
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Ingurumena eta Lurralde Antolamendu
Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritza
Enpresa eta sindikatu arloko irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei norgehiagokako prozeduraren bidez diru-laguntzak ematea; 2008ko urtarrilaren 1etik 2008ko abenduaren 31era bitartean enpresa eta sindikatu eremuan ingurumenaren arloko hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak gara ditzaten, betiere, Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategian jasotakoaren esparruan.
Irabazi-asmorik gabeko erakunde, elkarte eta beste edozein entitate pribatuk, baldin eta legez eratuta badaude eta, Agindu hau argitaratu baino urtebete lehenago, dagozkion erregistroetan izena emanda badaude eta beraien ekintzak enpresa eta sindikatu eremuan garatzen badituzte.
Xede horretara, gehienez, berrehun eta berrogeita hamar mila euro (250.000 euro) zuzenduko dira guztira.
Agindua 2008ko apirilaren 8koa, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuarena, enpresa eta sindikatu arloko irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei diru-laguntzak ematea arautzen duena, ingurumenaren arloko hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak gara ditzaten, betiere, Garapen Jasangarriaren Euskal Ingurumen-Estrategian jasotakoaren esparruan. (EHAA 80. zk.; 2008/04/29)
INGURUMEN HEZKUNTZA ZERBITZUA
Telefonoa:945 019552
Faxa: 945 019540
1. Eskabidea egiteko A inprimakia, behar bezala beteta.
2. Dagokion ogasunaren ziurtagiri eguneratua, zerga-betebeharrak bete dituela adieraziz eta Elkartea erroldatuta dagoen Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren erregimena agertuz.
3. Dagokion lurralde-diruzaintzaren ziurtagiri eguneratua, Gizarte Segurantzako betebeharrak bete dituela adieraziz.
4. Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.
5. Erakundeak izena emanda duelako ziurtagiri eguneratua eta, izaera juridikoaren arabera, dagokion erregistroan jasotako estatutuen kopia.
6. Eskabidea sinatu duenaren ordezkaritzaren ziurtagiria.
7. Erakunde eskatzailearen arduradunak luzatutako ziurtagiria, proiektu bererako eskatutako edo jasotako bestelako diru-laguntzei buruzkoa (A5 inprimakia ).
8. Kideen artean boluntarioak dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuen kasuan, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean izena ematearen ziurtagiria, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren funtzionamendu-araudia onartu eta boluntariotzari buruzko zenbait alderdi arautzen dituen irailaren 1eko 169/2000 Dekretuan horri buruz xedatutakoaren arabera.
9. Erakunde eskatzailearen izaera juridikoa fundazioa bada, Babeslaritzan aurkeztutako azken kontu-ematearen ziurtagiria.
BIODIBERTSITATERAKO ETA INGURUMEN PARTAIDETZARAKO ZUZENDARITZA
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu duenak, ohartemandako bideei jarraituz.
Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako zuzendariak eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko bi teknikarik kide anitzeko organoa osatutako dute aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko. Ingurumen sailburuordeak emango du Ebazpena eta jakinaraziko zaio interesatuari. Gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratuko da, jendaurrean jakinarazteko.
Ingurumen Sailburuordeak
Gehienez ere eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita lau hilabeteko epean.
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
ez dago
Ez dago
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
24/04/2008