Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. euskadi.net

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Nire izapideak
  • Zuzenean - Herritarrari arreta
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

Deialdia 2012-Profesionalak Espezializatzeko Bekak

LABURPENA
Titulua:
Deialdia 2012-Profesionalak Espezializatzeko Bekak
Xedea:

Ebazpen honen xedea Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko 2012ko ekitaldirako sei bekaren deialdia egitea da. Bekok garatzeko aldia hamabi hilabetekoa da eta, esleitu ondoren, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak zehaztuko du noiz hasiko den aldi hori.

Diru kopurua:

Beken diru-zuzkidura honako hau izango da:

a) 18.000 euro Euskal Autonomia Erkidegoan garatu behar diren sei beketako bakoitzarentzat (108.000 euro guztira).

b) Halaber, ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuko 3. artikuluko d) letran jasotako prestakuntza egiteko aurreikusitako guztizko gastua 10.000 (hamar mila) eurokoa izango da bekadun guztientzat

Araudia:
  • 138/1997 Dekretua, ekainaren 17ko (EHAA Zk. 125/1997)

    138/1997 Dekretua, ekinaren 17koa.Garapen Lankidetzaren arloan proesionalak espezializatzeko bekak arautzen dituena.

  • Ebazpena,2012ko uztailaren 17koa (EHAA Zk. 140/2012)

    EBAZPENA, 2012ko uztailaren 17koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, 2012rako Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko sei beketarako deialdia egiten duena

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Deialdia egiten duen organoa:
Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia
Erakunde erabakigarria:
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Egitura atal ebazlea:
Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia
Bertan emandako arreta:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia

Nafarroa, 2

01007 Vitoria-Gasteiz

Tel: 945018087 Fax: 945017808

e-mail: agencia@elankidetza.es

Ordutegia : Astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00etara 

Herritarren arretako bulegoak:

Bilbo:

Gran Vía, 85

48011 Bilbo, (Bizkaia)

Donostia:

Andía, 13

20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)

Vitoria-Gasteiz (erdialdea):

Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua

01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia

Nafarroa, 2

01007 Vitoria-Gasteiz

Tel: 945018087 Fax: 945017808

e-mail: agencia@elankidetza.es

Ordutegia : Astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00etara

Herritarren arretako bulegoak

Bilbo:

Gran Vía, 85

48011 Bilbo, (Bizkaia)

Donostia:

Andía, 13

20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)

Vitoria-Gasteiz (erdialdea):

Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua

01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia

Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Itzuli

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia

Nafarroa, 2

01007 Vitoria-Gasteiz

Tel: 945018087 Fax: 945017808

e-mail: agencia@elankidetza.es

Ordutegia : Astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00etara

Herritarren arretako bulegoak

Bilbo:

Gran Vía, 85

48011 Bilbo, (Bizkaia)

Donostia:

Andía, 13

20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)

Vitoria-Gasteiz (erdialdea):

Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua

01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia

Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Espezializatzeko eta prestakuntzatzeko bekak

Ebazpen honen xedea Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko 2012ko ekitaldirako sei bekaren deialdia egitea da. Bekok garatzeko aldia hamabi hilabetekoa da eta, esleitu ondoren, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak zehaztuko du noiz hasiko den aldi hori.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Betetzen duten eskatzaile haiek guztiak baldintzak Ebazpenaren eranskinean eskatuta.

Ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuko 6.1 artikuluaren arabera eta Eusko Jaurlaritzaren 1998ko maiatzaren 19ko Akordioak ezarritakoa jarraituz, Beka eskatzaileek ondorengo baldintza hauek bete beharko dituzte:

1.- Administrazio-egoitza Euskal Autonomi Elkartean edukitzea bekak deitzen diren 2012ko urtarrilaren 1a baino lehen.

2.- Lizentziatua izatea. Lehentasuna izango dute Zuzenbide, Ekonomia, Kazetaritza eta Soziologia arlokoek.

3.- Lehendik beka hauek edo Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako mota berdina edo antzeko bekarik lortu ez izana.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

18.000 euro Euskal Autonomia Erkidegoan garatu behar diren sei beketako bakoitzarentzat

Muga:

Honelako aurrekontu-banaketa izango du kredituak:

a) 30.000 euro 2012ko ekitaldiaren kontura, ordainketa-kreditu gisa, eta

b) 88.000 euro 2013ko ekitaldiaren kontura, konpromiso-kreditu gisa.

Ordainketa modua:

Beka esleitu ondoren eta aldez aurretik bekadunak onartu eta lanean hasi ostean egingo da lehenengo ordainketa, eta bekaren zenbatekoaren % 25 izango da. Bigarren ordainketa bekaren zenbatekoaren % 40 izango da, eta beka baliatzen hasten denetik lau hilabete igaro ondoren egingo da, aldez aurretik bekadunak bere jardueren garapenari buruzko aldizkako txostena aurkeztu badu. Hirugarren ordainketa bekaren zenbatekoaren % 25 izango da, eta bigarren ordainketatik sei hilabete igaro ondoren egingo da, bekadunak dagokion aldizkako txostena aurkeztu badu. Laugarren eta azken ordainketa bekaren zenbatekoaren % 10 izango da eta ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuaren 3. artikuluko a) idatz-zatiak aipatzen duen azterlan edo ikerketa lana aurkeztu eta onartu ondoren egingo da.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera
Eskaera:
Eskabide-Eredua 2012
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Beka Eskaera (Eskaera)

Eskabide-Eredua 2012

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskaera on-line

Dokumentazio-eskaera ekarpenerako instrukzioak kanal elektronikoa (pdf, 940 Kb)

Oharra: Bai jarraibideen eskuliburuan, bai on-line eskaera egiteko agertzen diren pantailetan, “GKE”ari buruz eskatzen diren datu guztiak, kasu honetan, eskatzailearen datutzat hartuko dira, hau da, aplikazioan sartu ahal izateko, lehenik alta hartu beharko du pasahitz eta erabiltzaile batekin, GKE batek egingo lukeen moduan, eta hori egindakoan, urratsez urrats aurrera egin.



Elektronikoa
Aplikazioak:


Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Berraztertzeko Errekurtsoa
Berraztertzeko Errekurtsoa:
Errekurtsoa aurkeztuko da errekurritutako egintza eman duen organo berberean. Administrazio bidea amaitzen duten egintzen aurka jarriko da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Berraztertzeko Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/07/19 - 2012/08/20
Ebazteko epea:

Ebazpen honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Lehendakaritzako idazkari nagusiari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Compromiso con las personas