Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. euskadi.eus

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Nire izapideak
  • Zuzenean - Herritarrari arreta
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

Antzerki-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak. Produkzioetarako laguntzak (2012).

LABURPENA
Titulua:
Antzerki-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak. Produkzioetarako laguntzak (2012).
Xedea:

Agindu horren bitartez, 2012ko urtealdian burutuko edo hasiko diren antzerki-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak emateko araubidea ezarriko da.

Laguntza hauek deialdiaren onuradunak diren pertsonek edo entitateek Euskal Autonomia Erkidegoan 2012ko ekitaldian zehar garatuko edo hasiko dituzten eta 2012ko urtarrilaren 1etik 2013ko abenduaren 31ra bitartean estreinatuko dituzten produkzioetara bideraturik daude.

Diru kopurua:

180.000 euro.

Deialdiaren araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Deialdia egiten duen organoa:
Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Kultura
Egitura atal ebazlea:
Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Zuzenean - Atención Ciudadana
  • Bilbao:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbao, (Bizkaia)
  • Donostia- San Sebastián:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (centro ciudad):
    Ramiro Maeztu, 10 bajo
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Álava)
Horario de atención al público
De lunes a viernes de 8:00 a 20:00 horas.

Otros Lugares de Presentación de solicitudes:
En cualquiera de las formas previstas en el artículo 38.4 de la ley 30/92 de 26 de noviembre de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común
Itzuli Zuzenean - Atención Ciudadana
  • Bilbao:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbao, (Bizkaia)
  • Donostia- San Sebastián:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (centro ciudad):
    Ramiro Maeztu, 10 bajo
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Álava)
Horario de atención al público
De lunes a viernes de 8:00 a 20:00 horas.

Otros Lugares de Presentación de solicitudes:
En cualquiera de las formas previstas en el artículo 38.4 de la ley 30/92 de 26 de noviembre de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común
Antzerki-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak. Produkzioetarako laguntzak (2012).

Laguntza hauek deialdiaren onuradunak diren pertsonek edo entitateek Euskal Autonomia Erkidegoan 2012ko ekitaldian zehar garatuko edo hasiko dituzten eta 2012ko urtarrilaren 1etik 2013ko abenduaren 31ra bitartean estreinatuko dituzten produkzioetara bideraturik daude.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak izatea eta Europar Batasuneko estatu kide batean ezarrita egotea; behin diru-laguntza emanez gero establezimendu egonkor bat izatea Euskal Autonomia Erkidegoan.

Kultura-elkarte edo fundazioaren izaera juridikoa duten eskatzaileek ezingo dituzte jaso diru-laguntza hauek.

  • Europar Batasuneko estatu kide batean ezarrita egotea
  • Behin diru-laguntza emanez gero establezimendu egonkor bat izatea Euskal Autonomia Erkidegoan.
  • Alta hartuta ematea jarduera ekonomikoen zergako antzerki-jardueretarako epigrafean.
  • Pertsona juridikoen kasuan, estatutuetan haien helburu edo xede sozial gisa antzerki-jarduerak garatzea izatea.
  • Beharrezkoa da zerga-betebeharrak egunean izatea, baita Gizarte Segurantzakoak ere.
    Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, behar hainbat aldiz, diru-laguntza eskatu duten pertsonek Gizarte Segurantzarekiko baldintzak betetzen dituztela, eta horretarako ez du pertsona horien oniritzia beharko, halaxe xedatzen du-eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak.

Pertsona onuradunei laguntzak ematea eta, hala dagokionean, horien ordainketa, baldintzaturik geratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan dirua itzultzeko edo zehapenen bat ezartzeko espedientea hasi baldin bada eta oraindik izapideak amaitu gabe baldin badaude, prozedura hori burutu arte. Gorabehera horren berri eman beharko da Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute diru-laguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

180.000 euro.

Muga:
  • Produkzioetarako diru-laguntzak aurkeztutako proiektu edo jarduera bakoitzaren onartutako aurrekontu garbiaren (zergak kenduta) % 49ra irits daitezke, gehienez. 23. artikuluan erregulatzen diren diru-sariak jasoko dituzten produkzio elebidun edo euskara hutsezkoen kasuan, muga hori % 55 izango da.
  • Laguntza koprodukzio baterako eskatzen bada, eskatzaileak gutxienez ekoizpenaren % 33ko parte-hartzea izan beharko du. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak ez du inoiz gaindituko produktore eskatzailearen parte-hartzearen % 49.
  • Proiektu bakoitzari emandako diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa laurogei mila (80.000) eurokoa izango da.

Euskarazko produkzioetarako laguntzak.

  • Diru-laguntza merezi duten proiektuak hautatu ondoren, modalitate honetara bideratutako guztizko kopurutik hogeita hamar mila (30.000) euro banatuko dira, euskarazko bertsioa duten produkzioetarako pizgarri gisa.
  • Nahitaezko baldintza izango da ikuskizuna haurrentzat ez izatea. Gainera, kontzeptu honengatik, proiektu bakoitzari gehienez sei mila (6.000) euro emango zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoan lana lehenengo euskaraz estreinatzen bada, eta hiru mila (3.000) euro gaztelaniaz estreinatzen bada. Bigarren kasu horretan, bertsio bien estreinaldien artean ezin dira sei hilabete baino gehiago igaro, eta 2013ko abenduaren 31 baino lehen egin beharko da.
  • Edozein modutan, onuradun bakoitzari dagokion zenbatekoa kalkulatzeko orduan, bermatu egingo da horien proportzioa bat datorrela aurreko paragrafoan ezarritako mugen artean dagoenarekin, betiere hor ezarritako zenbatekoak gainditzen ez badira.
Ordainketa modua:
  • Diru-laguntzaren % 56 diruz lagundutako jarduerari dagozkion lanak hastean. Onuradunak aldez aurretik jakinarazi beharko du, berariaz, noiz hasiko diren aipatutako lanok.
  • Diru-laguntzaren beste % 34, lehenengo ordainketan emandako diruari dagozkion gastuak (% 56) justifikatu ondoren eta, betiere, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera.
  • Diru-laguntzaren gainerako % 10a, diru-laguntza osoa hurrengo artikuluan zehaztutako eran justifikatu ondoren.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabidea
Eskabidea:
Eskabidea. Produkzioetarako laguntzak
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabidea egiteko formularioa (Eskaera)

Eskabidea egiteko formularioa sinatuta.

I Eranskina: Bestelako diru - laguntzei buruzko adierazpena (Laguntza emateko dokumentua)

Proiektu berarentzat eskatu eta lortu diren beste laguntzen gaineko adierazpena eta zenbatekoa. Bakar bakarrik beteko da proiekturako laguntzaren bat eskatu edota jaso bada.

II Eranskina: Produkzioak (Laguntza emateko dokumentua)

Honako informazio hau biltzen du: produkzioak, emanaldiak, enpresa-datuak, fitxa artistikoa, aurrekontua, katxeta eta ustiaketa plana.
Dokumentu hau formatu elektronikoan ere aurkeztu beharko da.

III Eranskina: Defendatzeko eskabidea (Laguntza emateko dokumentua)

Aurkezten den jardueraren deskribapen laburra eta laguntza eskatzen deneko modulua.

Hirugarrenaren Alta (Laguntza emateko dokumentua)

Bakar bakarrik beteko da laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundea erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bere bankuko datuak aldatu nahi baditu.

Dokumentazioa:
  • Eskatzailea pertsona fisikoa bada:
    • Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo antzeko agiriren bat.
      Agiriok aurkeztea ez da beharrezkoa izango pertsona eskatzaileak eskabidea egiteko formularioan Administrazioari nortasun-datuak egiaztatzeko, baieztatzeko edo ziurtatzeko espresuki baimena ematen badio.
  • Eskatzailea pertsona juridikoa bada:
    • Sortze-eskritura, estatutuak eta dagozkion erregistro publikoetan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.
      Agiriok aurkeztea ez da beharrezkoa izango entitatea dagokion Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroan inskribatuta badago. Eskabidea egiteko formularioan honako hau zehaztuko da:
      "Entitate eskatzailea Euskal Autonomia Erkidegoko kooperatiben erregistroan legez sortu eta inskribatuta dagoela:
      ____________________________________________________ datan
      "
    • Legezko ordezkariaren nortasun-agiri nazionalaren kopia, ahalordetze agiria edo dagokion organoak egindako egiaztagiria.
      Ez da beharrezkoa izango nortasun-agiri nazionalaren kopia aurkeztea, ordezkariak eskabidea egiteko formularioan Administrazioari aukeran dauden baliabideen bidez nortasun-datuak egiaztatzeko, baieztatzeko edo ziurtatzeko baimena ematen badio.
    • Identifikazio fiskalaren zenbakia txartela.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan antzerki-jarduerei dagokien epigrafean alta emanda egotearen

    Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan antzerki-jarduerei dagokien epigrafean alta emanda egotearen eta, bere kasuan, zerga horren azkenengo ordainagiriaren kopia.
    Pertsonak Administrazioari baimena ematen badio jarduera ekonomikoen zergari dagokion epigrafeko datuak egiaztatzeko, orduan ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea.

  • Egin nahi den unitate-produkzioaren edota antzerki jardueraren garapenari buruzko azalpena.

    Antzezlanaren izenburua eta testuez gain, proposamen eszenografikoa, tratamendu dramaturgikoa, eta egile, zuzendari, produktore exekutibo, eszenografo, argiztatzaile eta antzezle guztien identifikazioa eta curriculuma aurkeztu beharko dira. Dokumentazio hau formatu digitalean aurkeztu beharko da.
    Dokumentu hau formatu elektronikoan ere aurkeztu beharko da.

  • Egile-eskubideen jabe izatea kreditatzen duen agiria
  • Ekoizpenkidetza-kontratuak, hala behar izanez gero.
  • Eskaera baloratzeko aurkeztu nahi diren agiri gehigarriak.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskabide-tramitea:

Formularioak
Ondoren zehazten diren dokumentuak jaitsi, bete eta gorde egin behar dituzu eskabide elektronikoa egin aurretik, gero eskabideari erantsi beharko dizkiozu eta:

  • I Eranskina: Bestelako diru- laguntzei buruzko adierazpena
    Proiektu berarentzat eskatu eta lortu diren beste laguntzen gaineko adierazpena eta zenbatekoa. Bakar bakarrik beteko da proiekturako laguntzaren bat eskatu edota jaso bada.
  • II Eranskina: Produkzioak
    Honako informazio hau biltzen du: produkzioak, emanaldiak, enpresa-datuak, fitxa artistikoa, aurrekontua, katxeta eta ustiaketa plana.
  • III Eranskina: Defendatzeko eskabidea
    Aurkeztutako proiektua balorazio batzordearen aurrean defendatzeko eskubidea edukitzeko eskabidea.
  • Hirugarrenaren Alta
    Bakar bakarrik beteko da laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundea erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bere bankuko datuak aldatu nahi baditu.

Dokumentuak
Ondoren zehazten den dokumentazioa landu eta formatu elektronikoan egokitu behar duzu, eskabide elektronikoa bete aurretik, gero eskabideari erantsi beharko diozu eta:

Eskatzailea pertsona juridikoa bada:

Entitatea ordezkariaren pertsona fisikoaren ziurtagiriaren bidez identifikatu bada, ondoren zehazten den dokumentazioa egiaztatu beharko du:

  • Sortze-eskritura, estatutuak eta dagozkion erregistro publikoetan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.
    Agiriok aurkeztea ez da beharrezkoa izango entitatea dagokion Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroan inskribatuta badago. Eskabidea egiteko formularioan honako hau zehaztuko da:
    "Entitate eskatzailea Euskal Autonomia Erkidegoko kooperatiben erregistroan legez sortu eta inskribatuta dagoela:
    ___________________________________________________ datan
    "
  • Legezko ordezkaritzarako ahalmenaren egiaztagiria: ahalordetze agiria edo dagokion organoak egindako egiaztagiria.
  • Identifikazio fiskalaren zenbakia txartela.

Entitatea identifikatu bada “Erakundea” motako ziurtagiriarekin, ez du goian zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko.

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan antzerki-jarduerei dagokien epigrafean alta emanda egotearen
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan antzerki-jarduerei dagokien epigrafean alta emanda egotearen eta, bere kasuan, zerga horren azkenengo ordainagiriaren kopia.
Pertsonak Administrazioari baimena ematen badio jarduera ekonomikoen zergari dagokion epigrafeko datuak egiaztatzeko, orduan ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea.

Egin nahi den unitate-produkzioaren edota antzerki jardueraren garapenari buruzko azalpena. Antzezlanaren izenburua eta testuez gain, proposamen eszenografikoa, tratamendu dramaturgikoa, eta egile, zuzendari, produktore exekutibo, eszenografo, argiztatzaile eta antzezle guztien identifikazioa eta curriculuma aurkeztu beharko dira. Dokumentazio hau formatu digitalean aurkeztu beharko da.

Egile-eskubideen jabe izatea kreditatzen duen agiria

Ekoizpenkidetza-kontratuak, hala behar izanez gero.

Eskaera baloratzeko aurkeztu nahi diren agiri gehigarriak.



Elektronikoa
Aplikazioak:


Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Justifikazioa
Justifikazioa:
--
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Diru-laguntza jasotzen duten pertsona/entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hilabeteko epean eta, betiere, 2013ko abenduaren 31 baino lehen honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:
    • Diru-laguntza eskuratzeko eskabide-orriarekin batera aurkeztutako jardueraren gaineko memoria, ahalik eta zehatzena, non haren exekuzioa, betetze-maila eta ebaluazioa ere jaso behar baitira.
    • Antzezlanak estreinatu direla justifikatzeko, kontratatzaileak egindako egiaztagiria, kontratua bera edo leihatilako orria.
    • IV. eranskina (pdf, 800 kB). Diruz lagundutako jardueraren behin betiko exekuzio-aurrekontua (gastuak eta diru-sarrerak), ahalik eta zehatzena, erantzukizunpeko aitorpen bidez. Diru-sarreren atalean honako datu hauek, besteak beste, zehaztu beharko dira:
      • Entitate onuradunaren behin betiko ekarpena.
      • Beste administrazio edo entitateen ekarpenak, publikoenak eta pribatuenak. Entitate onuradunak Kultura Sailak emandakoaz gain bestelako diru-laguntzarik jaso ezik, hori horrela dela adierazten duen zinpeko aitorpena ere aurkeztu beharko da.
      • Kultura Sailak emandako diru-laguntza.
    • VI. eranskina (pdf, 790). Diruz lagundutako programa edo jardueraren exekuzioa dela-eta ordaindutako nomina guztiak edota sortarazitako gastuen faktura edo ordainagiri guztiak jasotzen dituen zerrenda sailkatua.
      • Balio Erantsiaren Gaineko zergari dagokion zenbateko kengarria ezingo da egindako gastutzat hartu.
      • Antzerki-talde sortu berrien produkzioak gauzatzeko eta produkzioetarako modalitateei egotzitako zeharkako kostuak ez du gaindituko, orotara, diruz lagundutako proiektuaren gastu osoaren % 25. Zeharkako kostuen artean sartzen dira bai onuradunak garatzen dituen jarduerei egotzitako aldagaiak, bai jarduera zehatz bai ezin egotzitakoak izanik ere jarduera burutzeko beharrezko diren egitura-kostuak ere.
      • Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak laginketa-tekniken bidez egiaztatuko ditu diruz lagundutako jardueraren ziurtagiriak, hain zuzen ere egoki irizten dituenak, diruaren kopuru osoak, diru-laguntzen kopuruak zuzenak direla eta diru-laguntzak eurak ondo erabili direla ziurtatzeko.
      • Hala ere, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak artikulu honetako lehenengo paragrafoan ezarritako epearen barruan hala eskatzen badu, pertsona onuradunek konpromisoa hartuko dute aurkeztutako aurrekontu osoa justifikatuko duten egiaztagiriak Zuzendaritzaren eskura uzteko.
    • Katalogo, egitarau, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren hizkuntz bertsio desberdinetako aleak, Kultura Sailaren babesa espresuki adierazita dutelarik.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Nire Kudeaketak

Justifikazioak bide elektronikoaren bidez aurkeztuko daitezke, https://www.euskadi.net/nirekudeaketak gunean.

Diru-laguntza jasotzen duten pertsona/entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hilabeteko epean eta, betiere, 2013ko abenduaren 31 baino lehen honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

  • Diru-laguntza eskuratzeko eskabide-orriarekin batera aurkeztutako jardueraren gaineko memoria, ahalik eta zehatzena, non haren exekuzioa, betetze-maila eta ebaluazioa ere jaso behar baitira.
  • Antzezlanak estreinatu direla justifikatzeko, kontratatzaileak egindako egiaztagiria, kontratua bera edo leihatilako orria.
  • IV. eranskina (pdf, 800 kB). Diruz lagundutako jardueraren behin betiko exekuzio-aurrekontua (gastuak eta diru-sarrerak), ahalik eta zehatzena, erantzukizunpeko aitorpen bidez. Diru-sarreren atalean honako datu hauek, besteak beste, zehaztu beharko dira:
    • Entitate onuradunaren behin betiko ekarpena.
    • Beste administrazio edo entitateen ekarpenak, publikoenak eta pribatuenak. Entitate onuradunak Kultura Sailak emandakoaz gain bestelako diru-laguntzarik jaso ezik, hori horrela dela adierazten duen zinpeko aitorpena ere aurkeztu beharko da.
    • Kultura Sailak emandako diru-laguntza.
  • VI. eranskina (pdf, 790). Diruz lagundutako programa edo jardueraren exekuzioa dela-eta ordaindutako nomina guztiak edota sortarazitako gastuen faktura edo ordainagiri guztiak jasotzen dituen zerrenda sailkatua.
    • Balio Erantsiaren Gaineko zergari dagokion zenbateko kengarria ezingo da egindako gastutzat hartu.
    • Antzerki-talde sortu berrien produkzioak gauzatzeko eta produkzioetarako modalitateei egotzitako zeharkako kostuak ez du gaindituko, orotara, diruz lagundutako proiektuaren gastu osoaren % 25. Zeharkako kostuen artean sartzen dira bai onuradunak garatzen dituen jarduerei egotzitako aldagaiak, bai jarduera zehatz bai ezin egotzitakoak izanik ere jarduera burutzeko beharrezko diren egitura-kostuak ere.
    • Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak laginketa-tekniken bidez egiaztatuko ditu diruz lagundutako jardueraren ziurtagiriak, hain zuzen ere egoki irizten dituenak, diruaren kopuru osoak, diru-laguntzen kopuruak zuzenak direla eta diru-laguntzak eurak ondo erabili direla ziurtatzeko.
    • Hala ere, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak artikulu honetako lehenengo paragrafoan ezarritako epearen barruan hala eskatzen badu, pertsona onuradunek konpromisoa hartuko dute aurkeztutako aurrekontu osoa justifikatuko duten egiaztagiriak Zuzendaritzaren eskura uzteko.
  • Katalogo, egitarau, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren hizkuntz bertsio desberdinetako aleak, Kultura Sailaren babesa espresuki adierazita dutelarik.


Argibide orokorrak
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Gorako Errekurtsoa
Gorako Errekurtsoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organo batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gorako Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/05/09 - 2012/06/08
Aurkezteko epe-muga:

2012/06/08

Ebazteko epea:

Sei hilabete.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Kultura Kontseilaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Kultura Kontseilaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Ebazpen data:
19/09/2012
Erlazionatutako ebazpenak:
Iraunaldiaren amaierako data:
18/05/2013
Compromiso con las personas