Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Pertsonak
  4.  
  5. Inmigrazioa
 
W3C-WAI

Partaidetza soziopolitikoa

Emakume eta gizonezkoek komunitate-bizitzan parte hartzea tinkoa, harmonikoa, demokratikoa eta benetako ongizatera bideraturikoa den gizarte-egitura lortzeko biderik eragingarriena da.

Euskal Autonomia Erkidegoan etorkinei sustapena eta bultzada emateko eta Espainian dituzten eskubide eta betebeharrak kontuan har daitezen lan egiten duten sentsibilizaturiko elkarteak asko dira.

Hauetan etorkinen populazioak hasierako kokatze-arazoak konpontzeko beharreko babesa eta laguntza bila dezake dohain eta modu eraginkorrean.

Halaber, atzerrikoak diren edota ez diren pertsona guztien parte-hartzeari irekiriko bestelako erakundeak ere badira (erakunde soziokulturalak, kirol-erakundeak, emakumeenak, auzotarrenak, ikerketara bideraturikoak, erlijiosoak, unibertsitarioak, artistikoak.etab.).

Zenbait pertsona etorkinek aktiboki hartzen du parte erakunde hauetan; beste zenbaitek, ordea, elkarte propioa sortzea nahiago izaten du, bere beharrak eta kolektiboarenak identifikatzeko eta lehentasunak ezartzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero: Kontsulta ezazue Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko lurralde-ordezkaritzetan hiritarren eskura jarririko EAEko elkarte eta erakundeen erregistroa.

Azken eguneratzea: 2007/04/19