari igorriko zaizkio eskaerak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduen arteko edozeinetan.

 

 

Itzuli

Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzari igorriko zaizkio eskaerak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduen arteko edozeinetan.

 

 

Telefono bidezko harreta:

Txomin Gutiérrez Robledo. 945 019872. txomin-gutierrez@ej-gv.es

TRAMITAZIOAK
Babes publikoko etxebizitzak sustatzeko laguntzak eta alokairua bultzatzeko neurriak
Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza neurriei buruzko martxoaren 4ko
39/2008 Dekretuaren , 41. artikuluaren -a), c), d), g) eta h) idatz-zatiak- garapen partziala, non jardun babesgarritzat ezartzen den etxebizitza babestuaren sustapena etxebizitzaren errentamendurako, salmentarako edo erabilera propiorako, birgaikuntza bidezko sustapena eta zuzkidura-alojamenduen sustapena eta eraikuntza ere bilduta.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

1.- Pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak izan ahalko dira etxebizitzak sustatzeko laguntzen onuradun, sustatzaile diren aldetik.

2.- Etxebizitzak eskuratzeko laguntzen onuradun izan ahalko dira 5 etxebizitzaren edo gehiagoren jabetza berenganatu eta etxebizitza horiek errentamendu babestuan jartzeko pertsona juridiko, publiko edo pribatuak, betiere jardun horiek euren xede sozialean bilduta badaude.

3.- Pertsona juridiko publiko edo pribatuak izan ahalko dira zuzkidura-alojamenduak sustatzeko laguntzen onuradun, alojamendu horien sustatzaile edota aldi baterako kudeatzaile diren aldetik.

4.- Pertsona juridiko publikoak izan ahalko dira landa-ingurunean titulartasun publikoko etxebizitzen birgaikuntzarako etxebizitzen onuradun, etxebizitzaren jabe eta birgaikuntza-jardunaren sustatzaile diren aldetik.

 

Betebeharrak:

1.– Babestutako etxebizitza-tipologia bakoitza eskuratzeko eskatutako baldintza espezifikoak gorabehera,
babes ofizialeko edozein etxebizitza eskuratzeko ezinbesteko eta oinarrizko baldintzak izango dira:
a) adin nagusikoa edo emantzipatua izatea.
b) Etxebizitza-premia izatea, horretarako ezarritako arauen arabera.
c) Euskadin erroldatuta egotea, gutxienez etxebizitzak izango duten titularretako bat.
d) Arauek ezarritako gutxieneko eta gehienezko diru- sarrerak betetzea.
2.– Babes ofizialeko etxebizitzen titularren arteko trukeen kasuan, ez da eskatuko artikulu honetan ezarritako
baldintzak betetzen direla egiaztatzea.
3.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Agindu bidez, baldintza hauetako edozein betetzeaz salbuetsi ahal izango dira premia-egoera berezian dauden kolektiboetako kideak, baldin eta premia horrek etxebizitzarekin zerikusirik badu eta kolektibo horien eskubideak babesten dituen erakunde eskudunak egiaztatzen badu.
4.– Kontratua jardun publiko batean sorburu duen etxebizitza baten errentariari babes ofizialeko beste
etxebizitza bat esleitzen zaionean –salmentan zein errentan–, kontratua izenpetu aurretik egiaztatu beharko
du errentan okupatzen ari zen etxebizitzan zor zituen diru-kopuru guztiak guztiz kitatu dituela.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

-----------

TRAMITEAK
Eskaera:
Babes publikoko etxebizitzak sustatzeko laguntzak eta alokairua bultzatzeko neurriakarentzako eskaera
Bertara joanda
Dokumentazioa:
  • Erantsi beharreko agiriak
    Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioarekin batera igorri beharko da eskaera eta, hala badagokio, daukan ordezkaritza, baita honako agiri hauek ere:

    a) Sustapena bada, lurzoruaren titularra edo sustatzeko gaitzen duen beste edozein tituluren titularra izatea egiaztatu beharko da. Zuzkidura-alojamenduen sustapena eta landaguneetako etxebizitza publikoen birgaikuntza eta errentamenduan jartzea bada, titulartasun horrek publikoa behar du izan.

    b) Zuzkidura-alojamenduen sustapena bada, lurzatiaren zuzkidura-izaeraren dokumentazio egiaztagarria aurkeztu beharko da.

    c) Kasu guztietan ere, dagokion sustapenaren edo jardunaren azterlan ekonomikoa ere bildu beharko da, proiektuan bildutako elementu guztien azalera erabilgarriak zehaztuta.

    d) Etxebizitzen xedea errentamendu babestua bada, etxebizitzak errentamendu babestura bideratzeko konpromisoa, indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzen arabera, errentariak ordaindu beharko duen gehieneko errenta zehaztuta, baita errentamenduan egongo diren gutxieneko epea ere, agindu honetan aurreikusitakoari jarraiki.

    e) Etxebizitzak errentamendu babestuan jartzeko eskuratzen badira, salerosketa-kontratua eta esleipen-agiria.

    f) Ondoren hirugarren bati besterentzeko etxebizitzak sustatzen badira, non eta hark etxebizitza horiek errentamendu babestura bideratzen dituen, etxebizitzak agindu honek aurreikusitako gutxieneko epeetan errentamendu babestura bideratuko dituen erakunde bati besterentzeko konpromisoa

    g) Zuzkidura-alojamenduen sustapena bada, eraikuntza-proiektuan barne hartutako aurrekontua ere bilduko da, eta erabiltzaileak ordaindu beharreko onartutako kanon-erregimena zehaztu beharko da.

    h) Landa-inguruneko etxebizitza publikoen birgaikuntza eta errentamenduan jartzea bada, birgaikuntza-proiektua aurkeztu beharko da.

    i) Kasu guztietan ere zerga-betebeharrekin egunean dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan diru-laguntzak eskuratu dituztenek zerga-arloko obligazioak bete dituztela egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritakoari jarraiki, baita Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen dokumentazioa ere.

    j) Era berean, kasu guztietan ere pertsona edo erakunde eskatzailearen zinpeko aitorpena jaso beharko da, non jasotzen den ez dagoela administrazio- edo zigor-arloan zigortuta diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin eta ez dagoela horretarako ezgaitzen duen inolako legezko debekuren eraginpean.

    k) Egindako eskaera ebazteko organo eskudunaren iritziz beharrezkoa den beste edozein dokumentu.


Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Telefenoz

Txomin Gutiérrez Robledo. 945 019872. txomin-gutierrez@ej-gv.es



DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2009/01/01 - 2020/12/31
Aurkezteko epe-muga:
Ez dago aurkezteko eperik, aurkezten diren heinean ebatziko dira eskaerak.

Aurrekontu-ekitaldi bakoitzaren barruan eman beharreko laguntzen guztizko bolumenak ezin izango du gainditu dagokion esleipena edo hori eguneratzearen ondoriozkoa, indarrean dagoen legeria aplikagarriari jarraiki aurrekontu-aldaketak onartzen direnean. Hortaz, ez da laguntza gehiagorik emango zenbateko hori agortu ondoren. Kreditua agortu izana Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu bidez.
Hala ere, araudi honetan bildutako arautzeari jarraiki baiezkoa jasotzeko baldintza guztiak betetzen dituzten eta baliabide ekonomikorik ez izateagatik soilik ezesten diren diru-laguntza lortzeko eskaerak hurrengo ekitaldian ebatzi ahal izango dira, betiere eskatzaileak dagokion Lurralde Ordezkaritzara idazki bat bidaltzen badu eta bertan eskaera baldintza berberetan mantentzeko asmoa adierazten badu.


Ebazteko epea:
Itundutako babes ofizialeko etxebizitzen sustapenen kasuan, lehiaketa bidez egingo da esleipena, etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren, eta garapen-araudiaren, 31. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraiki, eta prozedura horretan etekinen esleipena gertatuko da.

Gainerako kasuetan, prozedurak alderdietako batek eskatuta hasten direnetan, ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, finantza-laguntzen eskaera aurkeztu eta hurrengo hilabetetik zenbatzen hasita. Aipatutako epe horretan berariazko ebazpenik ez emateak baiespena eman zaiola esan nahiko du.


Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Ebazpena:
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak