a) Lankidetzarako ikerketak:
1.- Lankidetza-akordioak egiteko aukera eta bideragarritasunari buruzko azterlanak lantzea, honako hauei buruz: produktu berriak elkarrekin lantzea, produktuak egiteko materialak erosteko eta produktuak merkaturatzeko lankidetzarako bideak ezartzea, saldu osteko zerbitzuak bateratzea, teknologia elkarrekin erostea, finantzatzeko mekanismo bateratuak erabiltzea, eta zerbitzuak modu bateratuan kontratatzea.
2.- Gizarte Ekonomiako enpresen ordezkagarri diren enpresen artean enpresa bazkidetuentzako jarduera esparru berriak lortzeko asmoz egindakoak, nazioarteko lankidetzakoak barne.
b) Akordioak egin eta gauzatzeko eta enpresen arteko lankidetzarako egiturak sortzeko beharrezko gastuak, bi kasu hauetako edozeinetan:
1.- Artikulu honetako a) idatz-zatian jasotako gaiei buruzkoak.
2.- Eratuta dauden lankidetza-entitateek egindakoak, atzerrikoekin egiten direnak barne, beti ere entitate berriaren helbide soziala Euskal Autonomia Erkidegoan egotekotan.
c) Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak atzerriko toki-gobernuekin eta beste kooperatiben edo lan sozietateen mugimenduekin sinatutako akordioen ondorioz, Euskadiko kooperatiben eta lan-sozietateen ordezkaritza-entitateek emandako laguntza tekniko eta prestakuntzagatiko gastuak, beste kooperatiben edo lan sozietateen mugimenduekin egindako hitzarmenak garatzeko.
d) Gizarte Ekonomiako entitateak barne hartzen dituen bategitea, zurgapenaren ondoriozko bategitea barne, bat egiten duten entitateen xedea betetzeko formularik egokiena denean, eta beti ere emaitzazko enpresa Gizarte Ekonomiako entitatea baldin bada; edo, halakoa ez izanda ere, Gizarte Ekonomiako enpresa parte-hartzaileak dituenean (horiek gehiengoa osatzen dutelarik), eta beti ere behar bezala egiaztatzen bada zein arrazoirengatik ez den Gizarte Ekonomiako entitatea.
e) Jadanik eratuta dauden gizarte ekonomiako enpresa-lankidetzako egituretan gizarte ekonomiako sozietate bat sartzea.
f) c) idatz-zatian adierazitako mugimenduek eragindako gastuak nazioarteko gizarte-ekonomiako erakunde adieragarrietan parte hartzeagatik.
g) Laguntza teknikorako eta beharrezko prestakuntzarako gastuak nazioartean gizarte-ekonomiako enpresa taldeak sortzea helburu duten proiektuak egiteari dagokienez.
134.000 €
Diru-laguntzen eskabideak eskabide-orri normalizatuan egin beharko dira eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren ordezkaritzetan lor daiteke. Eskatzaileak bazkide legez sartzen den sozietatearen egoitza edo lantokia dagoen lurralde historikoan Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak duen ordezkaritzan aurkeztu behar dira eskabideak, nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz.
Arabako Sailaren Lurralde Ordezkaritza:
Samaniego 2-2º
Telefonoa: 945 017036 - Faxa: 945 017031
Gipuzkoako Sailaren Lurralde Ordezkaritza:
Vitoria-Gasteiz 3-3º
Telefonoa: 943 023205- Faxa: 943 023201
Bizkaiako Sailaren Lurralde Ordezkaritza:
Gran Vía 85
Telefonoa: 94 40 31222- Faxa: 94 40 31212
Joseba Linaza - Ander Rahm
Telefonoa: 945-019416
E-mail: j-linaza@ej-gv.es - a-rahm@ej-gv.es
a) Lankidetzarako ikerketak:
1.- Lankidetza-akordioak egiteko aukera eta bideragarritasunari buruzko azterlanak lantzea, honako hauei buruz: produktu berriak elkarrekin lantzea, produktuak egiteko materialak erosteko eta produktuak merkaturatzeko lankidetzarako bideak ezartzea, saldu osteko zerbitzuak bateratzea, teknologia elkarrekin erostea, finantzatzeko mekanismo bateratuak erabiltzea, eta zerbitzuak modu bateratuan kontratatzea.
2.- Gizarte Ekonomiako enpresen ordezkagarri diren enpresen artean enpresa bazkidetuentzako jarduera esparru berriak lortzeko asmoz egindakoak, nazioarteko lankidetzakoak barne.
b) Akordioak egin eta gauzatzeko eta enpresen arteko lankidetzarako egiturak sortzeko beharrezko gastuak, bi kasu hauetako edozeinetan:
1.- Artikulu honetako a) idatz-zatian jasotako gaiei buruzkoak.
2.- Eratuta dauden lankidetza-entitateek egindakoak, atzerrikoekin egiten direnak barne, beti ere entitate berriaren helbide soziala Euskal Autonomia Erkidegoan egotekotan.
c) Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak atzerriko toki-gobernuekin eta beste kooperatiben edo lan sozietateen mugimenduekin sinatutako akordioen ondorioz, Euskadiko kooperatiben eta lan-sozietateen ordezkaritza-entitateek emandako laguntza tekniko eta prestakuntzagatiko gastuak, beste kooperatiben edo lan sozietateen mugimenduekin egindako hitzarmenak garatzeko.
d) Gizarte Ekonomiako entitateak barne hartzen dituen bategitea, zurgapenaren ondoriozko bategitea barne, bat egiten duten entitateen xedea betetzeko formularik egokiena denean, eta beti ere emaitzazko enpresa Gizarte Ekonomiako entitatea baldin bada; edo, halakoa ez izanda ere, Gizarte Ekonomiako enpresa parte-hartzaileak dituenean (horiek gehiengoa osatzen dutelarik), eta beti ere behar bezala egiaztatzen bada zein arrazoirengatik ez den Gizarte Ekonomiako entitatea.
e) Jadanik eratuta dauden gizarte ekonomiako enpresa-lankidetzako egituretan gizarte ekonomiako sozietate bat sartzea.
f) c) idatz-zatian adierazitako mugimenduek eragindako gastuak nazioarteko gizarte-ekonomiako erakunde adieragarrietan parte hartzeagatik.
g) Laguntza teknikorako eta beharrezko prestakuntzarako gastuak nazioartean gizarte-ekonomiako enpresa taldeak sortzea helburu duten proiektuak egiteari dagokienez.
a) atalako a), b), d) eta g) idatz-zatietan aurreikusten diren jarduerak burutzeko, jadanik eratuta dauden Kooperatibak, lan-sozietateak, elkarte-erakundeak eta Gizarte Ekonomiako enpresa-lankidetzarako egiturak.
Azterlana Aholkularitza-Entitate batekin lankidetzan egiten baldin bada, entitate horrek ezarritako betebeharrak bete beharko ditu.
b) atalako e) idatz-zatian aurreikusten diren jarduerak burutzeko, eskabidea aurkeztu aurretik dagokien erregistroan inskribatuta dauden Gizarte Ekonomiako enpresa-lankidetzarako egiturak.
c) 2. artikuluaren c) eta f) idatz-zatietan aurreikusitako jarduerak egiteko, Euskadiko Kooperatiba Elkarteen eta Lan Sozietateen ordezkaritza-erkunde gorenak.
1.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak kanpoko kostu garbien %50 emango du 2. artikuluko a), e), f) eta g artikuluen kasuan; kanpoko kostu garbien %50era arte 2. artikuluko b) idatz-zatiaren kasuan; gehienez kostuen %75 2. artikuluko d) idatz-zatiaren kasuan; eta kostuen %100 2. artikuluko c) idatz-zatiaren kasurako, honako muga hauekin:
a) 2.a artikuluko gastuak: gehienez hamabi mila (12.000) euro, oro har, artikulu horretan 1. idatz-zatian aurreikusitako kasuetarako, eta gehienez hogeita lau mila euro (24.000 euro), artikulu bereko 2. idatz-zatian aurreikusitako kasuetarako.
b) 2.b, c) eta d) artikuluko gastuak: gehienez hogeita hamar mila (30.000) euro.
c) 2.e artikuluko gastuak: gehienez sei mila (6.000) euro.
d) 2.f eta 2.g artikuluko gastuak: gehienez hamabi mila (12.000) euro.
2.– Onuradun bakoitzak agindu honen arabera lor ditzakeen diru-laguntzen muga orokorra hogeita hamar mila (30.000) euro izango da, 3.1b artikuluko erakundeentzat izan ezik, eta gainera, badago 2. artikuluko b) idatz-zatian aurreikusten den kasurako muga bat, Euskal Autonomia Erkidegoan helbide soziala dutenei egotzi dakizkiekeen lankidetza berrien egitura-kostuen %50ak ezartzen duen kopuruaren muga, hain zuzen ere.
3.– Gizarte-ekonomiakoak ez diren enpresei egozten zaizkien proiektuen kostuei ez zaie inolako diru-laguntzarik emango.
1.– 2. artikuluko a), b) c) d), f), eta g) idatz-zatietan aurreikusitako gastuei dagokienez, eskatzaileak honakoak aurkeztuko ditu:
a) Izenpetutako eskaera, honako hau adierazten duena:
– Ekintza mota azterlana, akordioen formalizazioa, enpresa-lankidetzarako egiturak sortzea eta bategitea.
– Parte hartzen duten enpresak, horietako bakoitzaren bazkide kopurua eta forma juridikoa adieraziz.
– Kalkulatutako aurrekontua.
– Erakunde bakoitzak kostuetan duen partaidetza-ehunekoa
b) Proiektua edo, hala dagokionean, lankidetza-jarduera azaltzen duen memoria, bertan aldiak, iraupena, metodologia eta, bategitearen kasuan, bat egindako erakundeen xedea betetzeko lankidetza-formula horren egokitzapen onena adieraziz.
c) Aholkularitza-enpresa baten partaidetzaren kasuan:
– Erakundearen datuak.
– Azterlana gauzatzerakoan lankidetzan jarduteko akordioa.
– Zinpeko deklarazioa, agindu honetako 4. artikuluan ezarritako betebeharrak betetzen direla adierazten duena.
2.– 2. artikuluko e) idatz-zatian aurreikusitako gastuei dagokienez, eskatzaileak eskaera-orri normalizatua aurkeztuko du, sinatuko eskaera barnean hartuko duena, honako hauek adierazita:
– Enpresaren datuak.
– Gizarte-ekonomiako egiturara sartu izanaren egiaztapena.
– Kalkulatutako aurrekontua.
3.– Aurreko puntuetan ezarritako agiriez gain, eskatzaile guztiek, kasu guztietan, honako agiri hauek gaineratu beharko dituzte:
a) Hirugarrenaren datuen alta, behar bezala beteta.
b) Enpresa partaideen IFKaren kopia.
c) Erakunde partaideek zerga-obligazioak beteta dauzkatela erakusteko, dagokion Foru Ogasunaren egiaztagiri gaurkotua aurkeztu behar da.
Egiaztagiriaren ordez, idazki bat aurkez daiteke, behar bezala zigilaturik, egiaztagiria eskatu izana frogatzeko, baina idazki horrek eskaera aurkezteko baino ez du balioko. Zor bat atzeratzea lortzen duen erakundeak ordainketak eguneratuta dauzkala joko da, baina agirien bidez egiaztatu beharko du hori guztia.
d) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren edo dagokion erakundearen egiaztagiri gaurkotua, proiektuan parte hartzen duten erakunde guztiek erakunde horiekiko obligazioak beteta dituztela erakusteko.
e) Erakunde eskatzaileak zinpeko deklarazio bat egin behar du, bertan argitzeko proiektu berarentzat beste laguntzarik eskatu duen —administrazio publiko honetatik, edo beste erakunde publikoetatik— eta zein egoeratan dagoen (eskatuta, emanda edo izapidean).
f) Erakunde eskatzaileak zinpeko deklarazio bat egin behar du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek emandako eta izaera bereko diren laguntza eta diru-laguntza publikoak itzultzeko prozedurei nahiz prozedura zehatzaileei buruz, prozedura horiek oraindik izapidealdian badaude, behintzat.
g) Erakundearen legezko ordezkariaren zinpeko aitorpena, erakundea zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ez dagoela biltzen duena.
h) Lan-segurtasun eta –osasunaren arloko arauek ezarritako baldintzak betetzen dituela erakusten duen agiria, urtarrilaren 17ko 39/1997 Dekretuan, prebentzio-zerbitzuen arautegia onartzen duenean, ezarritakoaren arabera.
i) Partaide guztien IFZaren kopia.
2011/06/24 – 2011/07/29