
Ateak zabaldu nahi dizkiogu euskarari Sozietate Publiko eta Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoetan ere bere tokia duela bermatzeko. Horretarako, inplikatutako erakunde guztien lankidetza behar-beharrezkoa dugu, denon artean herritarrari zerbitzurik onena emateko gai izan gaitezen.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) antolatu dituen jardunaldiok, elkar-lanerako abiapuntu izatea dute helburu. Goiz eta arratsalde bateko lan-saioan, aukera izango dugu elkar ezagutu, esperientziak partekatu eta arlo honetan gabiltzanon beharrizanak, iritziak, ideiak eta ardurak jasotzeko, aurrerantzean etorriko diren eskakizunei aurre egiteko pausoak zehazten joan gaitezen, batez ere datorren plangintzaldiari begira.