Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. euskadi.net

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Nire izapideak
  • Zuzenean - Herritarrari arreta
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

Musika jarduera profesionaletarako diru-laguntzak

LABURPENA
Titulua:
Musika jarduera profesionaletarako diru-laguntzak
Xedea:

1.- Agindu honen bitartez, 2012an musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak nola emango diren arautuko da.

2.– Deialdi honetan laguntza modalitate hauek kontenplatzen dira:

- I.kap.: Musika partituren edizio inprimatuak.

- II. kap.: Banakako musika-proiektuak.

- III. kap.: Musika-ekimen enpresarialak.

- IV. kap.: Musika programazioa.

3.- Modalitate honen bitartez, musika-ekoizpen profesionala sustatuko da. Aurkezten diren proiektuak, osoak edo partzialak, 2012ko urtarrilaren 1etik 2013ko abenduaren 31ra garatu behar dira eta data bi horien artean lagundutako obra edo jardueraren aurkezpen publikoren bat egitea aurreikusi behar dute. Musika programaziaoren modalitateari dagokion epea 26.1 artikuluan zehaztu da.

Diru kopurua:

Laguntza hauen gehienezko zenbateko orokorra 449.000 eurokoa izango da eta aipatutako modalitateen artean honela banatuko da: a) Partituren edizioa: 32.000; c) Banakako musika-proiektuak: 92.000; d) Zabalkunde enpresa proiektuak:180.000; Musika programazioa: 145.000.

Deialdiaren araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Deialdia egiten duen organoa:
Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Kultura
Egitura atal ebazlea:
Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak

Musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak

1.- Agindu honen bitartez, 2012an musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak nola emango diren arautuko da.

2.– Deialdi honetan laguntza modalitate hauek kontenplatzen dira:

- I.kap.: Musika partituren edizio inprimatuak.

- II. kap.: Banakako musika-proiektuak.

- III. kap.: Musika-ekimen enpresarialak.

- IV. kap.: Musika programazioa.

3.- Modalitate honen bitartez, musika-ekoizpen profesionala sustatuko da. Aurkezten diren proiektuak, osoak edo partzialak, 2012ko urtarrilaren 1etik 2013ko abenduaren 31ra garatu behar dira eta data bi horien artean lagundutako obra edo jardueraren aurkezpen publikoren bat egitea aurreikusi behar dute. Musika programaziaoren modalitateari dagokion epea 26.1 artikuluan zehaztu da.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Modalitate bakoitzerako finkaturiko bestelako baldintzak gorabehera, agindu honetan arautzen diren dirulaguntzen onuragarriek eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Helbidea edo sozietate-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duen pertsona fisiko edo juridiko-pribatua izatea edo, bestela, aurkezten den proiektuaren helburua Euskal Herriko artistak edo musikarien lanak ekoiztea edo zabaltzea izatea.

Betebehar honi dagokionez, ez dira kontuan hartuko ‘Ondasunen erkidegoa’ formapean aurkeztutako eskaerak.

b)- Jarduera ekonomikoen zergako dagokion epigrafean altan egotea eta, pertsona juridikoen kasuan, sozietatearen xedeak zerikusia izatea musika-jardueren garapenarekin.

c) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzako kuotak egunean izatea.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo bere erakunde autonomiadunek entitate onuradunari ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman badizkiote eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, diru laguntzaren esleipena eta ordainketa egoera hori konpondu arte baldintzatua egongo da.

3.- Ezin dute deialdi honetan parte hartu diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin zigor administratibo edo penalik duten pertsona eskatzaileek, ezta horretarako gaitasuna kentzen duen legezko debekurik dutenek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legezko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenak barne.

4.-Halaber, deialdi honetan ezingo dute parte hartu 2012an Eusko Jaurlartizaren dirulaguntza izendunak jaso dituzten entitateek.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

1.– Laguntza hauen gehienezko zenbateko orokorra 449.000 eurokoa izango da eta aipatutako modalitateen artean honela banatuko da: a) Partituren edizioa: 32.000; c) Banakako musika-proiektuak: 92.000; d) Zabalkunde enpresa proiektuak:180.000; Musika programazioa: 145.000.

2.- Modalitate baterako ezarritako diru-kopurua agortzen ez bada (eskabiderik ez egoteagatik, eskakizunak ez betetzeagatik edota 9 eta 10 artikuluetan aipatzen diren balorazio eta banaketa ekonomikorako irizpideak ezarpenagatik), gainontzeko kopurua beste modalitate batera eramango da; dena den, hasierako kopuruaren arteko desoreka handien duen modaliteak lehentasuna izango du.

Muga:

Herri administrazio desberdinetatik jasotako diru-laguntza guztiek ezingo dute gainditu diruz lagundutako jardueraren kostuaren %70.

Ordainketa modua:

Lehiaketa modalitateetan, diru-laguntzak banatzeko erabiliko den prozedura ondorengoa izango da:

1.– Behin proiektuak modalitate bakoitzean finkaturiko irizpideen arabera baloratu ondoren, puntuen %50 lortzen ez dutenak automatikoki baztertu egingo dira.

2.- Lehiaketa-modalitateetan, eta bakoitzean aurreikusitako salbuespenak eta irizpideak kontuan hartuta, diru-laguntzen zenbatekoa zehazteko, proportzionaltasun-irizpidea erabiliko da. Hortaz, fondo erabilgarria proiektu bakoitzak lortutako puntuazioaren eta aurrekontuaren bolumenaren arabera banatuko da.

3.- Bukaerako laguntzak ez du inoiz eskatutako kopurua gaindituko eta 4.3. artikuluan eta modalitate bakoitzean finkaturiko gehienezko kopuru-mugak errespetatuko ditu.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera
Eskaera:
Diru-laguntza eskaera
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskaera (Eskaera)

Diru-laguntza eskaera

Diru-laguntza eskaera (Eskaera)

Diru-laguntza eskaera

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Berraztertzeko Errekurtsoa
Berraztertzeko Errekurtsoa:
Errekurtsoa aurkeztuko da errekurritutako egintza eman duen organo berberean. Administrazio bidea amaitzen duten egintzen aurka jarriko da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Berraztertzeko Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/05/17 - 2012/06/16
Ebazteko epea:

1.- Deialdi honetako diru-laguntzak esleitzeko ebazpena Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak emango du, Balorazio Batzordearen proposamena ikusita, eta sei hilabeteko epean interesatu guztiei jakinaraziko zaie, agindu hau indarrean jartzen denetik. Gainera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen horren erreferentzia bat argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

2.- Ebazteko epea amaituta, interesatuari inolako jakinarazpenik egin ez bazaio, eskabidea errefusatutzat joko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako ondorioetarako.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Kultura Sustatzeko Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Kultura Sustatzeko Zuzendaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Ebazpen data:
27/11/2012
Erlazionatutako ebazpenak:
Iraunaldiaren amaierako data:
25/06/2013
Compromiso con las personas