|
Azpeitia, Azkoitia, Beasain, Getaria eta Legazpi izan dira proiektu honetan parte hartuko duten lehenak, eta Europa mailan, Euskal Erakundeak liderrak bilakatzen dira administrazio elektronikoari dagokionean.
Txartel berrian, aurrerapen teknologikoak erabiliz, gure erakundeekin edo hirugarrengo pribatuekin on line egin daitezken transakzioen segurtasun neurriak bermatzen dira, eta aldi berean, txartel bakarrean erabilera ezberdinak egiteko aukera jasotzen du.
Eusko Jaurlaritzaren arabera, Euskadin egingo den txartelaren zabalkuntza 2008 urtearen amaieran gauzatu daiteke eta milioi bat lagun inguruk eskuratzearen erronka jarri du.
Gipuzkoako udalek duten zerbitzu telematikoen eskaintza potentziala handia da.
Azpeitia, Azkoitia, Beasain, Getaria eta Legazpi izango dira, Herritarren zerbitzuak dituen osasun txartel elektronikoaren zabalkuntzari hasiera emango dioten Gipuzkoako lehenengo herriak. Tresna telematiko eraginkor eta berri honi esker, modu seguru, eroso eta arinean, euskarri bakar bat erabiliz Administrazio ezberdinek eskaintzen dituzten zerbitzuak erabili ahal izango dira. Baliatu den teknologiari esker, ohiko txartelen zerbitzuak eransten zaizkio, aurrerantzean txartel bakarra erabiliz eta hortaz, sakelako txartel kopurua murriztuz.
Eusko Jaurlaritzak eta IZENPEk (Ziurtagiri eta Sinadura Digitalerako euskal Enpresak) bultzatuta eta Euskadiko udaletxeen laguntzarekin batera garatutako proiektuaren arabera, euskarri bakar bat erabiliz, erakunde ezberdinek eskainitako zerbitzu publikoak erabili daitezke. Kasu honetan, aukeratutakoa, osasun txartela izan da, eta orain arte indarrean izan dena berritu egin beharko da, itxuraz oso antzekoa baina aplikazio teknologikoak dituen batengatik, eta hortaz, bakarra, ezberdina eta erakargarria izango denarengatik.
Honek, Eusko Jaurlaritzaren Saila guztien zerbitzuetara heltzea ahalbidetzen du, besteak beste, Osakidetzako zerbitzuetara (medikuarekin ordu erreserba on line, mediku aldaketa, e.a.) Udaletxearekin tramite digitalak egin, udal liburutegiko liburua mailegua; eta administrazioko beste mailetako tramiteak, errenta aitorpena (Foru Aldundia) edo gida baimenaren puntuen kontsulta egin (estatuko Administrazioa).
Zabalkuntza eta helburua
Aipatutako bost herrien ondoren, aurki eta pixkanaka, Euskadiko gainontzeko herriek jarraituko dute. Honela, Eusko Jaurlaritzaren arabera helburu izango da Euskadiko Osasun Publikoa erabiltzeko eskubidea dutenen %70ak (16 urtetik gorakoek eta 65 urtetik beherakoek) 2008 urtea amaitu baino lehen, txartela berria izatea.
Herri ezberdinetan txartela martxan jartzen den bakoitzean, herri horretako biztanleek etxean txartela berriaren inguruko informazioa jasoko dute, besteak beste, honen aukerak ezagutzeko eta nola eta non eskuratu dezaketen jakiteko.
Basauri, lehenengo urratsa
Euskadin txartelaren zabalkuntza bultzatzeko eta egoki gauzatzeko, ezinbestekoa izan da Basaurin eginiko esperientzia. Txartelaren banaketa eta hedapena Bizkaiko herri honetan, otsailaren 21ean hasi eta maiatzaren 31ean amaitu zen. 100 egunetan, 14.521 herritarrek eskuratu zuten txartel berria, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspen baikorrenak %45ean gaindituz.
Gainera, ia erabiltzaile guztiek behin edota gehiagotan herritarren zerbitzuak dituen Osasun Txartel Elektronikoa erabiliz Administrazioarengana jo dute. Aipatutako epean, ia 15.000 lagun izan dira Euskal Osasun Zerbitzuarekin harremanetan jarri direnak, kirolerako kantxen erreserba on line egin dutenak, polikiroldegian sartu, eta foru aldundiko datuak kontsultatu edo haien errenta aitorpena egin dutenak.
Euskadi digitala
Euskadin lortutako Informazio Gizartearen inguruko emaitzek eta ratioek administrazio elektronikoaren alde egiten den apustua bermatzen dute. Euskadiko gizartearen 14 eta 44 urte bitartekoen %70ak internet erabiltzen du eta %61ak ekipamendu informatikoa du etxean. Datu hauek eta aurretik jasotako ibilbidea kontutan hartzen baditugu, Teknologia, Informazio eta Komunikazio tresnak etorkizun laburrean etxeko tresna baino ez dela izango aurreikus daiteke, eta hortaz, ohiko erabilera arrunta emango zaiola on line zerbitzu ugariagoak eskatuz.
Herritarren Zerbitzuak dituen Osasun Txartel Elektronikoa martxan jartzearekin, zerbitzu telematikoen eskaintza areagotzeko eta bermatzeko bidea egiten ari gara, herritarrak Administrazioarekin harremanetan jar daitezen.
Hortaz, eguneroko bizitza erraztu egiten da, internet bidez orain, eta aurki LTD bidez, bertaratu gabe ere administrazio gestio ugari egin ahal izango baitira, zerbitzu hobeagoak modu arin eta seguruan gauzatuz.
Guzti honengatik, euskal Erakundeak erreferente bilakatzen dira Europa mailan, txartelaren zabalkuntzarekin, Euskadiko erakundeek Administrazio elektronikoaren alde egiten duen apustua baieztatzen da eta apustu honek, pixkanaka internet bidez eskaini beharreko zerbitzu ugariagoak martxan jartzeko konpromisoa dakar.
Doako Eskaera
Osasun txartel berria doan eskura daiteke Osasun Zentroetan edo herritarren harretarako udal gunetan, herri bakoitzaren arabera. Eskaeraren tramitea egiteko beharrezkoa den bakarra, orain arteko Osasun Nortasun Txartela eta NANa aurkeztea izango da.
Dagoeneko, aipatutako bost herrietan, Herritarren zerbitzuak dituen Osasun Txartel Elektronikoa eska daiteke, NAN eta Osasun Nortasun Txartela aurkeztuz gero.
Txartelaren mamia
Euskarri bakar honek ondorengoa darama:
- Ziurtagiri elektroniko edo sinadura digitala. Honekin, erabiltzaileak sinatzen duenean, nor den jakin daiteke, eta izapideen eta on line gestioen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen da. Gaur egun, internetez, erabateko segurtasuna eta berme legala eskaintzen duen tresna bakarra da.
- Ontzi jokoa. Zerbitzua indarrean dagoen tokitan, erabiltzailea nor den jakiteko balio du, eta telefono bidez izapideak on line egitea ahalbidetzen du. Garrantzi bereziko neurria da, modu honetan administrazio elektronikoa erabiltzeko aukera berdinak eskaintzen zaizkielako herritarrei, eta internet erabiltzaile ez dena baztertzen ez duelako.
- Barra kodea eta banda magnetikoa. Sarrera eta identifikazio kontrola egiteko segurtasun neurri osagarriak dira.
- Eta, hurbiltasun antena (identifikazio eta ordainketa). Txartela, euskarri irakurle batetan sartu gabe, sarrera arin egiteko aukera ematen du, txartela hargailura gerturatzearekin nahikoa baita. Etorkizunean, zerbitzu publikoetan ordainketa egiteko ere balioko du.
IZENPE, puntako entitate ziurtatzailea
Txarteletan jasota dagoen teknologiaren ardura IZENPE entitateari dagokio, Euskadiko Ziurtagiri eta Sinadura Digitaleko lehenengo marka Euskadin, eta momentuz, Estatu mailan txartel elektroniko gehien igorri dituen erakundea.
Guztira, erakunde honek 100.000 ziurtagiri igorri ditu lanean dabilen esparru ezberdinetan (herritarrak, administrazioa eta enpresa), sinadura eta transakzioak ahalbidetuz.
Segurtasun neurri guztiak bermatzearren, ospe handikoa den British Standards Institution ziurtapen entitate britainiarrak ematen duen ISO 27001 ziurtagiria lortu duen Estatuko lehenengo erakundea izan da IZENPE. Segurtasun alorrean nazioarteko ziurtagiri garrantzitsuena da. Halaber, MICROSOFT entitatearen babesarekin dihardu eta emititzen dituen ziurtagiriak seguruak eta bermekoak dira.
|