825.000,00 €
Unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterial inprimatuen laguntza-bideetara dei egiten duena (EIMA 1).
Telf: 945-018343
E-mail: huiseus4@ej-gv.es
Herritarrentzako zerbitzuan -Zuzenean- edo Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egoitzaren batean aurkeztuko da, nahiz tokian tokiko Ordezkaritzan, nahiz Gasteizko egoitza nagusian, bertako Euskara Zerbitzuaren EIMA 1 programan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Era berean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/92 Legeak 38.4 artikuluan zehazten duen edozein bulegotan ere aurkeztu ahal izango da eskabidea.
Herritarren arretako bulegoak
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Irakasmaila ez unibertsitarioetako euskarazko ikasliburu eta gainerako ikasmaterial idatzientzako diru-laguntzak ematea.
Beharrezko lege-nortasunez horniturik egonik, V. kapituluan aipaturiko ikasmaterial inprimatuak argitaratzen dituzten argitaletxeei eta egile-editoreei zuzendurik dago laguntza-deialdi hau.
2010eko irailaren 15etik 2011ko irailaren 14ra bitartean argitaraturiko ikasmaterial inprimatuak bildu ahal izango dira honako laguntza-deialdi honetara.
Argitalpen-data moduan zera hartuko da: ikasmateriala Lege Gordailuan aurkeztutako eguna (M-5 dokumentua).
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo Erakunde Autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.
Halaber, zigor- edo administrazio-arloko zigorra jaso duten, eta horren ondorioz, diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu duten edo horretarako ezgaitzen duen lege-debeku baten eraginpean dauden pertsonek edo erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioan erori izanagatiko lege-debekuak barne, ezin izango dute Agindu honetan araututako diru-laguntzen eta laguntzen deialdietara aurkeztu, zigorrak ezarritako aldian.
Xede horri aurre egiteko, zortziehun eta hogeita bost mila (825.000) euro erabiliko da. Diru hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urteko Aurrekontu Nagusietan jarritako aurrekontu sailetik hartuko da.
Xede adierazgarria, bezeria potentziala, gutxieneko tirada indizea eta gehieneko estalpen indizea.
Faktoreak eta ponderazio-indizeak
Honako laguntza-deialdi honen bidez lagungarri izan daitezkeen euskarazko ikasmaterial inprimatuen edizio-kostuak.
2011/09/06 - 2011/09/22
2011ko azaroaren 30a baino lehen.