Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. euskadi.eus
  2.  
  3. Herritarrentzat
  4.  
  5. Etorkinak

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Egoitza Elektronikoa
  • Zuzenean
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

Lan munduan sartzea

Lan-merkatuan sartzeko, atzerriko pertsona etorkinak Enpleguko Institutu Nazionalean (EIN) edota Euskal Lan Zerbitzuan (LANGAI) eman dezake izena.

Zerbitzu hauen bidez enplegu-eskaintzak izan ditzake, kontratu bat sinatu edo erregistratu dezake, langabezia-prestazioak erdietsi ditzake eta herrialdean bizi dela egiazta dezake.

Informazio gehiago nahi izanez gero: Etxebizitzari dagokion EINeko bulegora, Enplegu Orientazioko Euskal Zerbitzura (LANGAI), edota lanmerkatuan sartzera eta honi buruzko informazioa ematera bideraturiko Zerbitzu Publikora jo.

Lan-munduan sartzeko laguntzak

Enplegu Orientazioko Euskal Zerbitzua lanpostua aurkitzeko zailtasunak dituzten pertsona langabeei zuzendurikoa da, eta bestelako baliabide publikoekin loturik dago (LANGAI Euskal Lan Zerbitzua, Lanerako Prestakuntza, Praktikak enpresetan, Enplegu eta Prestakuntza Programak, Auzolan Programa...).

Zerbitzu honek lanerako zailtasunak dituzten pertsonei laguntza eskaini ahal dieten erakunde eta eragile sozialak biltzen ditu, lehentasuna emanez baldintza bereziak aurkezten dituzten haiei; hala nola etorkinak diren atzerriko pertsonei, dela adinaren, dela sexuaren, dela heziketaren eraginez lan-munduan sartzeko arazo jakinak dituztenei edota gizarte-ongizateko programetan parte hartzeagatik enplegu-orientabideari dagokionez esku-hartze koordinatuaren beharrean diren bestelako kolektiboei.

Ematen den laguntzak enpleguaren lorpenari eta mantenuari loturiko aldi asko hartzen ditu bere baitan. Laguntza pertsonalizaturikoa izan ohi da eta hezkuntza-baliabide ugari eskaintzen ditu, laguntza eta jarraipena, honekin guztiarekin enplegua lortzeko aukerak gehitu daitezen eta, ahal den heinean, etorkizunean ere manten daitezen.

Enplegu Orientazioko Zerbitzura borondatez joan nahi dutenek, edota bertako informazioa jaso nahi dutenek, zeinahi erakunde kolaboratzailetara jo ahal izango dute edota erabiltzaileari arreta eskaintzera bideraturiko telefonora dei egin.

Heziketa eta Lan-munduan sartzea

Lanbide Heziketako ikastaroen eskaintza zabala da eta Lanbide Heziketa ez ezik Etengabeko Lanbide Prestakuntza ere hartzen ditu bere baitan, Hobetuzen bidez, baita Lanerako Lanbide Heziketa ere, gizarteratzen zailak diren kolektiboentzat; langabe diren pertsona etorkinen kasua, esaterako.

Eusko Jaurlaritzatik lanbide-gaitasuna hobetzen laguntzeko ahalegin etengabea egiten ari dira, EAEn bizi diren pertsona guztiei zuzenduriko heziketa-programa ezberdinen bidez.

Azken eguneratzea: 2007/04/19
Compromiso con las personas