Landetxe eta/edo nekazaritza-turismoko establezimenduetan funtsezkoak ez diren aldaketak egin izanaren komunikazioa.
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Turismo Zuzendaritza
Dagokion lurralde-bulegoari “funtsezkoak ez diren aldaketak” jakinarazi behar zaizkio nahitaez, hau da, hasiera batean Administrazioari aitortu zitzaizkion establezimendu-ezaugarri edo azpiegitura-instalazioen aldaketarik EZ dakarten aldaketen berri eman behar zaio. Aldaketak “ez-funtsezkotzat” jotzeko, aldaketek EZ dute azaleran, edukieran edo sailkapenean eragin behar (esaterako, modalitate aldaketak izango lirateke sailkapenean eragiten duten aldaketak, hau da, gelaz gelako ostatutik bere osotasunean lagatako dependentzia bateko [etxea] ostatura edo ostatu mistora [aurreko bien batura] igarotzea, edota titularra aldatzea. Enpresaren izen-aldaketak, aldiz, ez luke sailkapenean eragingo, adibidez.
Komunikazio hori hilabeteko epean eman behar da, aldaketa gertatzen den uneaz geroztik, eta interesdunak beharrezko dokumentuak aurkeztu behar ditu betiere.
Nori Zuzendua
“Funtsezkoak ez diren aldaketak” EGIN DITUZTEN landetxe eta nekazaritza-turismoko establezimendu guztiak (ikus “Helburua”).
Ostalari-hartze soila kanpo geratzen da.
Turismoa kudeatzeko teknikariak lurralde-ordezkaritzetan.
INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMOKO ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 70 55
E-maila: gema-etxenike@ej-gv.es
INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA, ETA TURISMOKO BIZKAIKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Concha Jeneralaren kalea, 23
48010 Bilbao
Tel.: 944 03 14 78
E-maila: a-lakue@ej-gv.es
INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA, ETA TURISMOKO GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastian
Tel.: 943 02 24 21
E-maila: m-etxebeste@ej-gv.es
---
Eskabideak Aurkezteko EpeaUrte osoan zehar.
Baimendutako erakundeak.
Dagokion lurralde-ordezkaritza.
Tramiteen deskripzioaLurralde-ordezkaria.
Hiru hilabete Lurralde Ordezkaritzak dokumentazioaren eskaera egin ondoren (Ikusi “Aurkeztu beharreko dokumentazioa”)
Isilbidearen OndorioakEz dagokio
Ez dagokio
Funtsezkoak EZ diren aldaketak egin izanaren komunikazioa
Funtsezkoak EZ diren aldaketak egin izanaren komunikazioa (landetxe)
Bestelako Agiriak---
---
AbisuaInformazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
23/05/2013