|
Eusko Jaurlaritzaren Administrazioa Eraberritzeko Bulegoak Administrazio eta Gobernu elektronikoari buruzko jardunaldia antolatu du datorren martxoaren 1erako. Bilboko Euskalduna Jauregian izango da eta bertan eGobernua eta eAdministrazioa gaietan adituak diren nazioarteko hizlariak entzuteko aukera izango da.
Horien artean:
Christopher Baum, Gartner elkarteko Ikerketarako presidenteordea.
Joan Doménech, Accentureko eGobernu gaietako arduraduna.
Malte Seidel, BearingPoint-eko BundOnline proiektuaren arduraduna.
Jardunaldiaren agenda (PDF, 50KB)
IZEN-EMATEA:
Izen-ematea gauzatzeko, formularioa betetzeaz gain, 200 €-tako ordainketa (BEZa barne) egin beharko duzu, eta honetaz baliatuko zara:
- jardunaldietako hitzaldietara bertaratzea
- Bilboko Itsas Museorako bisita
- bazkaria Bilboko Itsas Museoan
Ordainketa “Euskal Administrazioetako Ordainketa Pasabidea”ren bidez egingo da, honako bi aukera hauek izanik:
1 – Ordainketa on-line (indarrean 24 orduetan)
Ordainketa-mota honetaz baliatzeko, atxikitako finantza-erakunde baten ordainketa-txartelen bat eduki beharko duzu, edo bere online-zerbitzuetako erabiltzailea izan.
Transakzio guztiak finantza-erakundeek emandako eremu seguruan egingo dira.
2 – Ordainketa off-line (aurrez aurreko ordainketa finantza-erakundeetan)
Ordainketa-mota honetaz baliatzeko, ordainketa-errekerimendua (kitapena) inprimatu beharko duzu, barra-kodea daramalarik, ordainketa-pasabidetik bertatik.
Inprimatutako kitapen hori hartuta, ondoko finantza-erakundeetako edozein bulegotara jo beharko duzu: BBK (Bilbao Bizkaia Kutxa), Caja Vital Kutxa, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Caja Laboral – Euskadiko Kutxa, BBVA (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria), Banco Guipuzcoano eta Santander Central Hispano. Gogoan izan barra-kodea daukaten ordainketa-errekerimendu hauek aipaturiko finantza-erakundeen kutxazain automatikoetan ere ordain ditzakezula, irakurketa optikoko leihoa baldin badaukate.
Ordainketa egin ondoren, izena emateko prozesua amaituko da. Antolakuntzak mezu elektronikoa bidaliko dizu izen-ematea baieztatuz, gehienez 48 ordutan.
OHARRA: izena emateko azken eguna otsailaren 25a zen.
|