Deialdi honen xedea da osasuna sustatzea, jarduera fisikoa bultzatzen duten jarduerak, tokiko esparruan eta osasun sektorea ez den beste sektoreetatik egiten direnak, diruz lagunduz.
Jarduera fisikoa sustatzen duten jarduketak lagunduko dira diruz. Jarduera fisikotzat joko da aisialdian edo eguneroko bizitzan egiten dugun mugimenduzko jokabide-multzoa, atseden-egoeran gaudenean baino energia-gastu handiagoa eragiten diguna eta gure osasuna hobetzen duena.
Honako jarduera hauek jasoko dute diru-laguntza:
1. Hiri-eremuek joan-etorri aktibo eta seguruak egiteko ematen dituzten aukerak aprobetxatzea helburu duten jardueren dinamizazioa.
2. Udalerriko ingurunean jarduera fisikoa egiteko aukerak aprobetxatzea helburu duten jardueren dinamizazioa.
Ez da finantzatuko bizikleta-bideak eraikitzea.
Diru-laguntzen deialdi honen aurrekontua 200.000 eurokoa da.
AGINDUA, 2012ko uztailaren 17koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena; haren bidez arautzen da diru-laguntzak ematea jarduera fisikoak sustatzeko neurriak hartzen dituzten Tokiko Erakundeei.
1/1997 LEGEGINTZA DEKRETUA, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena. (EHAA - 1998ko urtarrilak 19)
698/1991 DEKRETUA, abenduaren 17koa, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaiki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena (EHAA – 1992ko otsailak 7)
Bilbo:
Goyi Calle goyi.calle@ej-gv.es Rekalde Zumarkalea, 39A 48010 Bilbo, (Bizkaia)
Donostia:
Blas Borde. eduss-san@ej-gv.es Navarra etorbidea,4 13 20013 Donostia (Gipuzkoa).
Gasteiz (hirigunea):
Zaloa Gorostizaga z-gorostizaga@ej-gv.es Olaguibel, 38 01004 Gasteiz (Araba)
Herritarren arretako bulegoak (Zuzenean):
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte
Bilbo:
Goyi Calle goyi.calle@ej-gv.es / 944-032430
Donostia:
Blas Borde. eduss-san@ej-gv.es /943-022773
Gasteiz (hirigunea):
Zaloa Gorostizaga z-gorostizaga@ej-gv.es / 945-017140
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
Bilbo: Patxi Cirarda fbcirarda@ej-gv.es Rekalde Zumarkalea, 39A 48010 Bilbo, (Bizkaia)
Donostia: Blas Borde. eduss-san@ej-gv.es Navarra etorbidea,4 13 20013 Donostia (Gipuzkoa).
Gasteiz (hirigunea): Zaloa Gorostizaga z-gorostizaga@ej-gv.es Olaguibel, 38 01004 Gasteiz (Araba)
Herritarren arretako bulegoak
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Bilbo: Patxi Cirarda fbcirarda@ej-gv.es Rekalde Zumarkalea, 39A 48010 Bilbo, (Bizkaia)
Donostia: Blas Borde. eduss-san@ej-gv.es Navarra etorbidea,4 13 20013 Donostia (Gipuzkoa).
Gasteiz (hirigunea): Zaloa Gorostizaga z-gorostizaga@ej-gv.es Olaguibel, 38 01004 Gasteiz (Araba)
Herritarren arretako bulegoak
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Jarduera fisikoak sustatzeko neurriak hartzen dituzten EAEko Tokiko Erakundeei zuzendutako diru-laguntzak.
EAEko udalak, mankomunitateak, bestelako tokiko erakundeak, tokiko erakunde autonomoak eta tokiko merkataritza sozietate, 2012. urtean jarduera fisikoa bultzatzeko ekintzak egin dituztenak.
1.- Euskal Autonomia Erkidegoko udal, mankomunitate, toki-erakunde, tokiko erakunde autonomo eta tokiko merkataritza-sozietateek jaso ditzakete agindu honen bidez araututako diru-laguntzak.
Tokiko merkataritza-sozietateek baldintza hauek bete behar dituzte: titulartasun publikoko kapital soziala izan behar dute, eta bazkideen gehiengoa udalek osatu behar dute. Gainera, partaide diren udalerrietako alkateek merkataritza-sozietate horiek aukeratu behar dituzte, diruz laguntzea eskatutako jarduera egiteko. Eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta izan behar dituzte.
2.- Diru-laguntzak emateko edo ordaintzeko, hala badagokie, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntzen esparruan hasita eta oraindik izapidetan dagoen itzulketa- edo zehapen-prozedura oro amaitzea.
3.- Eskabidea egiten duten erakundeek ezin dute izan diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekurik edo administrazio-zehapen nahiz zehapen penalik, ez eta Emakumeen eta Gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen amaierako seigarren xedapenean ezarritako debeku edo zehapenik ere.
Diru-laguntzen deialdi honen aurrekontua 200.000 eurokoa da.
A). 7.000 biztanle baino gehiagoko tokiko erakundeetan edo udalaz gaindiko areatan diruz lagundu daitezkeen gastuen zenbatekoaren %50 arte eman ahal izango da, proiektuko gehieneko 8.000 euroko mugapean.
B). 7.000 biztanle baino gutxiagoko tokiko erakundeetan edo udalaz gaindiko areatan diruz lagundu daitezkeen gastuen zenbatekoaren %80 arte eman ahal izango da, proiektuko gehieneko 5.000 euroko mugapean.
Diruz lagundutako zenbatekoaren %80 diru-laguntza onartu ostean, 22.a artikuluan xedatutakoari jarraiki.
Gainerako %20a diruz lagundutako proiektua gauzatu ondoren, eta diru-laguntza jasotzeko jarduerak egin direla justifikatu ostean.
Eskabide-inprimakia pdf betegarri bat da, pertsona eta/edo erakunde interesdunak eskabideak aurkezteko lekuetan bete, inprimatu eta entregatu dezaketena.
Toki erakundeei diru-laguntza eskatzea, jarduera fisikoa sustatzeko ekimenak egiteko.
Jarduera fisikoa sustatzeko jardueraren azalpen-memoria.
Jarduera egitea onartu dela dioen erabakia.
Eskatutako diru-laguntzari dagokion jarduera egitea onartu dela dioen erabakia, bai eta toki-erakundeak jarduera finantzatzeko egingo duen ekarpena ere.
Tokiko Agenda 21 (Aukerako).
Tokiko Agenda 21 ezartzeko prozesua abian jarri bada, Tokiko Agenda 21 gauzatzeko ekintza-plana onartu dela dioen udalbatzaren erabakia; edo, hala badagokio, ezarritako Tokiko Agenda 21 prozesuaren ebaluazio- eta jarraipen-txostena.
Merkataritza-sozietateak.
Erakunde eskatzailea tokiko merkataritza-sozietate bat baldin bada, aurreko ataletan adierazitako dokumentazioaz gain, honako agiri hauek ere aurkeztu behar ditu:
- Jarduera egingo den udalerrietako alkateen onespen-erabakia, zeinaren bidez erakunde hori izendatzen den jarduera gauzatzeko.
- Diru-laguntza eskatu duenaren alde emandako ordezkaritza-ahalordea, Merkataritza Erregistroan inskribatua.
- Merkataritza Erregistroan inskribatutako estatutuen kopia.
Eskabide-orriak esteka zuzena du izapidetze elektronikoarekin: Horretarako, ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzeko eskatuko dizu:
Eskabide-orriarekin batera, berariazko dokumentazioa aurkeztu behar da.
Gomendatzen dugu aurkeztu beharreko ziurtagiriak edukitzea izapidetzen hasi baino lehen, eta beste formularioak bete eta nork bere ordenagailuan gordetzea.
II. ERANSKINA- Diru-laguntza eskaeraren memoria, jarduera azaltzen duena. (Eskaera)
Memoria honetan jarduera fisikoa sustatzeko ekintza azalduko da. Bertan zehaztuko dira proiektuaren faseak, proiektua gauzatzeko epeak, finantzazio iturriak eta diruz lagundutako proiektuari buruzko beste hainbat datu.
Jarduera egitea onartu dela dioen erabakia.
Eskatutako diru-laguntzari dagokion jarduera egitea onartu dela dioen erabakia, bai eta toki-erakundeak jarduera finantzatzeko egingo duen ekarpena ere.
Tokiko Agenda 21.
Tokiko Agenda 21 ezartzeko prozesua abian jarri bada, Tokiko Agenda 21 gauzatzeko ekintza-plana onartu dela dioen udalbatzaren erabakia; edo, hala badagokio, ezarritako Tokiko Agenda 21 prozesuaren ebaluazio- eta jarraipen-txostena.
Merkataritza-sozietateak.
Erakunde eskatzailea tokiko merkataritza-sozietate bat baldin bada, aurreko ataletan adierazitako dokumentazioaz gain, honako agiri hauek ere aurkeztu behar ditu:
- Jarduera egingo den udalerrietako alkateen onespen-erabakia, zeinaren bidez erakunde hori izendatzen den jarduera gauzatzeko.
- Diru-laguntza eskatu duenaren alde emandako ordezkaritza-ahalordea, Merkataritza Erregistroan inskribatua.
- Merkataritza Erregistroan inskribatutako estatutuen kopia.
Toki erakundeak-dokumentazioa aurkezteko jarraibideak - Kanal elektronikoaren bidezko eskaera
Jarraibide hauetan deskribatzen da nola aurkeztu behar den deialdian eskatzen den dokumentazioa. Kasu bakoitzean zehazten dira dauden aukerak, dokumentazioa paperean edo elektronika bidez aurkeztu daiteke, edo administrazioari datua lortzeko baimena eman dakioke.
Toki erakundeko idazkariak igorritako ziurtagiria, diru-laguntza jaso duen proiektuaren helburuak bete izana jasotzen duena.
Ordainagiriak
Diru-laguntza jaso duen proiektua burutu izana ziurtatzen duten fakturak edo beste ordainagiri batzuk.
Sarrera eta gastuen zerrenda
Sarrera eta gastuen zerrenda, helburu bererako beste diru-laguntzak, laguntzak edo diru-sarrerak jaso izana zehaztuz, hala badagokio.
Diru-laguntza emateko ebazpenean ekintza hori egin dela eta jasotako dirua horretan erabili dela justifikatzeko, erakundeek hurrengo agiriak aurkeztu beharko dituzte:
Euskadi.net-eko "Nire kudeaketak" aukeraren bidez aurkeztuko dira egiaztagiriak (elektronikoki sinatutako eta pdf formatuan eskaneatutako kopia).
Deialdia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunaren bost hilabeteren buruan